OHOREZKO SARIA PROIEKZIO BEREZIA RARA

OHOREZKO SARIA PROIEKZIO BEREZIA RARA

OHOREZKO SARIA. PROIEKZIO BEREZIA

RARA

Pepa San Martin zinegile txiletarrak Zinegoak 2020 Ohorezko Saria jasoko du aurten. Otsailaren 23an bere azken lanaren proiekzioa izango dugu BBK Salan: Rara filmarekin zuzendariak Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saria lortu zuen 2018. urtean.

Pelikula hau erabat aitzindaria izan zen Txilen, lehenengo aldiz, protagonista lesbianak dituen film batek publiko orokorrera heltzea lortu zuelako zinema komertzialetan. Horri esker, pelikulak ordura arte Txileko zinean eta gizartean landu gabeko hainbat gai mahaigaineratu zituen, eztabaidak eta ikuspegi berriak sortuz.

Gainera, zuzendariaren aurkezpen birtuala ere izango dugu. Pepa San Martinek hurrengo egunean jasoko du Ohorezko Saria, Arriaga Antzokiko hasiera ekitaldian.

Rara