Proiekzio, hitzaldi eta kontzertu berezia “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdian

Proiekzio, hitzaldi eta kontzertu berezia “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdian

Proiekzio, hitzaldi eta kontzertu berezia “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdian

Zinegoaken 19. edizioa otsailaren 28an hasiko da, Arriaga antzokian egingo den inaugurazio galarekin. Baina, aurreko edizioetan bezala, jaialdiak aurretik ere hainbat jarduera antolatuko ditu otsailaren 25etik 28ra bitartean, guztiak doakoak.
Lehenengo egunean, otsailaren 25ean, ostirala, Mapplethorpe, look at the pictures dokumentalaz gozatuko dugu Guggenheim Museoko auditorioan, 18: 00etan. Randy Barbatok eta Fenton Baileyk zuzenduta, dokumental honek Mapplethorperen alderdi pertsonalenak kontatzen ditu, bere familiari ahotsa emanez. Era berean, 60-70eko hamarkadetako New York izugarri eta arriskutsuena ezagutuko du.
Sarrerak Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean eta leihatilan jaso daitezke: https://tickets.gugim-bilbao.eus/es/396-actividades/2731-321-zinegoak-proyecteccion-robert-mapplethorpe/info. TopArte programaren barruko ekimena izango da.

Otsailaren 26an, larunbata, bi jarduera izango ditugu. 12:00etan Bilborocken “Nola esan/izan bollera euskaraz” proiektuarekin lotutako solasaldia eta errezitaldia egingo da, Amaia Álvarez Uria literatura irakasleak eta June Fernández kazetariak sustatuta. Proiektu hau aurtengo Zinegoakeko irudi grafikoaren ardatza da, eta solasaldira Itxaro Borda, Amaia Agirre, Ainhoa Güemes eta Ana Jaka etorriko dira.
Arratsaldeko 19:00etan Bilborocken ere, Albertina Carri argentinar zinemagileak zuzendutako “Barbie también puede estar triste” film laburra proiektatuko da, Zinegoak 2022ren Ohorezko Saria. Ondoren, “Ez amour ezta toujours” ikuskizuna hasiko da, denok ezagutzen ditugun abestien irakurketa feminista, kritiko eta dibertigarria. Kabaretaren, kontzertuaren eta kontzientzia feministaren arteko bidegurutzea izango da, eta Irantzu Varela, Aranzazu Calleja, Cris Lizarraga, Maite Arroitajauregi ‘Mursego’, Esther Lopez eta Actea Jimenez izango dira bertan.
Azken egunean, ohikoa denez, Zinegoaken Ohorezko Sariarekin lotutako proiekzio bat antolatuko dugu. 18: 30ean, Bilborocken, Las Hijas del Fuego filma proiektatuko da. Albertina Carrik deskribatzen duen bezala, “Pornografia lesbofeminista da, generoaren berrantolaketa bilatzen duena (adiera posible ugaritan) eta, batez ere, gozamen femeninoa erakusteko modua berreraikitzeko aukera, erotizazioa besterik nahi ez duen begirada maskulinotik aldenduta”. Proiekzioaren aurretik solasaldia egongo da Carri eta Irantzu Varela kazetariaren artean.