SERODISCORDANTES

SERODISCORDANTES

SERODISCORDANTES

Zuz

Noel Alejandro

Mar. 4 / 23:00 Bilborock

Espainia / 2019 / 26’ / Fik / J.B. Ingelesez

Birus bat beti da gonbidatu desatsegina. Nolanahi ere, etortzen bada, hobe duzu tokia egitea. Erruak irentsita, Miguelek ahal duen guztia egin du Evaristo tentsiotik salbu eta aparte uzteko, baina, ametsetan pentsamendu ilunak gailentzen hasi zaizkiolarik, badaki ezingo duela luzaroan ezkutatu. Pendulu baten laguntza mistikoaren bidez, galdera-joko arriskutsu batean sartuko dira bi maitaleak, eta intimitaterik desiragaitzena azaleratuko zaie. Egun batean, elkarrekin zeharkatuko dituzte gaixotasunaren beldurra, xalotasunaren galera sotila eta sakoneko egiatik altxatzen den konplizitate paregabea.