SIBERIA AND HIM

SIBERIA AND HIM

SIBERIA AND HIM

Zuz: Viatcheslav Kopturevskiy

GidViatcheslav Kopturevskiy

AktIlya Shubochkin, Viatcheslav Kopturevskiy


Errusia, AEB | 2019 | 77’ | Fik |  J.B. errusieraz, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz


Estreinaldia Espainian


Graham Fine (The Film Sales Company) / graham.fine@filmsalescorp.com

Siberiako toki urrun batean, bi gizonek ezkutuko harreman bat hasiko dute, erotismoz betea, gizarte diktatorial baten begirada ahalkegabeetatik urruti. Halako harreman batek kartzela-zigorra jasoko luke filmeko munduan, baina ez hori bakarrik, aktoreak, zuzendaria eta ekoizleak ere zigor horren arriskupean baitaude gaur egungo Errusian. Horregatik, amaierako kredituak agertu ondoren, opera prima harrigarri eta durduzagarri honek oihartzun egiten du.

Viatcheslav Kopturevskiy kameralari, zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorearen opera prima liluragarria. Errusia gero eta erradikalago bateko homofobia barneratuaren erretratu ikaragarria. Erne ibili: oso hurbiletik segitu beharreko zinemagilea, etorkizun oparokoa.


JAIALDIAK

Newfest LGBT Film Festival, Roze Filmdagen: Amsterdam LGBTQ Film Festival

boton_filmin_ZG