THE HAPPY PRINCE

THE HAPPY PRINCE

THE HAPPY PRINCE

Zuz: Rupert Everett

Gid: Rupert Everett

Akt: Rupert Everett, Colin Firth, Emily Watson


Ingalaterra, Belgika, Italia, Alemania | 2018 | 105’ | biopic | J.B. ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz


Estreinaldia Euskadin


Oscar Wilde hilzorian dago Pariseko hotel merke batean. Iraganeko oroitzapenak etorriko zaizkio, eta bestelako garai eta tokitara bidaiatuko du. Heriotzaren mikroskopioaren pean, hainbat bizipen datozkio gogora: pazientzia handiko Constance emaztearekin izandako adiskidetze frustratua, Lord Alfred Douglas-ekin izandako abentura okerren ondoriozko errepresaliak, edo bere buruarengandik arrakastarik gabe salbatu zuen Robbie Ross-en berotasuna eta miresmena. Printze Zoriontsua lanak XIX. mendearen atarian maitasunaren bila bizitako eta hildako maisuaren alde iluna kontatzen digu.

Argi dago Rupert Everett zela Oscar Wilderen azken urteak zinemara eramateko aktorerik egokiena. Oscar Wildek duen iloba bakarrak, Merlin Holland-ek berak adierazi duenez, antzerkigilearen antzepen guztietatik «hau, inolako zalantzarik gabe, hunkigarriena da».


JAIALDIAK

2018: Sundance FF Berlinale , BFI Flare – London, Los Angeles FF, Vancouver IFF, Cinelibri Intl. Book&Movie Festival – Bulgaria, Chéries-Chéris FF -París, 15 SEFF – Sevilla


La Aventura Audiovisual > aida@laaventuraaudiovisual.com