THE MISEDUCATION OF CAMERON POST
- LARGO FICC
- 29/01/19

THE MISEDUCATION OF CAMERON POST
Zuz: Desiree Akhavan
Gid: Desiree Akhavan, Cecilia Frugiuele
Ant: Chloë Grace Moretz, Sasha Lane, Forrest Goodluck, John Gallagher Jr.
AEB | 2018 | 91’ | komedia tragikoa | J.B. ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz
Estreinaldia Euskadin
Eskola amaierako jaian, Cameron neska batekin harrapatuko dute auto bateko atzeko aldean. Ondorioz, sexu jarrerak zuzentzeko zentro batera bidaliko dute. Zentro horretako arduradunak Lydia Marsh andre zorrotza eta bere neba Rick dira. Rick, apaiza, zentroan jarraitzen duten programak ‘sendatu’ egiten duela erakusten duen eredua da. Programa hori damuan oinarritzen da, hau da, sexu bereko pertsonenganako erakargarritasuna sentitzeagatik damutzea. Intolerantzia eta ezkortasun giro horretan, Cameronek bekatari talde batekin adiskidetuko da. Familia bitxia sortuko dute elkarrekin, bizirik irauten saiatzen diren artean.
Emily M. Danforthek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta.
Maitasunez, Simon (Greg Berlanti zuzendariaren Love, Simon) filmaren alde iluna, eta Boy Erased (Joel Edgerton) filmarentzako bikote egokia. Iazko filmetatik ezinbestekoenetako bat.
JAIALDIAK
2018: Sundance FF (Gran Premio del Jurado), Tribeca FF, 23 LesGaiCineMad (Mención especial), 63 Seminci (Espiga de Plata ex aequo, Premio de la Juventud – S.O.), Dallas IFF, Seattle IFF; Sydney FF, São Paulo IFF
La Aventura Audiovisual > aida@laaventuraaudiovisual.com