TOPARTE GUGGENHEIM

TOPARTE GUGGENHEIM

TOPARTE GUGGENHEIM

ROBERT MAPPLETHORPE

Erretratu honen bitartez, Robert Mapplethorpe argazkilariaren bizitza zirraragarria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, artista bilakatu nahian eman zuen bere bizitza guztia, baina, horretaz gainera, bere lanbidea, argazkigintza, arte baliotsu eta errespetatua izan zedin borrokatu zen, argazkietan jasotako gai eta objektuen gainetik, izan loreak, izan aurpegiak, izan zakilak.

Sexu-amorratu aseezinaren ospea izan zuen arren, harreman esanguratsu gutxi izan zituen. Gehienak aipatzen dira filmean, baita haren arreba nagusi Nancyren eta anaia txiki Edwarden oroitzapenak ere. Nolanahi ere, dokumentaleko ahotsik garrantzitsuena Mapplethorperena berarena da: bera da protagonista nagusia, berriki aurkitutako elkarrizketa sorta bati eta argazkilariaren artxibo eta obretara mugarik gabe eta orain arte sekula ez bezala sartzeko aukerari esker.

Zalantzarik gabe, artista iraultzailea izan zen Robert Mapplethorpe: gerra kultural bat leherrarazi zuen, eta gerra horren eraginak bizirik iraun du gaurdaino.

 

PROIEKZIOA

MAPPLETHORPE: LOOK AT THE PICTURES

MAPPLETHORPE: LOOK AT THE PICTURES