TOPARTE HILMA AF KLINT

TOPARTE HILMA AF KLINT

HILMA AF KLINT

Haizea Barcenilla arte historialari eta komisarioaren aurkezpenarekin.

Korronte estetiko berrietan aitzindariak izan diren emakume sortzaileen lanak ezkutuan egon dira artearen munduan, historian zehar. Hilma af Klint artistaren kasua horren adibide garbia da. Margoketa abstraktuaren aitzindaria izan bazen ere, normalean beste sortzaile gizonezko batzuk hartu dira abstrakzioaren munduko aitzindaritzat.

Honakoa da bere bizitza eta lanari buruzko lehenengo filma. Bertan, emakumeei artearen historian eman zaien lekuaz hausnartzen da, eta Hilma af Klint artistari arte modernoaren erreferentziatzat hartu ez izanaren arrazoiak aztertzen dira.

Bere margolanen ikuspegi zinematografikoan ikus dezakegu Klintek esangurak bilatzen zituela begi-bistakoa denaren horretatik baino askoz haratago. Bere bizitza pertsonalean ere, korrontearen kontra bizi izan zen, bizikidetza-eredu berriak garatuz: ez zen inoiz ezkondu, familia bat sortu zuen bost lagunekin batera eta bere ama hil arte zaindu zuen emakumearekin batera bizitzen egon zen bi hamarkada luzez. Bere bizitza intimoaren inguruko informazio askorik ez dago, baina ez da beharrezkoa hura ezagutzea jakiteko beste modu berritzaileago batean ulertzen zituela lotura afektiboak eta emakumeei dagokien lekua gizartean. Zalantzarik gabe, gure agendaren baitan kontuan hartu beharreko sortzailea.

Sarrera debalde, sarrerak jaso behar dira aldez aurretik Guggenheim Bilbao Museoaren txarteldegietan.