Emakumeek zuzendutako eta mezu itxaropentsu eta baikorrak dituzten hiru film izango dira Zinegoak 2021eko palmaresaren protagonistak

Emakumeek zuzendutako eta mezu itxaropentsu eta baikorrak dituzten hiru film izango dira Zinegoak 2021eko palmaresaren protagonistak

Emakumeek zuzendutako eta mezu itxaropentsu eta baikorrak dituzten hiru film izango dira Zinegoak 2021eko palmaresaren protagonistak

Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da: “Nabarmentzekoa da sari gehienetan mezu positiboa, baikorra eta itxaropentsua dituzten pelikulak saritu direla”. Guillenek azpimarratu duenez, “Zinegoak jaialdiaren edizio honetan saritutako film luze guztiak emakumeek zuzendu dituzte”.
Zinegoak Sari Nagusia, nazioarteko epaimahaikideen iritzia eta ikusleen bozketa kontuan hartuta ematen dena, “La nave del olvido” filmak irabazi du, FIK saria ere irabazi duena, fikzio onenarentzat. Epaimahaiak adierazi duenez, pelikula honek “gaitasun handiarekin aldarrikatzen du pertsona nagusiek duten maitatzeko eskubidea; oso begirada berezia lantzen duelako eta protagonistak interpretazio-indar handia duelako”.
Era berean, FIK sail ofizialaren barruan aipamen berezia eman diote Ray Yeungek zuzendutako “Suk suk” Hong Kong-eko filmari, “hauskortasun eta sentiberatasun handiarekin hunkitzea lortzen duelako”.Dokumentalei dagokienez, DOK sailean Alltid Amber (Always Amber) filma saritu dute, Lia Hietalak eta Hannah Reinikainenek zuzendua. Epaimahaiak azpimarratu nahi izan duenez, “nerabeen identitate-arazoetan beharrezkoa den erretratu eraginkorra da, eta bere pertsonaia, Ámber, etengabe bilatzen ari da, bere eta bere inguruaren arteko elkarrizketa osoa eta osasungarria aurkitzeko”.DOK kategoriak ere aipamen berezia izan du Bruno Santamariaren “Cosas que no hacemos” filmarentzat, “bere hizkuntzaren freskotasunagatik eta erretratu hunkigarri honek onartua eta maitatua izateko nahiari buruz duen sentsibilitate sakonagatik”.
Film luzeak eta narratiba berriak eta proposamen esperimentalagoak batzen dituen KRAK sailean, nazioarteko epaimahaiak Tamar Shavgulidzeren “Comets” film georgiarra saritu nahi izan du, “saileko proposamenik interesgarriena eta arriskutsuena delako, bai gaiaren aldetik, bai formalki. Film txiki baina zintzoa da, adineko bi emakumeren arteko maitasunari eta elkartzeari buruzkoa, eta ez da oso ohikoa istorio horiek zineman aurkitzea “.Lesbianen hainbat elkartek osatutako Lesbianismo eta Genero epaimahaiak (1500 euro), Bilboko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak finantzatuta, “La fabrique du consentement: regards lesbo-queer” dokumentalari bere saria ematea erabaki du, “oso beharrezkoa den gai bati heltzeagatik, ‘baimena’-rena baina, batez ere, hau guztia kontatzeko duen moduagatik: ikuspegi eta begirada ezberdinetatik, bere edertasun eta eraikuntza estetikoagatik, batik bat paisaia eta musikaren bidez”. Bere aipamen berezia “Deine schöne gestalt” (Beautiful you) filmarentzat izan da, “bere edertasunagatik eta isiltasunak apurtzeko ausardiagatik”.Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasun Zuzendaritza Nagusiak babestutako Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria (3000 euro) Patricia Vidal Delgadoren “La leyenda negra”, jaso du, “zapalkuntza desberdinei (arrazakeria, bazterketa, homofobia, klasismoa) aurre egiten dielako arlo ezberdinetatik eta zinematografia aldetik duen kalitate handiagatik”.

Euskal Aktoreen Batasuneko epaimahaiari dagokionez, Lena Urzendowsky aktoreak jaso du Interpretazio Protagonista Onenaren saria, Leonie Krippendorffen “Kokon” filmagatik, “Noraren pertsonaiak emozio asko dituelako eta guztietan sinesgarria delako”. Antzezlan onenaren saria Ekaterine Kalatozishvilirentzat izan da, Tamar Shavgulidzeren “Comets” lanagatik, “pelikulan duen naturaltasunagatik eta presentzia liluragarriagatik”.
Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten duen Publikoaren Saria (1.000 euro) Pati Cruz zuzendariaren “La amante” komediarentzat izan da.Senior Epaimahaiaren eta Gazte Epaimahaiaren sariak Manuel Marmierrek zuzendutako “Les saints de kiko” lanak jaso ditu. Izan ere, baieztatu duenez, “oso film osoa da, oso argazki zaindua du, estetikoki oso erakargarria da eta hainbat diziplina batzen ditu”. Gazte Epaimahaiak “Lo efímero”-ri aipamen berezi bat ematea ere erabaki du, “oso film labur sentsoriala delako, ikusten ez denari buruz hitz egiten duelako eta hunkitzea lortzen duelako”.

Gainera, aurten lehen aldiz ZG PRO saria sortu da, bidean dauden proiektuak saritzeko asmoz. Lehenengo sari hau Cecilia Montagut zuzendari argentinarraren “Las chicas del polígono” lanak irabazi du. Montagutek Zinegoaken parte hartu zuen “Cárceles bolleras” dokumentalarekin. Sari hau Music Library & SFX enpresak babesten du.

 

Jaialdiaren balorazio oso positiboa

Aurtengo palmaresa iragartzeaz gain, Zinegoakek ere edizio honetako balorazioa egin nahi izan du. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, “balorazioa oso positiboa da. Osasun-krisia eta murrizketak gorabehera, aurrez aurreko proiekzioei eutsi ahal izan diegu, eta ikusleen erantzuna bikaina izan da, jende asko bildu baita, areto asko goraino bete dira jaialdiko bi asteetan eta osasun-neurri guztiak errespetatu baitira”.

Aurten Zinegoakek ez du aurrez aurreko gonbidaturik izan, baina hori ez da eragozpena izan mundu osoko zinemagileekin 20 online solasaldi baino gehiago egiteko. Ikusleek protagonistekin zuzeneko eztabaidetan parte hartzeko aukera izan dute.

Gainera, lehen aldiz, Zinegoakek leiho digital bat izan du Filmin plataforman, eta, beraz, Bilbora hurbildu ezin izan duten guztiek jaialdiaren zati handi bat modu digitalean gozatzeko aukera izan dute. Zinegoakek oso positibotzat jo du lehen esperientzia hau, eta prest agertu da hurrengo edizioetan bide horretan lanean jarraitzeko, baina beti ere presentzialtasuna lehenetsiz.Jaialdia Bilbon amaitu ondoren, ZG Hedapena hasiko da, Euskal Herriko 50 herri baino gehiagotara egingo den ibilbidea, zinema eta aniztasuna herri txikienetara ere eramateko helburuarekin. Programazio osoa www.zinegoak.com webgunean kontsulta daiteke.