Adorez jositako istorioa, Hassan Kamogaren eskutik (Antoni Ferraguten kronika)

Adorez jositako istorioa, Hassan Kamogaren eskutik (Antoni Ferraguten kronika)

Adorez jositako istorioa, Hassan Kamogaren eskutik

Antoni Ferragut Gili ikasleak egindako kronika (Kazetaritza eta Ikus-entzunezko komunikazioa)

Azken urteetan Ugandan homosexualen kontrako lege-proposamen bat onartzen saiatu dira. Horren ondorioz, sexu berekoen arteko harremanak guztiz kriminalizatu dira. Gaur egun homosexualak baztertu, atxilotu eta espetxeratzen dituzte, baina lege hori onartzekotan, 14 urteko espetxe-zigorra heriotz-zigorra bihur daiteke. Gizonezkoen kasuan kriminalizazioa oso gordina da, baina are gogorragoa da emakumezkoen kasuan, horretaz ez baita berbarik egiten, eta Violeta Assiego ekintzaileak azaldu duenez, horrek arriskua aregoatzen du, “ez dutelako eskubiderik eskubidea izateko ere”.

Testuinguru horretan, Hassan Kamoga ekintzaile ugandarrak adorez lehenengo LGTBI jaialdia antolatu zuen: Queer Kampala. Nahiz eta arriskutsua izan, ez zuen zalantzarik egin eta aurrera egitea erabaki zuen. Lehenengo edizio horretan, jende ugari gerturatu zen jaialdira. Publikoaren gehiengoa jaialdiaz gozatzeko gerturatu zen, baina beste asko jaialdira joan ziren ekimena bera kritikatzeko. Hori bai, pelikulak ikusi ostean askok euren ideologia aldatu zuten ikusi zutelako errealitatea ez zela eurek espero zutena.

Hassan Kamoga jaialdiko zuzendaria Bilbon dago gure artean eta publiko eta hedabideen aurrean jarri da euren esperientzia kontatuz. Otsailaren 23an La Bolsa kulturgunean solasaldi bat antolatu zuten eta bertan berak bere istorioa kontatu zuen. Adierazi zuenez, gaur egun jaialdiak 8 antolatzaile ditu, baina beste 20 boluntarioren laguntza behar du. “Oso momentu gogorrak pasa ditut hona etortzeko. 2014. urtean atzerrira joatea pentsatu zuen, Ugandan sei hilabetero etxebizitza aldatu behar duelako jarraitua eta baztertua delako”.

Halaber, solasaldiaren amaieran azaldu du bere herrialdera bueltatzen denean agian bere errealitatea gordinagoa izango dela (egin dituen adierazpen publikoenfatik), baina bere ustez, ezinbestekoa da bere mezua lau haizetara zabaltzea sistema honen aurka aritzeko.