WORK IN PROGRESS

11:00 – 13:00 Work in Progress-a. (Online, zuzenean gure Vimeo-kanalaren bidez eta presentziala, publikoarentzat irekia)

Desayuno para tres

ZUZ: Jaime Gómez

Carlos bere etxeko korridorean aurrera doa, bere logelarantz, erretilu batean bi gosari-plater hartuta. Badaki bere bikotekideak, Franciscok, beste harreman bat daukala beste gizon batekin. Horretara nola iritsi diren ulertzeko beharra dauka. Pentsamenduetan barrena bidaiatuko du azalpen baten bila, baina hori baino askoz gehiago aurkituko du: erretiluko platerekin hiruko gosari bat egiteko arrazoiak aurkituko ditu.

Era una fiesta

ZUZ: Osama Chami, Enrique Gimeno

Pedrok idazlea izan nahi du, baina ez du lortzen bere eleberria bukatzea. Obsesioak jota, errealitatea eta fikzioa nahasten hasiko da. Haren mutil-laguna ere idazlea da, eta Pedroren liburua zinemara egokitzen ari da.

Pedro klub bateko dantzaria da. Bere mutil-lagunaren filmaren ekoizleak etxera eramango du, eta, biharamunean, gorputz hil baten ondoan esnatuko da, ezer gogoratzen ez duela. Etxetik ihes egin, eta Madrilerako lehen trena hartuko du. Herri txiki batera iritsiko da; han, Lucas ezagutuko du, 16 urteko gazte bat, eta konfiantza berreskuratzen lagunduko dio. Tabernako zerbitzaria ezagutu ondoren, bere alderdi iluna berpiztuko zaio. Pedro odolez blaituriko pertsona baten ondoan esnatuko da; orduan, Madrilera itzuli eta bere mamuei aurre egiten saiatuko da, nahiz badakien hilketa baten egilea izan daitekeela.

Grafiti

ZUZ: Alex Ygoa

Joan 17 urteko kaleko mutil bat da. Oldarkotasun handia darama barruan. Grafiti iraingarri bat margotuko du ikaskide baten mahaian, eta, ondorioz, zigortu egingo dute. Zigor-gelan, Raúl ezagutuko du, mutil lotsati bat zeinu-hizkuntzan mintzatzen dena. Guztiz ezberdinak dira, baina, zigorraldietan batera egotearen poderioz, lagunak egingo dira. Ez batak ez besteak lagunik ez dutenez, elkarrekin igaroko dituzte arratsaldeak, auzoan barrena pipak jaten. Ez dute inondik inora espero beren arteko harremana laguntasunaz harago iritsiko dela.

Las chicas del polígono

ZUZ: Cecilia Montagut

Madrilgo Villaverdeko industrialdean, Ninfak, Marcelak, Beyoncek, Verónicak eta beste lagun trans eta migratzaile batzuek eta kaleko puta batzuek (hala izendatzen dute beren burua) beren egunerokotasunean arakatuko dute beren burua mugikorrarekin grabatuz. Irudiek beren egunerokorik pribatu eta militanteena islatzen dute. Zirrikituetan arakatuz, gure gizartearen aurreiritziak, estereotipoak, moral bikoitza eta indarkeria ikusiko ditugu. Haien bitartez ikasiko dugu zer indar duen ahalduntzeak, COVID-19aren, estigmaren eta erakundeen jazarpenaren gainetik.

Los confidentes

ZUZ: Diego Sabanés

Duela hogei urte Espainiako zenbait herritako nerabe gayek elkarrekin trukaturiko eskutitzak aitzakia ederra izango dira berriz elkartzeko, baita harremanak nola aldatu diren ikusteko eta  esparru publikoa identitate-eragile gisa erabiltzen dela konturatzeko ere.  

Rosa

ZUZ: Ferran Navarro

Rosa herriko igerilekura joango da. Bere alaba igerilekuko soroslea da, eta harremana berreskuratu nahi du berarekin. Oso topaketa berezia izango da, alabak 18 urte beteko dituelako egun horretan eta Rosak lehen aldiz ikusiko duelako emakume bihurtuta.

Tu tijera en mi oreja

ZUZ: Carlos Ruano

PIleapaindegia ixtekotan dela, Andrések azken bezero baten bisita gogaikarria jasoko du. Bezeroak ilea mozteko eskatuko dio, biharamunean ezkontzekotan dela eta. Errukituta eta bezeroaren irribarrean larridura ikusita, Andrések baietz esango dio. Lehenbailehen bukatu nahi du, baina bata jantzi eta begietara begiratu orduko konturatuko da ezagutzen duela eta balitekeela gizon horrekin zerbait izatea. Azken lanegun aspergarria izatekoa zena iraganarekin kontuak egiteko azken aukera bilakatuko zaio.