Aurtengo edizioko sei sesioko bonoa, salgai!

Aurtengo edizioko sei sesioko bonoa, salgai!

Hilabete baino gutxiago falta da Zinegoakeko 15. ediziorako, eta jaialdiaren lantaldea jo eta su ari da programazioa ixten. Zinegoak otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko da, eta, bertan, egitarau oso interesgarria izango dugu: nazioarteko estreinaldiak, laburmetrai zikloak, lan esperimentalak, dokumentalak, euskal produkzioa, sortzaileak bertatik bertara ezagutzeko aukera eta abar.

Beste urte batez, sesio bat baino gehiagora joateko asmoa duten pertsonek, sei sesioko bonoa erosteko aukera izango dute 20 euroan (lau euro baino gutxiago sesio bakoitzeko). Bonoak salgai egongo dira hurrengo asteazkenetik aurrera, urtarrilak 24, Golem Alhondiga Zinemetako lehiatilan. Bonoekin sei pelikula ikusi ahal izango dira; Golem eta Bilborock aretoetan erabili ahalko da eta bi pertsonen artean erabil daiteke.