YO, IMPOSIBLE

YO, IMPOSIBLE

YO, IMPOSIBLE

NI, INOLA ERE EZ

Zuz: Patricia Ortega

Gid: Patricia Ortega, Enmanuel Chávez

Ant: Lucía Bedoya, Belkis Avilladares, María Elena Duque


Venezuela, Kolonbia | 2018 | 97’ | J.B. gaztelania, azpitituluak ingelesez


Estreinaldia Euskadin


Ariel gaztea jostuna eta erlijiozalea da. Bere lehen harremana mutil batekin izan du, eta harrezkero itzelezko mina du. Zerbait du gorputzean. Medikuarengana jo, eta diagnostiko arraroa emango diote. Beraz, azalpenak aurkitu nahian, bere iragana aztertzeari ekingo dio buru-belarri. Eta zera deskubrituko du: jaio zenean ezberdina zen eta hainbat ebakuntza egin zizkioten ezberdintasun horiek aldatzeko, hau da, emakume gisa definitu zuten. Egia jakite horrek barkamenaren eta askatasunaren bidean bultzatuko du Ariel.

Film hutsa baino askoz gehiago: aitorpen gozoa, harrigarria eta benetakoa. Maitasunak ez du mugarik, eta are gutxiago generorik.


JAIALDIAK

2018: 63 Seminci (Espiga Arcoíris), 40 Festival Intl del Nuevo Cine Latinoamericano – La Habana (Mención Especial del Premio UNETE)

2019: SXSW FF 2019


Media Luna New Films > idamartins@medialuna.biz