ZEN SUL GHIACCIO SOTTILE
- LARGO FICC
- 29/01/19

ZEN SUL GHIACCIO SOTTILE
Zuz: Margherita Ferri
Gid: Margherita Ferri
Ant: Eleonora Conti, Susanna Acchiardi
Italia | 2018 | 90’ | drama | J.B. italiera, azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez
Estreinaldia Espainian
Zen izenarekin ezaguna den Maia, 16 urteko tomboy baldarra eta bakartia da eta Italiako Apeninoetako herrixka batean bizi da. Izotz hockey taldeko neska bakarra da, eta, bere jarrera maskulinoa dela eta, taldekideen jazarpena jasotzen du behin eta berriz. Egun batean, taldeko kapitainaren neska-lagun eder eta zurtuak etxetik alde egingo du, eta Maiaren familiak mendian duen aterpean ezkutatuko da. Orduantxe, konfiantza emango dion lehen pertsona aurkituko du Maiak. Elkarrekin bidaiari ekingo diote, eta euren burua, euren desira intimoak eta euren identitatea ezagutuko dituzte.
Izaerari uko egin gabe oreka nola gorde daitekeen erakusten digu. Film bikaina eta oso ederra.
JAIALDIAK
75 Mostra Internazionale d’Arte Cinematografica di Venezia 2018, Queer Screen – Mardi Gras Film Festival Sydney 2019
Media Luna New Films > idamartins@medialuna.biz