ZG/PRO WIP 2022 egitasmoak aurrez aurrekoaren aldeko apostua egingo du, baina online plataformarekin indartuko dugu, Inco [Match & Meet] merkatu digitalari esker. Bi ataletan bereiziko da:
Alde batetik. pitching formatuan garapen prozesuan dauden sei proiektu aurkeztuko dira. Hauek ZG/PRO Saria eskuratu ahalko dute. Sari honen hautaketa Music Library & SFX eta jaialdiko epaimahaikiden eskutan egongo da.
Bestalde, garatuago dauden proiektuak hautatuko dira. Hauek Sarean aurkeztuko dira, eta jaialdiko aurkezleek baloratuko dituzte.
Proiektuen izen-ematea otsailaren 3 eta 19an artean aurkeztu ahalko dira.
– Hurrengo estekan sartu: staging.incoproduction.com
– MARKETS, ZINEGOAK atalean sartu
– Galdetegia bete eta derrigorrezkoa den materiala ondo igo dela ziurtatu.
Edozein duda izanez gero, zgpro@zinegoak.com helbidera kontaktatu.