Zinegoakek “Express… Your sex!” ikus-entzunezko rallya antolatu du, sexu, identitate eta genero aniztasunarekin lotuta

Zinegoakek “Express… Your sex!” ikus-entzunezko rallya antolatu du, sexu, identitate eta genero aniztasunarekin lotuta

Zinegoakek “Express… Your sex!” ikus-entzunezko rallya antolatu du, sexu, identitate eta genero aniztasunarekin lotuta

– “Express… Your sex!” ikus-entzunezko maratoia otsailaren 14tik 17ra antolatuko da, jaialdia hasi baino egun batzuk lehenago. Parte hartzen duten taldeek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatzeko.

– Lehenengo edizio honetako gaia otsailaren 14an jakinaraziko da, eta sexu, identitate eta genero aniztasunarekin lotuta egongo da. Lehiaketak lau sari izango ditu: 300, 200 eta 100 eurokoak, eta 100 euroko publikoaren saria.

Zinegoak jaialdiak “Express… Your sex!” ikus-entzunezko rallyaren lehenengo edizioa antolatu du. Lehiaketa jaialdiaren bezperako egunetan antolatuko da, otsailaren 14tik 17ra, eta sexu–, identitate– eta genero–aniztasunarekin lotuta egongo da.

Parte hartzen duten taldeek 72 ordu izango dituzte film laburra egiteko. Gai zehatza otsailaren 14an jakinaraziko da. Zinegoakeko zuzendari Pau Guillenek argitu duenez, jarduera honen helburua sexu-aniztasunagaz lotutako ikus-entzunezko sormena bultzatzea da: “Zine edo ikus-entzunezko munduan lan egiten dutenen artean sentsibilizazioa sustatu nahi dugu”.

“Express… Yoursex!” lehiaketa honen ezaugarri berezienetako bat honakoa da: parte hartzeko ezinbestekoa izango da film laburrak sakelako telefonoarekin grabatzea. Horrela, ez da beharrezkoa izango material profesionala izatea parte hartzeko: “Ez genuen nahi material falta traba bihurtzea maratoi honetan ez parte hartzeko. Interesa duten guztien parte hartzea bultzatu nahi dugu, batik bat gazteena. Gidoian ipini nahi dugu arreta, istorioa kontatzeko erabili diren baliabideetan baino”. Film laburrek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute.

Izen-emateak otsailaren 14an egin beharko dira, ostirala, 18:30ean, Bizkaia Aretoko Oteiza Auditorioan (Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbo). Izen-emate prozesu honetan parte hartzen duten pertsonek sexu-aniztasunari buruzko hitzaldi laburra jasoko dute, eta lehiaketaren gai zehatza zein den ezagutuko dute.

Parte-hartzaileek asteburu osoa izango dute euren film laburra grabatzeko. Epea otsailaren 17an amaituko da, eta lanak 18:30 eta 19:30 artean aurkeztu beharko dira Bizkaia Aretoan bertan. “Express… Your sex!” rallyak lau sari izango ditu: lehenengo saria (300 euro), bigarren saria (200 euro), hirugarren saria (100 euro) eta publikoaren saria (100 euro).

Sari-banaketa otsailaren 20an izango da, osteguna, 19:00etan Bilborocken. Bertan aurkeztutako hainbat lan proiektatuko dira eta publikoaren saria erabakiko da. Asier Santamari(c)ak gidatuko du ekitaldia, eta “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdiaren baitan kokatzen da.

Jaialdia Zinegoakek antolatu du, honako eragileen lankidetzarekin: Zinebi, EHU Kultura, Music Library & SFX, UPV/EHUko Arte Ederren eta Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatea, IMVAL, EHZE eta DigiPen.

Oinarriak www.zinegoak.com webgunean kontsulta daitezke.

Las bases completas se pueden consultar en la página web www.zinegoak.com.