Zinegoakek eta Syldaviak bat egin dute eta zinema eta kultura uztartu dituzte E28 ospatzeko eta aldarrikatzeko

Zinegoakek eta Syldaviak bat egin dute eta zinema eta kultura uztartu dituzte E28 ospatzeko eta aldarrikatzeko

Zinegoakek eta Syldaviak bat egin dute eta zinema eta kultura uztartu dituzte E28 ospatzeko eta aldarrikatzeko. Zinema ona ekarriko dute Euskal Herrira, bi proposamenetan bildurik.

Batetik CHAVELA. Berlinaleko azken edizioan estreinatu zen eta publikoaren saria irabazi zuen bertan. Aurretik, Malagako festibalean txalo ugari jaso zituen. Eta Euskadin, Zinegoaken eskutik estreinatu zen, ikusgarritasun lesbikoaren egunean. Dokumentalak abeslariaren bizitza birpasatzen du, eta bere askatasuna eta bizitza sentimentala defendatzeko egin zuen esfortzua erakusten digu.

Oñatin ekainaren 23an, ostiralean. Eta uztailaren 6an, osteguna, Abadiñon.

Bestetik, RARA. Film errebelazioa izan zen 2016an, urte berean Berlinaleko Crystal Bear saria irabazi zuen, Horizontes Latinos Saria iazko Zinemaldian, eta izendapena lortu du Iberoamerikar zinemaren 2017 Platino Sarietarako. Sararen istorioa ezagutuko dugu, bere ahizparena, horien ama biena, eta ikusiko dugu egoerak zer nolako eragina izango duen Sararengan eta bere ingurukoengan.

Sestaon ekainaren 22an, ostegunean. Eta ekainaren 30ean, ostirala, Oñatin.

Ekimen berri honekin, eta Zinegoak365 programarekin, sexu eta genero aniztasunaz hitz egiten duten filmak kalitatezkoak eraman nahi ditugu horrelako lanak nekez lor ditzaketen herrietara.