DOM CAMPISTRON

DOM CAMPISTRON

Dom Campistron

Dom Campistron marrazkilaria, Bekatorosak liburu grafikoaren egilea, Alduden bizi da (Nafarroa Beherea). 2019ko udan Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa. Eta ondoren, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, bifobo eta lesbofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta itxaropenak ere. 

Ilustrazio bat prestatu du gure proiekturako, hurrengo azalpenarekin:

“Sorginen gaia anitz gustatzen zait. Horiek ere bekatorosak zirela eta, lesbianak izaiten ahal ziren ere bai. Uste dut aldarrikatu behar ginukela “sorgina” hitza bera: hainbat jakitate, indar eta askatasun izan behar zuten haiek”.

Sorgin bekatorosak

[/vc_column_text]