POTTORS TA KLITO

POTTORS TA KLITO

POTTORS TA KLITO

Zarauzko euskarazko punk musika feministako talde bat da, 2009an sortua. Punkaz gainera, bestelako musika estiloak ere erabiltzen dituzte, hala nola reggaea. Agerikoa denez, izenak emakumeen potorra (alua) eta klitoria ditu aipagai. Magenta haien diskoan (2016) generoa, hilerokoa, edota autodefentsa feminista landu dituzte. “Psikiatra bat atez ate” kanta bidali digute, sexu eta genero aniztasunaren patologizazioaz mintzo dira. Ekarpenak atalean topatu dezakezue Ainara Sarasketa taldeko bateriajoleak aipatu zizkigun hainbat hitz: txirlajalia, maritxu, oialoka eta atzeko zulo zalea

  •     pottors