KEITH HARING: STREET ART BOY

KEITH HARING: STREET ART BOY

KEITH HARING: STREET ART BOY

Zuz: Ben Anthony


Erresuma Batua |2019 |53’| Dok| J.B. ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz


Sam Joyce / sam.joyce@tvf.co.uk

Keith Haring estatubatuar artistari buruzko film dokumental honetan, artxibo itzel bat eta soinu-banda abangoardista bat uztartzen dira, lehen eskuko lekukotasunekin osaturik. Haren historia apartekoa kontatzen du, 1980ko urteetako kontrairaultza sozial, kultural eta politikoaren testuinguruan. Hiriko grafiti-giroan inspiraturik, New Yorkeko lur azpiko pasabideak eta hormak izan ziren Haringen mihisea. Hamar urte eta pixka bat gehiago nahikoa izan zituen lan oparoa sortzeko, eta XX. mendeko artistarik itzaltsu eta emankorrenetako bat izan zen. Arrasto nabaria utzi zuen pop kulturan, gaur egun ikono bihurtzeraino.