Dok

Rakel Esparza © Jon Egia

RAKEL ESPARZA

Artearen Historian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Kultura Baliabideetan Aditua (Deustuko Unibertsitatea). Programazio- eta koordinazio-lanak egin ditu, baita dokumentazio- eta bitartekaritza-lanak ere, hainbat kultura-enpresa eta -erakundetan. 2008tik, Azkuna Zentroa/Alhondiga Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroan dihardu, kultura-programazioaren arduradun gisa. Epaimahaikide eta aholkulari jarduten du, eta hitzaldiak eta eskolak ere ematen ditu.

lucas platero ( nos pide que le quietemos los cuadros de atrás...)

LUCAS PLATERO MÉNDEZ

URJCko (Universidad Rey Juan Carlos) Psikologia Sozialeko irakaslea eta Bellaterra argitaletxeko Serie General Universitaria bildumako argitalpen-zuzendaria. 2020an, Europako ezagutza feministak ikertzen eta sortzen laguntzeko Emma Goldman saria eman zioten. Gaur egun, testuinguru ahuletako LGTBQA+ haur eta nerabeen esperientziak ikertzen dihardu.

catarina_vasconcelos

CATARINA VASCONCELOS

Haren lehen film luzea, A metamorfose dos pássaros, 2020ko otsailean estreinatu zen, Berlinale jaialdiaren 70. edizioko Encounters atalean, eta FIPRESCI saria irabazi zuen. Besteak beste, Film Onenaren saria eman zioten Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean. Bestalde, Nocturno para uma floresta film laburra estreinatu zuen Locarnoko Nazioarteko 76. Zine Jaialdian, 2023an. 2022az geroztik, tutore-lanetan dihardu Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE).

Fik

Bocahut

LAURENT BOCAHUT

Ekoizlea, zuzendaria eta programatzailea da. Rainbow Submarine elkartearen sortzailea eta lehendakarikidea. Parisko Chéries-chéris LGBTQI & +++ Zinema Jaialdia antolatzen du elkarte horrek. 1994an, elkartea sortzeko lantaldean parte hartu zuen, Philip Brooksekin batera. Harekin zuzendu ditu, besteak beste, Woubi chéri dokumentala eta Canal+-en Gay Nights telesaila. Horrez gain, Karim Aïnouz brasildar zuzendariaren lehen film luzearen ekoizpenean parte hartu du: Madame Satã. Gaur egun, Abidjango (Mendebaldeko Afrika) LGBTQI+ komunitate kementsuari buruzko 30 Years of Woubia film luze dokumentalean dihardu lanean.

Alba González

ALBA GONZÁLEZ MOLINA DE SOLER

Dokumentalak zuzendu ditu, beste zuzendari batzuekin batera; eta, horrez gain, Julie (Opera Prima Onenaren saria eta Emakume Aktore Onenaren Zilarrezko Biznaga Málagako Zinema Jaialdian, 2016), La hora de la merienda (2017) eta El tiempo es nuestro (2020) idatzi eta zuzendu ditu. Hautaketa-batzordeko eta aurretiko hautaketa-batzordeko kidea izan da MiradasDoc Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian eta Bartzelonako L’Alternativa Zinema Independenteko Jaialdian. Irakaslea da. Gaur egun, CIMAko (emakume zinegileen eta ikus-entzunezkoen elkartea) zuzendari-kudeatzailea da.

Olatz Salvador

OLATZ SALVADOR ZALDUA

Bere bakarkako lehen lanean, Zintzilik (2018, Airaka), beste musikari batzuekin batera aritu zen (Rosalía, The Weezer), eta Christina Rosenvingeren eta Xoel Lópezen kontzertuetan jo izan du. Aho uhal (2021, Airaka) diskoaren aurkezpen-lanetan, ia 100 kontzertu eskaini zituen, bost herrialdetan. Rozalén, Alaia Martin, Kiko Veneno, Ariel Rot, Iván Ferreiro, Judit Neddermann eta beste hainbat artistarekin jardun du. Musikariak Ikastetxeetan, Emakumeak Oholtzara eta beste proiektu batzuen zuzendaritza-batzordeetako kidea da. 2022an, Musika Bulegoa saria jaso zuen. Handik urtebetera, Arnasa betean (2023) dokumentalaren soinu-banda konposatu zuen.

Krak

tau luna

TAU LUNA ACOSTA

Artista bisuala, ikertzailea, komisarioa eta bitartekaria. Haren praktika migrazioaren, indarkeria kolonialaren, entzutearen eta memoriaren inguruan mamitzen da. 2018an, Bogotako Arte eta Lanbide Elektronikoen Eskola sortu zuen. Bestalde, zuzendarikide-lanetan aritu zen Bartzelonako La creatura re[d]productora feminista kooperatiban, 2022tik 2024ra, eta han diseinatu zuen Urdimbre. Egonaldi bat egiten ari da La Escocesan. Itzultzailea ere bada, eta Selvagem komunitateko kidea. Bekaduna izan zen Bartzelonako Arte Garaikideko Museoko (MACBA) Ikerketa Independenteen Programan (PEI), Zagrebeko WHW Akademija-n eta Matadero-La Escocesa trukean (2023), baita Bartzelonako Centre d’Arts Santa Mónicako bitartekaritza-taldeko kidea ere.

Danele Sarriugarte

DANELE SARRIUGARTE MOCHALES

Idazlea eta itzultzailea. Bi eleberri eta zenbait kontakizun argitaratu ditu, eta hainbat autoreren lanak euskaratu (Angela Davis, Eva Illouz eta McKenzie Wark, besteak beste). Elkarrizketa sakonak egiten ditu hiru astean behin Argia aldizkarian, eta beste hedabide batzuekin ere kolaboratzen du tarteka. Gaur egun, Popperra, afterra, utopia emanaldia eskaintzen ari da Miren Narbaiza “Mice”rekin batera. Beste zerbait idazten ari da.

fefavila

FEFA VILA NÚÑEZ

Ikertzailea eta irakaslea, idazlea, komisario independentea eta aktibista queer feminista. LSD Espainiako politika queer-aren eta jendaurreko esku-hartze artistiko-kulturalen erreferentziazko taldearen sustatzailea eta aktibista (1993-1998). Haren lanen artean, aipagarriak dira ¿Archivo queer? (2014) eta Face2Face (Marisa Mazarekin batera); bestalde, erakusketa hauen komisarioa izan zen: Queer Archive? (2016); Con-Tacto: Políticas y poéticas de la tocabilidad (2021) eta Gu beti hemen, lehenengo lerroan! LGTBI_Q adierazpen politikoak eta kulturalak egiten (1977-2021) (2022). 2017an El porvenir de la revuelta (Memoria y deseo LGTBIQ) programaren zuzendari artistikoa izan zen Madrilen, eta 2019an El libro de buen [A]mor. Sexualidades raras y políticas extrañas argitaratu zuen.

EPAIMAHAIA

ANIZTASUN eta GIZA ESKUBIDEEN EPAIMAHAIA

  • Saúl Castro – Miembro del equipo de Diversidad de Amnistía Internacional España

  • Gorka López Arantzamendi – Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak

  • Ainhoa López Rodríguez – BFA / DFB

LESBIANISMO eta GENEROAREN EPAIMAHAIA

  • Celeste Agüero González – Ukatu

  • Maite Elorrio

  • Ane Inés Landeta

  • Lorea Lyons

  • Ana Pérez Pérez

EUSKAL AKTOREEN BATASUNAREN EPAIMAHAIA

  • Naiara Arnedo

  • Ylenia Baglietto

  • Ion Sagarzazu

JURADX JOVEN

  • CIFP Tartanga LHII, UPV/EHU

IkasleakDaniela Becerra Grajales, Aingeru Diego Martin, Claudia Fernández Vadillo, Maddi Gaminde,  Maider Hernani Olartekoetxea, Elvira Iglesias Villar, Iraitz Iriarte Redondo, Nora Juaristi, Andoni Magdaleno, Iraide Martínez, Haizea Marquínez Mateos, Irati Otadui Maiztegui,  Cristina Pardo Alonso,  Nadine Sánchez Alonso, Izaro Seoane, Lorena Velasco Diaz.

SENIOR EPAIMAHAIA

Hainbat pertsona erretiratuek eta helduentzako hezkuntza zentroetako ikasleek osatzen duteMari Jose Agirre Laborda, Maria Pilar Alegría Izcoa, Asun Amillategui Uriarte, Miren Maite Arrizabalaga Arabiourrutia, Itziar Foruria Atxabal,  Ane Miren de Lasa Garamendi, Estibaliz Larreategi Cuadra,  Mario Liendo Cavada, Izaskun Martinez Egaña, Txaro Medina Diez, Itziar Pilar Alberdi,  Izaskun Zubia Lopez.