{"id":3473,"date":"2018-07-04T08:50:03","date_gmt":"2018-07-04T08:50:03","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/?page_id=3473"},"modified":"2022-06-15T11:17:17","modified_gmt":"2022-06-15T09:17:17","slug":"bases2021","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/bases2021\/","title":{"rendered":"OINARRIAK"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h1 style=\"text-align: center;\"><strong>OINARRIAK<\/strong><\/h1>\n<h2 style=\"text-align: center;\"><strong>XX. ZINEGOAK<\/strong><\/h2>\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia 2023<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">OINARRIAK XVIII. ZINEGOAK<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">AZALPENA<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoak jaialdia Asociaci\u00f3n Zinegoak Elkarteak antolatzen du, eta 2023eko martxoan izango da Bilbon.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">PARTE-HARTZAILEAK<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoak 2023n parte hartu ahalko dute LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta ezagutarazten duten filmek, ekoizpen prozesua 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera bukatu bada, eta Zinegoaken parte hartu aurretik Euskal Herriko areto komertzialetan estreinatu ez bada oraindik.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">IZENA EMATEA<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoak 2023ko aurre-hautaketan parte hartu ahal izateko, 2022ko urriaren 31a baino lehenago eman behar da izena eta dokumentu hauek bidali behar dira:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Izena emateko fitxa osorik beteta, eta sinatuta edo zuzendariaren edo ekoizlearen zigiluarekin. Online bidali behar da, bide hauetakoren batetik:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">www.zinegoak.com webgunearen bidez<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">helbide elektroniko honetara: <\/span><a href=\"mailto:films@zinegoak.com\"><span style=\"font-weight: 400;\">films@zinegoak.com<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Festhome plataformaren bidez<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Online screener bat, gaztelaniara edo ingelesera azpititulatuta ahal bada.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Izena emateko eskaera onartua izateko, fitxaren atal guztiak bete behar dira.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">SAIL OFIZIALA<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Antolakuntza 2023ko urtarrilaren 16a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiekin, eta hautatuen zerrenda 2023ko otsailean argitaratuko da.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hautatutako lanak 3 sailtan banatuko dira, iraupenaren eta motaren arabera: FIK fikzioko film luzeak (45 minututik gorakoak), DOK film luze dokumentalak (45 minututik gorakoak) eta KRAK y KRAK fikziozko edo dokumentalezko film luzeak (narratiba berriak edo proposamen estetiko berriak, 45 minutuko baino gehiagoko iraupenarekin). Horrez gain, film laburren kategoria ere egongo da (fikziokoak edo dokumentalak, 45 minutukoak edo laburragoak).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoakek eskubidea izango du filmaren zati bat erabiltzeko, gehienez 90 segundo, hedabideetan zabaltzeko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">HAUTATUEN BETEBEHARRAK<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Sail ofizialerako hautatuak izan diren filmen ordezkariek ondokoa bete behar dute:\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Emanaldiaren kopia bidali behar dute (Bluray, H264 edo DCP) 2023ko urtarrilaren 30a baino lehenago. Ez da onartuko baldintza hauetan bidalitako kopiarik: bukatu gabe badago, egoera txarrean badago, kopia kalitate txarrekoa bada edo eskatutako formatuan ez badago.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kopiak azpitituluak behar baditu, honakoa gehitu beharko zaio:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda gaztelaniaz, baldin badago.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda ingelesez edo frantsesez, 2023ko urtarrilaren 30a baino lehenago.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Filmaren trailerra bidali behar da, azpititulurik gabe eta honako formaturen batean: .mov, .mp4, H264, Full HD (1080).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hiru fotograma, filmaren kartela eta zuzendariaren argazki bat bereizmen handian (300 ppp).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Emanaldiaren kopiak posta elektronikoz edo helbide honetara bidal daitezke:\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Asociaci\u00f3n Zinegoak Elkartea (Zinegoak IFF) C\/ Maiatzaren Biko kalea, 7 (baxua, ezk). 48003 Bilbao &#8211; Bizkaia\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Materiala jasotzen ez bada edo ezarritako epetik kanpo jasotzen bada, antolakuntzak eskubidea izango du filma lehiaketatik kanpo uzteko. Zinegoaken parte hartzeko hautatutako lanak ezingo dira atzera bota azken emanaldiaren amaierara arte.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">MATERIALAK BIDALTZEA ETA ITZULTZEA\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Emanaldiaren kopiaren bidalketa-gastuak filmaren banaketa-etxeari edo ekoizpen-etxeari dagozkio. Zerga eta aduana arazoak saihesteko, emanaldirako kopiaren paketean hauxe jarriko da: ACTIVIDAD CULTURAL SIN VALOR COMERCIAL &#8211; BALIO KOMERTZIALIK GABEKO KULTUR JARDUERA.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Materiala itzultzeko gastuak Zinegoakek ordainduko ditu. Kopia guztiak dagokion banaketa- \/ ekoizpen-etxeari itzuliko zaizkio. Beste hartzaile bati bidaltzea nahi izanez gero, adierazi egin beharko da. Eta kasu horretan, ekoizpen-etxeak baimen idatzia bidali beharko du, posta elektroniko bidez, hartzaile berria eta helbidea berria adierazteko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoakek emanaldiaren kopiaren ardura izango du Bilbon dagoen bitartean soilik. Ez du ardurarik izango garraioan sor litezkeen kalteengatik edo filma galtzen bada.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">HAUTAKETA BATZORDEA ETA EPAIMAHAIA<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoaki dagokio kategoria edota sari bakoitzari dagokion Hautaketa Batzordea eta Epaimahaia nola osatuko den erabakitzea. Organo horiek LGTBIQ+ arloko zinemagintzarekin edota aktibismoarekin lotutako pertsonek osatuko dute, eta horien erabakiak apelaezinak izango dira.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">EPAIMAHAIA<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; FIK Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; DOK Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; KRAK Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; Euskal Aktoreen Batasunaren Epaimahaia. 3 bazkide.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; Gazte Epaimahaia, zenbait eskola eta erakundeetako ikasleek osatua (gehienez 20 kide).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia. Giza eskubideen erakundeetako eta Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdietako 3 kidek osatua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia, tokiko eta eskualdeko lesbianen eta feministen erakundeek osatua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; Senior Epaimahaia (65 urtetik gorako kideek osatuta).<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">SARIAK<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Sariak Itxiera Ekitaldian jakinaraziko dira, eta honako kategoriatan egongo dira banatuta:<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-ZINEGOAK SARI NAGUSIA, 2023ko lanik onenarentzat (4.000\u20ac). ETBk babestutako saria<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jaialdiaren hiru kategorietan irabazi duten lanetatik, publikoaren boto gehien jaso duena.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zinegoak FIK Saria (FIK Nazioarteko Epaimahaia):<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">FIK Film Luzerik onena<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zinegoak DOK Saria (DOK Nazioarteko Epaimahaia):<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">DOK Film Luzerik onena<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zinegoak KRAK Saria (KRAK Nazioarteko Epaimahaia):<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">KRAK Film Luzerik onena<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Publikoaren saria film labur onenarentzat: Zinegoak Saria Film Labur onenarentzat, publikoaren eskutik. 1000 euroko (mila euro) saria, Euskaltelen babesarekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal Aktoreen Batasunak honakoak emango ditu:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Nagusi Onenaren Saria.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Sekundario Onenaren Saria.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Gazte Epaimahaia:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gazte Saria Film Labur Onenarentzat.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Senior Epaimahaia:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur onenarentzat.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria, 3.000 \u20ac-koa (hiru mila euro), Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritza Orokorraren eskutik, Giza Eskubideen egoera munduan hoberen azaltzen duen filmarentzat.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lesbianismo eta Generoaren Saria, 1.500 \u20ac-koa (mila eta bostehun euro), Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailaren eskutik, lesbianismoa eta generoa hoberen lantzen duen filmarentzat.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Sari ofizialez gain, epaimahaiek nahi beste aipamen berezi eman ditzakete. Horiek, ordea, ez dute diruzko saririk jasoko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Diruzko sariek indarreko legeek ezarritako atxikipenak jasango dituzte. Atxikipenaren zenbatekoa saria ematerakoan kenduko da. Sariaren %50 banatzaile espainiarrarentzat izango da, halakorik baldin balego saria ematen den unean edo 2023n. Sariaren gainerakoa, % 50a (edo saria oso-osorik banatzaile espainiarrik ez balego) filmaren zuzendaritzaz arduratutako pertsonarentzat izango da, eta, pertsona bat baino gehiago baleude, haien artean banatuko litzateke, zati berdinetan.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Sariak banku-transferentzia nominalaren bidez ordainduko dira, 2023n. Garaile ateratako lanak emanaldi-gasturik, tramite fiskalik edo bestelakorik eragingo balu, gastu hori sariaren zenbatekotik kenduko litzateke. Sariaren berri jaso ondoren, banaketa-etxeak, ekoizleak edota zuzendaritzak dagozkion dokumentuak eta datuak bidali beharko dizkio antolakuntzari, askoz jota 6 hilabeteko epean. Epe horren barruan bidali ezean, erreklamaziorik egiteko eskubidea galduko du.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">IRABAZLEAK<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lehiaketa honetan saririk edo aipamen berezirik jasotzen duten lanek Zinegoak jaialdiak emandako ikur edo logotipoak jarri beharko dituzte beren publizitatean.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">OINARRIEN ONARPENA\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Honako araudi hau euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratu da.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoak 2021n parte hartzearekin batera, oinarri hauek eta Zinegoak taldearen erabakiak onartzeko konpromisoa hartzen da.<\/span><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>OINARRIAK XX. ZINEGOAK Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia 2023 OINARRIAK XVIII. ZINEGOAK Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia\u00a0 &nbsp; AZALPENA Zinegoak jaialdia Asociaci\u00f3n Zinegoak Elkarteak antolatzen du, eta 2023eko martxoan izango da Bilbon. &nbsp; PARTE-HARTZAILEAK Zinegoak 2023n parte hartu ahalko dute LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-3473","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/3473","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3473"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/3473\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8131,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/3473\/revisions\/8131"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3473"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}