{"id":3198,"date":"2018-02-06T12:33:41","date_gmt":"2018-02-06T12:33:41","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/?p=3198"},"modified":"2018-02-06T13:08:38","modified_gmt":"2018-02-06T13:08:38","slug":"presentacion-zinegoak-2018-la-naturalidad-de-las-diferencias","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/presentacion-zinegoak-2018-la-naturalidad-de-las-diferencias\/","title":{"rendered":"Zinegoak 2018 aurkezpena: ezberdina izatearen naturaltasuna!"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h1>Zinegoak 2018 aurkezpena: ezberdina izatearen naturaltasuna!<\/h1>\n<p>Zinegoakeko lantaldeak prentsaurrekoa eskaini du gaur, 15. edizioko nobedade eta ezaugarri nagusiak aurkezteko. Zinegoak sexu-, identitate- eta genero-aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan.<\/p>\n<p>Zinegoak 2018 otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko da. Programazioaren alderik indartsuena lehenengo astean izango da (egun horietan izango baita lehiatuko diren pelikula guztien lehenengo paseak). Bigarren astean, ostera, paseak errepikatzeko eta jarduera osagarriak antolatzeko momentua helduko da. Guztira, 135 jarduera eta proiekzio baino gehiago.<\/p>\n<p>Pau Guill\u00e9n zuzendariak azaldu duen moduan \u201cgure ideia nagusia da ezberdintasunek norbanako egiten gaituztela, eta maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak, ezin dutela mugatuta arau sozial edo estetikoengatik\u201d.<\/p>\n<p>Aldarrikapen hori hasieratik egon da presente. Kartelaren ilustrazioa hautatzeko orduan, lanak aukeratzerako orduan, edo \u00c9milie Jouvet zinegileari Ohorezko Saria ematerako orduan. Izan ere, Jouvetek intimitatea eta gorputza borrokarako eta militantziarako tresna bihurtu ditu, zinema eta argazkigintzaren bidez.<\/p>\n<p>Programazioari dagokionez, nabarmendu behar da Estatu mailan egongo diren estreinaldien kopurua: 22 guztira. Horrez gain, Europa mailako hiru estreinaldi eta mundu mailako bi estreinaldi izango ditugu: <em>Nove de Novembro<\/em> (L\u00e1zaro Louzaoren opera prima, galegoz grabatutako lehenengo LGTB pelikula) edo <em>Enfemme <\/em>(Alba Barb\u00e9 i Serra zuzendariaren lana, crossdressing munduaren inguruan).<\/p>\n<p>Baina batez ere azpimarratzekoa da edizio honetan egongo diren gonbidatuen kopurua (20 lan baino gehiagoetako ordezkariak egongo dira). Horrela, publikoak aukera izango du sortzaileekin zuzen-zuzenean hartu-emana izateko.<\/p>\n<p>Horrez gain, jaialdiak bere ohiko atalak izango ditu Laburmetraien arloan (Begiradak), Off atalak izena aldatu eta Narratiba Berriak deituko da, Argitutako Klasiko Ezkutuen zikloa\u2026 Bilgunen, gai nagusi bi landuko dira: memoria historikoa (Federico Garcia Lorcaren erailketaren ingurukoa) eta pinkwashing izeneko kontzeptuaren inguruko eztabaida.<\/p>\n<p>Azkenik, lantaldeak eskerrak eman nahi izan dizkie beste urte batez Zinegoak Hedapenean parte hartu duten udalerri guztiei. \u201cGero eta interes handiagoa da zinema eta kultura hirigune handietatik kanpo eramateko. Aurten Euskal Herriko 40 udalerritara helduko da, 50 proiekziorekin\u201d, azaldu du Oneka Alvarez, Zinegoak Hedapeneko koordinatzailea.<\/p>\n<p>Horrez gain, otsailaren 14an <em>3, 2, 1\u2026 Zinegoak! <\/em>hasiko da, hainbat elkarte eta erakunderekin batera: Guggenheim Bilbao Museoa, Pikara Magazine, Sare Lesbianista, Sala BBK eta abar. Azken horretan, \u00c9milie Jouveten<em> Aria<\/em> lana proiektatuko da.<\/p>\n<p><em>\u00a0<\/em><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zinegoak 2018 aurkezpena: ezberdina izatearen naturaltasuna! Zinegoakeko lantaldeak prentsaurrekoa eskaini du gaur, 15. edizioko nobedade eta ezaugarri nagusiak aurkezteko. Zinegoak sexu-, identitate- eta genero-aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan. Zinegoak 2018 otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko da. Programazioaren alderik indartsuena lehenengo astean izango da (egun horietan izango baita lehiatuko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3201,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-3198","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3198","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3198"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3198\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3202,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3198\/revisions\/3202"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3201"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3198"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3198"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3198"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}