{"id":3381,"date":"2018-03-03T23:00:26","date_gmt":"2018-03-03T23:00:26","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/?p=3381"},"modified":"2018-03-04T14:37:13","modified_gmt":"2018-03-04T14:37:13","slug":"social-protagonizado-por-mujeres-provocador-y-emotivo-asi-es-el-palmares-de-zinegoak-2018","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/social-protagonizado-por-mujeres-provocador-y-emotivo-asi-es-el-palmares-de-zinegoak-2018\/","title":{"rendered":"Soziala, emakumeen protagonismoarekin, probokatzailea eta hunkigarria: horrelakoa da Zinegoak 2018ko saridunen zerrenda"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h1>Soziala, emakumeen protagonismoarekin, probokatzailea eta hunkigarria: horrelakoa da Zinegoak 2018ko saridunen zerrenda<\/h1>\n<p>Aste bi jarduerez josita egon ostean, Zinegoakek aurtengo edizioko saridunak nortzuk diren ezagutzera eman du gaur. Saria jaso duten lanen ezaugarriei erreparatuta, aurten pelikula sozialek izan dute protagonismorik handiena. Horrez gain, emakumezko zuzendariek jaso dituzte sari gehienak (12 sari nagusietatik, 10 jaso dituzte).<\/p>\n<p><strong>Ivana Mladenovic<\/strong> zuzendariaren &#8220;<strong>\u201dSOLDA\u0162II. POVESTE DIN FERENTARI\u201d <\/strong>eta <strong>Nada Mezni Hafaiedh <\/strong>zuzendariaren \u201c<strong>AU-DEL\u00c0 DE L\u2019OMBRE&#8221; <\/strong>izan dira aurtengo saridun nagusiak. Fikziozko film luzerik onenaren eta dokumental onenaren sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>Epaimahaiak nabarmendu duenez, &#8220;Soldatii pelikulak aurreiritziz betetako testuinguru batean murgiltzen gaitu, errespetuzko begirada galdu barik, eta ezinezkoa dirudien intimitatea lortuz&#8221;.<\/p>\n<p>Dokumentalari dagokionez, epaiamahaiaren iritziz \u201cAu-del\u00e0 de l\u2019ombre\u201d lanak Tunisiako LGBTI pertsonek eta emakumeek bizi duten egoera gordina agerian uzten du, komunitatean bizitzearen indarra transmitituz. Zalantzarik gabe, zinema konprometituaren adibide bi.<\/p>\n<p>Horrez gain, Gidoirik Onenaren Saria <strong>Clarisa Navas<\/strong> zuzendariaren <strong>&#8220;HOY PARTIDO A LAS 3&#8221;<\/strong> lanak jaso du, &#8220;beren elkarrizketak organikoki lotzen direlako, gazteen sexualitatea eta adiskidetasuna ezagutzera emanez&#8221;. Zuzendaritzarik onenaren saria <strong>Marcelo Caetanok<\/strong> jaso du, <strong>&#8220;CORPO ELETRICO&#8221;<\/strong> lanagatik, &#8220;modu zoragarrian kameraren aurrean loturarik gabeko bizitza erakusten digulako, kameratik kanpo gertatzen dena ere gerturatzen digun bitartean&#8221;.<\/p>\n<p>Off Narratiba Berriak sailean, irabazlea<strong> Lasse L\u00e5ngstr\u00f6m <\/strong>zuzendariaren \u201c<strong>VEM SKA KNULLA PAPPA? \/ WHO WILL FUCK DADDY?&#8221; <\/strong>harrigarria izan da, &#8220;mitoei buelta ematen dielako eta unibertso anitz, sexual eta apurtzailea&#8221; sortzen duelako. Film laburren kasuan, irabazlea <strong>Diane Obomsawin <\/strong>zuzendariaren \u201c<strong>I LIKE GIRLS\u201d <\/strong>izan da, &#8220;animazio oso sortzailea eta indartsua sortu duelako, diskurtsu pedagogiko eta kritikoaren bidez, animazioa maisutasunez landuz&#8221;.<\/p>\n<p>Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Saria <strong>Ay\u015feToprak <\/strong>zuzendariaren <strong>MR GAY SYRIA<\/strong> lanak jaso du, eta lan honek ere dokumentalen sailean aipamen berezia jaso du. &#8220;LGTBI errefuxiatuen borroka ezezagunaz hitz egiteko gaitasuna du, erresistentzia eta ilusioaren aldeko aldarrikapena da&#8221;, epaimahaiaren arabera.<\/p>\n<p>Interpretazioei dagokionez, irabazle nagusia <strong>Marcelo Caetano<\/strong> eta <strong>Juliana Rojasen<\/strong> <strong>\u201cAS BOAS MANEIRAS<\/strong>\u201d izan da, aktore bik protagonista onenaren eta aktore sekundario onenaren sariak jaso baitituzte. Zehazki, saria jaso dutenak <strong>Is\u00e1bel Zuaa <\/strong>eta <strong>Marjorie Estiano <\/strong>dira.<\/p>\n<p>Aurten sorpresarik handiena lesbianismo eta generoaren epaimahaiaren partez etorri da, saria film labur biren artean banatu duelako:<\/p>\n<p><strong>Violette Delvoye <\/strong>zuzendariaren &#8220;<strong>PROJECTION SUR CANAP\u00c8\u201d <\/strong>eta <strong>Marianne Farley <\/strong>zuzendariaren <strong>\u201cMARGUERITE\u201d <\/strong>izan dira lanik nabarmenduenak. Aitorpen hau nahikoa izango ez balitz, &#8220;Projection sur canap\u00e9&#8221; lanak Gazte Epaimahaiaren saria jaso du, eta &#8220;Marguerite&#8221; lanak publikoaren saria jaso du, jaialdian ikusleen puntuaziorik altuena jaso baitu.<\/p>\n<p>Behin sarien zerrenda jakinarazi ostean, jaialdiak bere jarduerarekin jarraituko du Euskal Herriko 40 udalerri baino gehiagotan, apirilaren 14ra arte.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Soziala, emakumeen protagonismoarekin, probokatzailea eta hunkigarria: horrelakoa da Zinegoak 2018ko saridunen zerrenda Aste bi jarduerez josita egon ostean, Zinegoakek aurtengo edizioko saridunak nortzuk diren ezagutzera eman du gaur. Saria jaso duten lanen ezaugarriei erreparatuta, aurten pelikula sozialek izan dute protagonismorik handiena. Horrez gain, emakumezko zuzendariek jaso dituzte sari gehienak (12 sari nagusietatik, 10 jaso dituzte). [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2678,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3,5],"tags":[],"class_list":["post-3381","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-noticias"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3381","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3381"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3381\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3383,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3381\/revisions\/3383"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2678"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3381"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3381"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3381"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}