{"id":3640,"date":"2019-01-08T09:16:37","date_gmt":"2019-01-08T09:16:37","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/?p=3640"},"modified":"2019-01-08T09:35:33","modified_gmt":"2019-01-08T09:35:33","slug":"cartel-oficial-zinegoak-2019-el-poder-de-la-pluma","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/cartel-oficial-zinegoak-2019-el-poder-de-la-pluma\/","title":{"rendered":"Zinegoak 2019 kartel ofiziala, lumaz harro"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h1><strong>Zinegoak 2019, lumaz harro<\/strong><\/h1>\n<p><em>Zinegoakeko aurtengo edizioak \u201cbakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea\u201d aldarrikatuko du, \u201cnahi duen moduan eta nahi duen lekuan\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak \u201cgenero-adierazpena\u201d landuko du kartelaren bidez.<\/p>\n<p><strong>Cassandro el Ex\u00f3tico<\/strong> borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. Cassandro mundu mailako txapelduna izan da hirutan, eta borroka libre mexikarrean bere orientazioa lau haizetara zabaldu duen aitzindarietakoa izan da. Izan ere, kirol hau <strong>oso maskulinizatua eta matxista da.<\/strong> Irudi honekin, jaialdiak aldarrikatu gura du ez dagoela zertan mugarik egon genero-adierazpenean.<\/p>\n<p>Zinegoakeko zuzendari Pau Guillenek nabarmendu duenez, \u201cbadirudi gizon eta emakumeek ezarritako arau sozialen arabera bakarrik adierazi daitezkeela, eta baten batek <strong>ezarritakoa jarraitzen ez duenean,<\/strong> adjektibo ugari jaso behar ditu: xelebrea, emagizona, desegokia, bitxia\u2026\u201d. Hori dela eta, aurten Zinegoakek \u201cluma izatearen harrotasuna\u201d aldarrikatuko du, bakoitzak eskubidea izan behar duelako bere generoa adierazteko, <strong>konbentzionalismoak<\/strong> ahaztuz, eta libre eta gustora sentituz.<\/p>\n<p>\u201cHarrigarria da zelan, kolektiboaren barruan ere, batzuetan<strong> \u2018luma izatea\u2019<\/strong> zeozer negatiboa bezala jasotzen da. Azkenaldian \u2018lumafobia\u2019 handitzen ari dela antzematen ari gara, bai kolektibo barruan eta baita gizartean ere. Sexu-aniztasuna gero eta onartuagoa dagoen arren, oraindik orain entzuten dira \u2018dena ondo dago, antzematen ez zaizun bitartean\u2019 bezalako esaldiak\u201d. Cassandroren argazkiak honi guztiari <strong>aurre egin gura dio:<\/strong> pertsona indartsu bat agertzen da, bere nortasunaz harro, kontrako testuinguru batean bizi arren.<\/p>\n<p>Argazkiaren egilea <strong>Katie Orlinsky<\/strong> da eta New Yorker hedabidearentzat egindako erreportaje baten baitan agertu zen. Bere argazkia Zinegoakeko aurtengo edizioko irudi ofiziala izango da.<\/p>\n<p>Zinegoak Elkarteak sexu-aniztasun, identitate eta generoarekin lotutako kontzeptuak lantzen ditu, sexu-orientazioarekin batera. Orain dela bi urte jaialdian generoa landu zen Muxe baten irudiarekin, eta iaz orientazioa eta gorputzen aniztasuna aldarrikatu zen. Aurten landuko den eremu nagusia <strong>genero-adierazpena<\/strong> izango da. Kartelean agertzeaz gain, gai hau ere programazioan agertuko da.<\/p>\n<p>Adibidez, <strong>\u201cThe man who surprised everyone\u201d<\/strong> film errusiarra ikusi ahal izango da. Lan horretan protagonistak heterosexualak dira, eta konturatuko dira zer nolako presioa jasotzen duten euren generoa ezarritako arauen baitan adierazten ez badute. peikula honek Bordeleko Zinema Independientearen Jaialdiko Erasmus Plus saria jaso zuen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Cassandro el Ex\u00f3tico programazio ofizialean<\/strong><\/p>\n<p>Baina Cassandro el Ex\u00f3tico ez da bakarrik kartelean agertuko. Borrokalari honen bizitza eta nortasuna gertuagotik ezagutu ahal izango dugu Marie Losier zuzendariaren \u201cCassandro el Ex\u00f3tico\u201d dokumentalaren proiekzioarekin. Lanak Zinegoakeko dokumental sail ofizialean parte hartuko du, Xixoneko Zinema Jaialdian Zuzendaritza arloko Fipresci saria jaso ostean.<\/p>\n<p>Horrez gain, sail ofizialean konfirmatu den beste lan bat Bertrand Mandico zuzendariaren \u201cLes gar\u00e7ons sauvages\u201d lana da. Pelikula honek oso kritika onak jaso ditu nazioartean eta Cahiers du cinemak 2018. urteko pelikularik onena dela adierazi du. Saio bi egongo dira; euretariko bat Cineclub FASen lankidetzarekin, otsailaren 19an.<\/p>\n<p>Horrez gain, arte eszenikoei dagokionez, Xake Produkzioen \u201cLUR\u201d umeentzako antzezlana izango dugu, Bilbon lehenengo aldiz. Hitzordua otsailaren 24an izango da, goizez, Azkuna Zentroan. Lan honek genero-identitatea lantzen du: protagonista Ane da, bulba duen mutila.<\/p>\n<p>Hurrengo asteetan Zinegoak bere programazioa eta gonbidatuen zerrenda konfirmatzen joango da, hilabete barru prentsaurrekoan aurtengo nondik norako guztiak aurkezten diren arte.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zinegoak 2019, lumaz harro Zinegoakeko aurtengo edizioak \u201cbakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea\u201d aldarrikatuko du, \u201cnahi duen moduan eta nahi duen lekuan\u201d. Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak \u201cgenero-adierazpena\u201d landuko du kartelaren bidez. Cassandro el Ex\u00f3tico borrokalari mexikarraren erretratu bat da [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3641,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-3640","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3640","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3640"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3640\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3648,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3640\/revisions\/3648"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3641"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3640"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3640"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3640"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}