{"id":7863,"date":"2022-02-24T16:07:47","date_gmt":"2022-02-24T15:07:47","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/?p=7863"},"modified":"2022-03-10T07:54:29","modified_gmt":"2022-03-10T06:54:29","slug":"euskarazko-hitzak-sortzea-autodeterminazio-modu-bat-da-lumatza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/euskarazko-hitzak-sortzea-autodeterminazio-modu-bat-da-lumatza\/","title":{"rendered":"\u201cEuskarazko hitzak sortzea autodeterminazio modu bat da\u201d Lumatza"},"content":{"rendered":"<div class=\"wpb-content-wrapper\"><p>[vc_row][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n<h1 style=\"text-align: center;\"><b>\u201cEuskarazko hitzak sortzea autodeterminazio modu bat da\u201d<\/b><\/h1>\n<p>[\/vc_column_text][vc_single_image image=&#8221;7864&#8243; img_size=&#8221;full&#8221; alignment=&#8221;center&#8221;][vc_column_text]<span style=\"font-weight: 400;\">Josune Ortizek eta Ana Jakak Lumatza Nafarroako Bollerak elkartean militatu dute, 2010 eta 2016an aktibo egon dena. Barne-komunikazioa gaztelaniaz izatea frustrazioz bizi zuten, baina nabarmentzen dute taldeak euskararen aldeko kontzientzia politiko argia izan duela.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jaka idazlea da eta gure glosariorako sexualitateari lotutako hitz berri jostagarriak sortu ditu (ikusi Hitzak atala). Bere ustez, \u201chitz berriak sortzea autodeterminazio modu bat da\u201d, maileguekiko dependentziak \u201cnortasuna inportatzea\u201d suposatzen duelarik. Ortiz bat dator, uste duelako \u201csortze lan horrek hizkuntza bizirik mantentzen duen dinamika bat inplikatzen duela\u201d. Bera Donostiako EHGAMen hasi zen militatzen 90. hamarkadan, eta momentu hartan <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">piperopila<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitza asmatu zuten, erabilpen eskasa izan bazuen ere (ikusi <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ekarpenak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> atala). Geroago, Katalinak Bizikletan kolektiboak proposatutako <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">soropila<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> iradoki zuen Lumatza taldeko kamisetetan erabiltzeko. Hautu horrek sortu zuen barne-eztabaida gogoratu dute, besteak beste.<\/span><\/p>\n<p><b>Zein izan da Lumatzaren errealitate linguistikoa? Zein testuinguru eta formatuetan erabiltzen zenuten euskara?<\/b><\/p>\n<p><b>Josune<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">: Kide gehienak ez ziren euskaldunak, ez ziren ondo moldatzen euskaraz edo ez zuten haien burua gai ikusten. Horregatik, bilera ofizialetan ahozkoa gehien bat gaztelaniaz izaten zen. Espazio informaletan, nortzuk biltzen ginen arabera, euskaraz egiten genuen; adibidez, Ana eta bion arteko harremana euskaraz izan da. Idatzizkoan, karteletan, manifestuetan eta abarretan, elebitan egiten genuen. Edo saiatzen ginen nahasten. Ahoz aritzen ginenean jendaurrean ere, lehenik eta behin euskaraz egiten genuen eta gero gaztelaniaz. Gainera, saiatzen ginen ez errepikatzen, hau da, elkarren osagarriak ziren mezuak zabaltzen genituen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nafarroan aritzen ginen; garrantzitsua da bertoko hizkuntza egoera eta ezagutza kontuan hartzea. Iru\u00f1eko lesbianak ziren gure publikoa, eta gertu genituen gehienak ez ziren euskaldunak. Gero biltzen joan ziren gaztetxo gehiago, baina ordurako ni Bilbora bizitzera joan nintzen.<\/span><\/p>\n<p><b>Ana:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Taldean geunden guztiok euskararen aldeko kontzientzia bagenuen; ez zekienek ere euskara ikasten hasi ziren. Saiatzen ziren hitz egiten, baina gure bileretan gaztelania nagusitzen zen. Jardueretan lehenengo hitza beti euskaraz izaten zen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jardueren izenak erabakitzeko orduan ere euskarara jotzen genuen: OstiraLumak\u2026 Egia da, hala ere, jardueren gorputz nagusia askotan gaztelaniaz izaten zela. Esaterako, hitzaldiaren aurkezpena euskaraz egiten genuen baina gonbidatuak gaztelaniaz egiten zuen. Puntualki, euskarazko jardueraren bat antolatu genuen, hala nola, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Desira desordenatuak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> liburuaren aurkezpena. Hedabideetan ere ekintzen berri emateko, Josune eta biok parte hartzen genuen, hedabide euskaldunetan gehien bat.<\/span><\/p>\n<p><b>Inoiz hitz egin duzue euskarari buruz bileraren batean? Esplizitatu duzue euskararen presentzia\/ausentzia edo zein leku izan behar lukeen zuen jardueretan?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Kolektibo osoan ez, baina euskaldunon artean behin baino gehiagotan. Gatazka bakar bat dut gogoan, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">soropila<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> berba dela eta. Ez zen guk asmatua, Katalinak Bizikletan kolektiboak baizik. Berba hori gustatu jakun pila bat eta kamisetak egiteko proposatu genuen: \u201cLumatza, Nafarroako soropil feministak\u201d. Behin kamisetak eginda, gure taldeko batek esan zuen <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">soropil<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> berbaren esangura <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">c\u00e9sped<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> zela, eta ez zitzaiola egokia iruditzen lesbianok belardiarekin lotzea. Horrek sortu zuen gure arteko gatazka nahiko desatsegina.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: E-mail trukaketa bat egon zen horren inguruan txantxak egiten, eta kamisetak egin zituen kideak gaizki pasa zuen, kritikarien jarrera itsusia izan zelako. Batzuk haserretu ginen.<\/span><\/p>\n<p><b>Zer garrantzia izan du zuentzat aktibismoa euskaraz egiteko aukera izateak?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Ni aktibismora iritsi nintzen lesbianismotik; hor hasi nintzen beste borroketara irekitzen. Niretzat logikoa zen euskarak tokia izatea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Nik berdin bizi izan neban. Orain desaktibatua nabil, baina militatzen nuenean, niretzat dana bat zetorren. Gure neban ahalik eta koherenteen izan; opresio guztien kontra aritzea, lesbianismo feministatik abiatuta. Gainera, Nafarroan kolektibo ugari elkarrekin aritu izan dira hainbat kontutan, eta hori probestu genuen; aliatu pila bat genituen, bereziki antiarrazistak, baina ez soilik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Euskaltzaleak ez zeuden bereziki sartuta gure mugimenduetan, haien mundua eginda zeukaten nolabait. Halere, guretzat inportantea zen, eta gure artean bazegoen euskararen alde aritutako jendea.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Bilgune Feministarekin ere gauza pila bat egin genituen, adibidez Txoko Feminista. Haiekin oso modu naturalean aritzen ginen euskaraz.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Frustrazioa eragiten zizuen barne-komunikazioan gaztelania gailentzeak?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Kide batek, Lumatzan oso gutxi iraun zuenak, ez zuen ulertzen euskararen afera, eta gainera haserretzen zen. Hori oso desatsegina zen. Baina pertsona bakar batekin gertatu zen eta oso denbora laburrean. Agian hori izan zen berak taldea uzteko arrazoietariko bat.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Garai hartan euskara teknikaria nintzen udal batean, eta lanean euskararen normalizazioa bultzatzen aritzen nintzen. Hortaz, niretzat ere bizitza pertsonalean eta militantzian horretan aritzea nolabaiteko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">continuum<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> bat zen. Kanpora begira bhintzat, sentitzen neban taldean behar hori konpartitzen genuela. Onartu behar dut maila pertsonalean kide guztiekin euskaraz ezin aritu izateak nolabaiteko frustrazioa eragiten zidala, oso autoexijentzia maila altua nuelako. Orain modu erlajatuagoan bizi dut.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Niri frustrazioa sortzen zidan ezin genuela planteatu jarduera jakin bat euskaraz egitea, hala eginez gero ez zelako jende nahikorik etorriko. Jendeak euskaraz ez jakiteak asko mugatzen gintuen. Hori Nafarroan oso nabarmena da. Lesbianen elkargunea izan nahi genuen; ezin genuen hizkuntzarekin mugatu.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Hasieran behintzat, gure ezagun lesbiana gehienak nahiko edadetuak ziren eta ez ziren euskaldunak. Gogoan izan, Nafarroan G eredua egon dela luze, hau da, badagoela jendea euskaraz ezertxorik ez dakiena. Hori ez da Bizkaian gertatzen, mundu guztiak dauka nolabaiteko ezagutza. Horregatik inportantea zen ekintza gehienak gaztelaniaz antolatzea.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Zer paper izan du euskarak zuen gainerako militantzia esperientzietan?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Ni Lumatzan bakarrik ibili naiz, ez bada gaztetan misiolarien aldeko talde batean aritu nintzelako! Euskararekin ere, berdintsu: oso urrutiko tokitik nator, euskara nerabezaroan ikasi nuen, eta aldaketa handia suposatu du. Gutxi jakitekik, gaur egun liburuak euskaraz idaztera pasa naiz. Kontzientzian ere bidai handia izan da. Nire euskaltzaletasuna poliki-politiki garatu da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: EHGAM euskaltzalea zen, eta izan bada. Ni Donostian bizi nintzela hasi nintzen EHGAMen. LGTBIQ+ aktibismoa omen zen, baina kide gehienak gizonak ziren eta bilera gehienak gaztelaniaz izaten ziren, bi kide ez zirelako euskaldunak. Publikoari begira antolatzen genuen guztia, aldiz, ia euskara hutsez izaten zen. Ondoren, Sare Lesbianistaren lehenengo urteetan parte hartu nuen. Bilera gehienak gaztelaniaz izaten ziren, batzuk ez zirelako ondo moldatzen edo berez errazena hori zelako. Izan ere, modu diskurtsiboan jende askorentzat zailagoa izaten da euskaraz aritzea.\u00a0 Publikoari begira antolatzen genuena ere, nahiz eta euskaraz iragarri, nik esango nuke gaztelaniaz zela, baina aitortu behar dut ez dudala ondo gogoratzen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Euskal Herriko mugimendu lesbofeminista hasieran oso erdalduna zen eta denborarekin euskalduntzen joan da. Ados zaudete baieztapen honekin?\u00a0<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Esango nuke Nafarroan dauden lesbiana gazteen talde gehienak euskaldunak direla, baina ez dut haien barne-funtzionamendua ezagutzen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Baina badago talde bat, Dekumas LBT [Asociaci\u00f3n Mujeres Lesbianas y Bisexuales Cis y Trans] erabat erdalduna dena. Aisialdiko jarduerak antolatzen dituzte, eta baita hitzaldiak ere. Errioxako jendearekin harremana dute, Estatuko iparraldean kokatzen dira; ez dute Euskal Herriko kontzientziarik. Baina kartel batzuk elebidun egin dituzte.<\/span><\/p>\n<p><b>Zuen militantziaz edo aktibismoaz gain, aukera izan duzue lesbianismoa euskaraz bizitzeko?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Oso-oso gutxi.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Nik kontatu dezaket hasi nintzela neska batekin ateratzen, lanean ezagutu ginen eta han euskaraz egiten genuen, eta gero gaztelaniara pasatu ginen. Biok euskara berandu ikasi genuen, eta erosoago egiten zitzaigun intimitatean gaztelaniaz hitz egitea. Batez ere Euskal Herritik kanpo egiten genuen euskaraz!\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Nik bikotekide bakarra izan dut euskalduna, eta aitortu behar dut horrek asetu egiten ninduela, espazio askoz gehiago konpartitu genitzakeelako, itzultzen aritu behar barik. Hori niretzat abantaila itzela zen. Orain dudan bikotekidea erdalduna da, saiatzen ari da ikasten, baina ez du lortzen, eta frustrazio puntu bat eragiten dit. Bikotekide gehiagorekin gertatu zait: laguntza eskatzen didate hobetzeko, baina ez dakit zelan lagundu. Haserreak sortzen dira\u2026 Izan beharrean \u201czer ondo, ikasiko duzu eta arituko gara\u201d, gatazka iturri izaten da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Lagunekin ere bai gertatzen zait gauza asko ezin ditudala konpartitu, euskaraz ez dakitelako. Nik idatzitako liburuak ezin dituzte irakurri. Pentsa ze frustragarria den! Batzuetan itzultzen aritzen naiz.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Euskara egoera diglosiko batean dago eta globalizazioak areagotu du haren bazterketa. Erabiltzen ditugun termino edo kontzeptu asko ingelesetik edo gaztelaniatik hartutakoak dira. Euskarazko hitzak bilatzearen edo sortzearen aldekoak zarete?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Zalantzarik gabe, ingelesetik ekartzeko joera horrekin kokoteraino nago, esaterako Jaurlaritzak ere bultzatutakoa. Penagarria iruditzen zait. Uste dut euskara badela nahikoa aberatsa hitz berriak sortzeko. Ematen du konplexu baten ondorio dela, euskara dela aspaldiko zeozer eta ez duela modernoa izateko gaitasunik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Ados nago. Sortze lan horrek dinamika bat inplikatzen du, hau da, hizkuntza bizirik mantentzea. Dinamika hori oso beharrezkoa da hizkuntza guztietan, are gehiago gutxituetan.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Inplikatzen du, halaber, autodeterminazio bat, hau da, guk definitzea nor garen eta ez beste toki batean definitu dutena kopiatzea, besterik gabe. Hori nortasuna inportatzea da.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Nola hautatu zenuten Lumatza izena?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Lumatza deitutako kolektibo bat existitu zen aurretik; izena ez genuen guk sortu, heredatu baizik. Lumatzak luma ugari esan nahi du; lumadun neskak, lumadun lesbianak\u2026 Dinot nik, baina ez genien galdetu. Ana, zu egon zinen haiekin antolatu genuen afarian?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Bai, baina esango nuke ez geniela galdetu.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Termino gisa ere erabiltzen zenuten? Hau da, lesbianak izendatzeko.<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Luma<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitza bai, baina ez asko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Ez. Guk geure burua izendatzeko, lesbiana politizatuak izendatzeko, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">bollera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> erabiltzen genuen. Karga politikoa ezarri genion.<\/span><\/p>\n<p><b>Euskarazko hitzak faltan sumatu dituzue zuen egunerokoan? Esaterako, txortan egiterakoan.<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Gogoan dut hitz batzuk erabili ditudala gaztelaniatik zuzenean itzulita. Adibidez: \u201cJartzen ari zara?\u201d Gure artean oso dibertigarria zen halako itzulpen inperfektuekin jolastea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Ni txortan aritu naiz euskaraz bi pertsona ezberdinekin. Lehenengoarekin konplexuak nituen, nire lehenengo aldiak zirelako euskaraz. Txarto bizi nuen. Gerora ikasten joan nintzen, baina bere hitzak erabiltzen nituen. Bestearekin bai sortu genituen berbak elkarrekin. Hala ere, eskas geratzen zitzaigun euskara; gehien bat gaztelaniatik itzulpen literalegiak. \u201cUrtu\u201d, \u201curetan blai\u201d, \u201calua jan\u201d\u2026 Urteak dira! Ez dut gehiago gogoratzen.<\/span><\/p>\n<p><b>Esan duzue Lumatzak harreman estua izan zuela arrazakeriaren kontrako mugimenduarekin eta taldekide etorkinak izan zenituela. Nola uztartu euskara ren eta aniztasun kulturalaren aldeko apustuak?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Aktibismoan dabiltzan beste herrialdeetako jendeak, normalean, ez du arazorik izaten euskararen aldeko jarrera izateko. Guk ezagutzen ditugunek, behintzat, bazuten. Erritmoak errespetatuz, haien ikasketan pausoak eman ditzaten, nik uste dut badagoela aukera. Ez da erraza, noski.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J:\u00a0 Bestalde, integratzeko elementu potente bat da jatorriz gaztelaniadunak ez diren kanpotik datozenei begira. Hori herri oso euskaldunetan ikusten da; Ondarroa datorkit burura. Nire esperiantzian, behintzat, kontrako jarrera bortitzagoak topatu dodaz bertokoen artean, beste herrialde eta lurralde batzuetatik etorritako jendean baino; izan Guatemalakoak edo Soriakoak.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>ALFABETOAREN JOLASA<\/b><\/p>\n<p><b>Armairua<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ana: Iluntasuna<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Josune: Kaka<\/span><\/p>\n<p><b>Bollera<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Askatasuna<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Kontraesana<\/span><\/p>\n<p><b>Derrigorrezko heterosexualitatea<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Rollazo<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> bat. Aspergarria.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Puzkerra.<\/span><\/p>\n<p><b>Ekainaren 28a.\u00a0<\/b><\/p>\n<p><b>A: <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">Festa eta borroka. Gura gu eta gure titiak!<\/span><\/p>\n<p><b>J:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Urte osoan iraun beharko lukeen eguna. Bollera da bide bakarra!<\/span><\/p>\n<p><b>Feminismoa<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>A<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">: Mundua zabaltzeko modua.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>J:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Salbazioa, oso berba kristaua bada ere.<\/span><\/p>\n<p><b>Gay<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Definizio bat.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Jolasa.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Hipersexualizazioa<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Kondena bat.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Kontraesana.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>Izena duenak izana du<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Egi borobila.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Tamalez, izena behar dugu izateko, momentuz.<\/span><\/p>\n<p><b>Jaia<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Marijaia! Eta jarrera.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Beharra.<\/span><\/p>\n<p><b>Kalea<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Gureak dira.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Denona da<\/span><\/p>\n<p><b>LGTBIAQ+<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Abedezedario tamalez beharrezkoa, oxala izendatzeko beharrik ez bagenu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Hitzen txirikorda bat.<\/span><\/p>\n<p><b>Marimutila<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Ni naiz! Eta zer?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Zure liburu bat da! Ni ere banaiz, nahiz eta zuen begietan ez iruditu.<\/span><\/p>\n<p><b>Normalizazioa<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Beharrezkoa baina arriskutsua.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Norma<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> berba duen edozer oso arriskutsua da.<\/span><\/p>\n<p><b>Orientazio sexuala<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Desorientatzen gaituen zerbat.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Iparroratz bat, baina mugitzen dena.<\/span><\/p>\n<p><b>Polimaitasuna<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Aukerak.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Nik arriskua ikusten diot, elkarren arteko zainketak ez badira kontuan hartzen.<\/span><\/p>\n<p><b>Radarra<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">A: Jolas dibertigarria iruditzen zait.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">J: Tamalez, beharrezkoa oraindik.<\/span><\/p>\n<p>[\/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_column_text]<\/p>\n<h2><a href=\"https:\/\/zinegoak.com\/en\/euskal-opil-hiztegia\/\"><i class=\"fa fa-home \" ><\/i><\/a><\/h2>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Bizipenak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_bizipenak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Ekarpenak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_ekarpenak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Hitzak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaesanizanbollera_hitzak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Sorkuntza&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_sorkuntza%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][\/vc_row_inner][\/vc_column][\/vc_row]<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[vc_row][vc_column][vc_column_text] \u201cEuskarazko hitzak sortzea autodeterminazio modu bat da\u201d [\/vc_column_text][vc_single_image image=&#8221;7864&#8243; img_size=&#8221;full&#8221; alignment=&#8221;center&#8221;][vc_column_text]Josune Ortizek eta Ana Jakak Lumatza Nafarroako Bollerak elkartean militatu dute, 2010 eta 2016an aktibo egon dena. Barne-komunikazioa gaztelaniaz izatea frustrazioz bizi zuten, baina nabarmentzen dute taldeak euskararen aldeko kontzientzia politiko argia izan duela.\u00a0 Jaka idazlea da eta gure glosariorako sexualitateari lotutako hitz berri [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":7864,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[242],"tags":[],"class_list":["post-7863","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-bizipenak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7863","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7863"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7863\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8023,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7863\/revisions\/8023"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7864"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7863"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7863"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7863"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}