{"id":7903,"date":"2022-02-25T10:31:07","date_gmt":"2022-02-25T09:31:07","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/?p=7903"},"modified":"2022-02-25T10:31:07","modified_gmt":"2022-02-25T09:31:07","slug":"itxaro-borda","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/itxaro-borda\/","title":{"rendered":"ITXARO BORDA"},"content":{"rendered":"<div class=\"wpb-content-wrapper\"><p>[vc_row][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n<h1 style=\"text-align: center;\">ITXARO BORDA<\/h1>\n<p>[\/vc_column_text][vc_column_text]<span style=\"font-weight: 400;\">Euskal Herriko idazle oparoenetariko bat da: poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia edota itzulpegintza landu ditu. 2002an Euskadi Saria jaso zuen, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">%100 basque<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> nobelarekin. Lesbianismoak hasieratik zeharkatu du bere obra, 1985eko \u201cKlara eta biok\u201d ipuinetik hasita (bi neska gazteren arteko maitasun istorioa kontatzen zuena GALeko atentatuen garaian). Bere bost eleberrietako protagonista, Amaia Ezpeldoi detektibea, lesbiana da. Elkarrizketetan esan du lesbianismoa azpimarratzeko apustua egin duela bere liburuetan, heterosexualitatea etengabe azpimarratzen delako. Baita ere esan du pertsonaien ezaugarria baino, ikuspuntu gisa erabiltzen duela homosexualitatea.<\/span>[\/vc_column_text][vc_single_image image=&#8221;7904&#8243; img_size=&#8221;full&#8221; alignment=&#8221;center&#8221;][vc_column_text]<\/p>\n<h2 style=\"text-align: center;\"><b>ETIMOLOGIA ARIKETA<\/b><\/h2>\n<h2 style=\"text-align: center;\"><b>MIHISE ARTEAN<\/b><\/h2>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Elles disent qu\u2019elles chantent<\/span><\/i><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">avec une si parfaite fureur\u00a0<\/span><\/i><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">que le mouvement qui les porte<\/span><\/i><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">est irr\u00e9versible<\/span><\/i><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><b>Monique Wittig,\u00a0<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><b>Les gu\u00e9rill\u00e8res<\/b><\/p>\n<p><b>I.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Pozik nenbilen bederen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Majoren ezagutza egin nuen Miarritzeko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Pride<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> manifestaldian. Eguzki pean. Betaurreko beltzak zituen eta ortzadar koloreko bandera bat zeraman sorbaldan. Trukatu genuen lehen begiradatik beretik, bagenekin eguna elkarrekin ohean, belaze ilun eta opil oparoak marruskatzen finituko genuela. Mirakuluz, hala gertatu zen. Izendatuko ez dudan kostaldeko hiri bateko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Pastures of Plenty<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hoteleko 101. gelan aurkitu ginen, buruz-buru, bekoz-beko, aluak heze eta titi puntak harkaitz &#8230; maite nuen Majoren gorputza eta haren eskuek nirea iraultzen zuten, golde nabar. Erran gabe doa, gau hartan, ederki lo egin genuela, aseak eta beteak, asebeteak hots. Hitzak eskas genituen, isiltasunak gatibatzen gintuen eta leiho erdi irekitik zetozen itsas uhinen xuxurlek gure elkarrizketa mutua ordezkatu zuten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gosaltzera jaitsi ginen. Bezperako ekia oraino ere zeruan zegoen andere eta erregin. Gure artekoak ekidinezina zirudien. Perfektua zen. Brozeliandako oihanaren muinean, Tristan eta Iseutek hurrupatu zuten amodiozko <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">filtrea<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> edan bagenu bezala zen, destino bi kuzkatu ziren, eta xarmak zirauen, prest ginen, etorkizuna elkarrekin ustiatzeko.\u00a0 Sentsualitate eme batez, Majok ahoratzen zuen txokolatez estali ogi txigortu kraskaria : hortz arteko zarata urriak erraiak nahasten zizkidan, ez nuen ohera itzultzeko gogo bortitza nigan aise zapaltzen. Lasaitze aldera, ahurra nirearen gainean pausatu zuen eta \u201cbollera distiratsuak gara\u201d murmuratu zidan, ezpainak bihotz gisa borobildu eta begiak erdi-zerraturik. Ez nuen sekula halako ahots eztirik entzun. Ele bakoitzak, hegal baten moduan, ferekatzen ninduen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Paradisuan ote nintzen?<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>II.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez zen Hollywood.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8230; baina <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">happy end<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> delakoekiko ipuinak gustatzen zitzaizkigun. Itsas bazterrean nagitu ginen, osasun distantziak errespetatuz eta ondoko aldian bata bestearen besoetan urtuz. Une horietan, mamu guztien hazkurri bilakatzen ginen. Ugaztun maiteminduak ginen, eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">aldi berean<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, horrela mintzo ginen Makroniaren eremuetan, arrotz distiratsuak, izenak trukatzeaz aparte, ez genuelako aurkezpen ofizialik bideratu, lana, jatorria, gustuak, kirol eta irakurle jarduerak&#8230; Mendeak kanbiatu baitziren. Ohetik pasatzen ginen lehenik orain, eta gerotik gerora ibiltzean, geroko uzten genuen nork nori larrua jo zion argitzeko betekizuna. Prozeduren sinplifikatzearen zaleak ginen, denbora sobera galtzen zelako hurbilketa, sedukzio eta aitormenen haritik.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Begi-kliska bat aski zen. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">I\u00f1hazi-kald\u00fc<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> bat, lerrakete gure lurraldearen ekialdean. Zenitzeko hondartza ez zen nahikoa luzea gure biografien gerizatzeko: Jeanne Dielmanek zoratzen gintuen, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Goenkale<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> telesailaren eta Maria Luisa Galardi pentsalari feminista euskaldunaren fan absolutuak ginen eta, ororen gainetik, Tarkovskiren unibertso onirikoan igerika ibiltzea maite genuen:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Azken aipamen hau ez al da pixka bat esnob?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ze esnob eta esnob ondoko&#8230; zergatik gordeko dugu&#8230; egia da ez?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irriz lehertu zen Majo. Nitaz burlatzen zen argiki. Harritzar baten gainean jarri zen, karkaraz, izterrak zabalduz.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Hara, baketzeko modua!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Glup&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kulerorik gabe zegoela jabetu nintzen. Itsasoko uhin bakoitza kulunkatu zen ene gorputzaren perimetroan. Ikusten nuen zulo beltzak tirriatzen ninduen, ez nuen ihesik, hain konpaktua zen gauza ilunaren grabitazio alorrak irensten ninduelako: mere mu\u00f1u\u00f1o meleka mihiaz milikatzen mion. Aliterazio sexuala. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">J\u2019adore <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">erran nuen eta Majok gozatu zuen, ur ikara baten antzera, sumendia edo eguzkira hurbilduko zen izarbela bailitzan. Gaineko ezpainetara herrestatu nintzen, bare eta barre. Betezpalak apal zetxizkan, intzirika ari zen. Belarri gingila murtxikatu zidan:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Eskerrik asko&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Plazera nirea da. Hoteleko gela aiduru dugu. Giltzak nirekin ditut.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Etxeko fikus kaktusari bakar-hizketa amultsuan irudikatu nuen nire burua. Ene ipurtandia maite nuen. Hostoak bustitzen eta enbortxoak garbitzen nizkion, neguko goizetako eguzkia hodei artetik jalgitzen zen tenore zilarrean. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">J\u2019adore<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> errepikatu nuen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aldion, Majoren so beltzak izutu ninduen.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>III.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Isilik itzuli zen Majo hondartzatik gelara.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez nuen ulertzen zergatik bat batean muturtu zitzaidan. Ez nion galderarik egin, ausartzia eskasez. Pentsakor nengoen giltza ganbarako atean sakatu nuen unean : alde egingo ote zuen? Ziklotimikoa zen? Umore aldaketa latzak pairatzen zituen? Inguratu nintzaion, ahalik neutroen:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Arazorik?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ez ditut zure frantseskeriak batere maite&#8230; <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">j\u2019adore <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">esan duzu birritan, molestatzen nauela ezin uka&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Redios, marmaratu nuen borta belaun kolpe batez irekiz, filologo-malgor bat dabilkit saihetsean&#8230; amodioa egitera goaz eta zuk zer duzu gogoan? Bego&#8230; Biluz nazazu&#8230; maitea!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Beharbada hobe horrela, nire bollera&#8230; kuttuna!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Handik laster, ohearen luzeran aurkitu ginen. Sabelen zurbilak desertu pilpiratsuak bilakatu ziren. Behatz puntak zilbor zuloaren inguruan biribilketan zebiltzan. Kilikiak eta hasperenak nahasten ziren, izenik gabeko atseginaren organikotasuna azpimarratuz. Zilborra erraten genuen, baina gure haur denboretan <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">zilkoia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> edo haurrekin solasean <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ttittoia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ahoskatzera heltzen ginen. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ttittoia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> eder zitzaidan:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ume hotzak ginenean hitz erraldoiak genituen ezpainetan&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zu beti nostalgikoa&#8230; bazter itzazu deusetarako balio ez duten ele horiek&#8230; gure munduak ez du ez negar eta ez lexiko totelen beharrik!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta orgasmo oihu kataklismiko batean hautsi zen Majo. Garrasiak lurra bere ardatzean desorekatu zuen. Atean joaldi xeheak aditu genituen:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Tout va bien?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Oui, merci&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Je peux appeler les secours!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Non, madame, \u00e7a ira&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Urratsak urrundu ziren. Musu batez Majoren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ttittoia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hezetu nuen, hegietatik hasi eta sakoneraino, astiro, maitale zaratatsuaren bihotzaren taupak nabaritzen nituela. Mirailaren aitzinean, txirikordaz eta ferekaz, nire aldia izan zen, auto-maitasunez, zartatzeko, mila pusketan, laba ilunaren jarioak ene gorputz hondatua fagozitatzen zuela.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Majo zutitu zen, oheko putzuketan bermatuz. Irri salbai batek zirrimarratzen zion aurpegia. Ez zuen horrek deus onik iragartzen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Uste dut ez garela bata bestearentzat eginak&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zer?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Horixe, entzun duzuna&#8230;<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>IV.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bazuen jada berrogeita zortzi ordu lo onik gabe geundela.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zainak dardara geneuzkan frikatiboen pare. Ahoak zerratzen zihoazkigun, zintzurra eta gingilak inarrosiz. Bat batean oilartu zen Majo.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Argituko dizut arazoa&#8230; nola bizi naiteke zilborra <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ttittoia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izendatzen duen batekin? <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bollera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> aditzen duzun bakoitzean bisigu begiak zabaltzen dizkidazu: ez nauzu ulertzen ala ?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Konprenitzen, konprenitzen zaitut, bistan dena, baina badira maite ditudan hitzak, eta maite ez ditudanak. Zuk nire frantseskeriak gaitzesten dituzu, baina zu prest zintekea <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">bollera-<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">ren antzeko<\/span> <span style=\"font-weight: 400;\">gaztelerazko barbarismoa ez zaidala gustatzen onartzeko?\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211;<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bollera <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">hiztegietan dago, badakizu? Denek erabiltzen dute, idazleek, bertsolariek&#8230; laidoa zena gaur harrotasun marka da, ahalkearen holtzen harainditik&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Bai, baiki eta eiki.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Isiltasun dorpe baten ondotik, Majok bere baitan zeukan sua atitxatu zuen eta kontrolik gabe, mihi goriek <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Pastures of Plenty<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hoteleko 101. ganbara erre zuten. Itzalkinak bilakatu ginen:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Aspertzen nauzu&#8230; iparraldekokeriekin ez goaz inora. Mugaz honaindiko lesbiana gazteek ere <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">bollera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> baliatzen dute, hori baita etorkizuna, gozotegi distiratsuetan aurki daitezkeen jaki azukratuak gustukoak dituzten andrakariak direlako&#8230; eta gainera, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">boyera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izenean oinarritua da, jakizu\u00a0 Demeterren baratzeko idi-zainak zirela! Ikusten, Grezia zaharreko mitologian dauzka sustraiak zuk jasan ez dezakezun hitzak&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ez zaitez anbala, otoi, goazeman dutxapera&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zer da xarabia hori?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Banuen aski\u00a0 hautemanik. Ez nintzen Majorekin oheratzen linguistika eta lexikologia irakaspenak hartzeko. Izenda nintzala nahi zuen moduan, mihise zimurtuetan arrazoizko eta boterezko eleak desagertzen ziren, ez nuen beste desiorik. Bainugelatik jalgitzean, ohartu nintzen Majo ez zela mugitu. Zinez kexu zen. Haserre zela erranen nukeen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Arren, Majo, haurkeriak utzi eta zatoz nirekin, ur pean, sirena mulikatuen pare, elkar balakatzera &#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ez, ez dut gogorik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ene <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">so-called bollera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ahantzi nuen, zurrutak gorputzeko arteka, zirrikitu, arrakala eta pitzadura guztiak ureztatzen zizkidan bitartean. Ongi nintzen. Erdi itsaso, erdi lur. Lurrunetan haztatu nuen nire immaterialitatea, hatsa tantaka gatibatzeraino.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>V.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Goseak hila nintzen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Egiazki eta metaforikoki. Majoren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">hegosplaining <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">jokaeraz harramazkan pasatu nuen 101. gelatik <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Pastures of Plenty<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hoteleko jatetxerainoko bidea. Burger merke bi manatu eta ordaindu nituen zazpigarren aldikoz. Hogei euroko billetea eskuetan, irribarre zelestiarrak begitartea iluminatzen zidala, bat batean erabaki nuen Majori ez niola ezer leporatuko, zen bezalakoa zen, bere izaera\u00a0 kulturala zen, sendaezina. Nire arima handitasunaz harro, janari poltsekin, tok-tok, gelan sartu nintzen. Majo lotan zegoen eta aingerua zen: zer eginen nuen Majo nigandik urrunduz gero? Nola biziko nintzen? Nihaurk ere banuen eztabaida antzuetarako jaidura, askotan isiltzea neke zitzaidala&#8230; zentzatzeko ordua nuen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Uhin diafano eder batek troxatzen zion gorputz osoa. Mihise plegatuen erdian, larru beltzarana, are beltzago hedatzen zen, ebano egurra bailitzan. Bular aldea ferekatzeko tirriari uko egin nion. Lotia ez nuen iratzarraraziko. Nire ogi tarteko amerikarra klikatu nuen, zutik, leihotik ageri zen itsasoari begira: hondartzan jendeak bazebiltzan, eguzkia sartzen zihoan eta uhin amultsuek lehorra mailaka besarkatzen zuten. Majoren eta nire istorioa harilkatzen zuen naturak, inguruneak, galaxia osoak. Izarren hautsez egina nintzen, soa Majoren soin perfekturantz eraman nuenean \u201cmemento, homo, quia pulvis es, et in pulverem revertis\u201d erraldiak garunak zeharkatu zizkidan eta hor, banekien, finko eta tinko, derrigor, istanteaz baliatu behar nuela.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hauste goizetan, eskolara joan aitzin, apezak kopetan marrazten zigun gurutzeaz oroitu nintzenean mugitu zen Majo. Beha nengokiola konturatu zen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zertan zabiltza? Ikuskoikerietan?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ez, mireste-lanetan&#8230; hazkurria ekarri dut.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Barkatzen didazu?\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Bai, baina ez naiz zure <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">bollera<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> kuttuna&#8230; etimologiaren meandroetan galtzen baldin bagara, nik ere nirea bermatzeko eskubidea dut&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Noski, noski&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ogitartekoa hartu zuen poltsatik, ahora eraman eta piztia jurasiko baten moduko ausikia eman zion. Nire andrea zen, primitiboa, argitsua, abila, tenperamendu sutsukoa. Mundu osoa irentsiko zuen. Ez nion nire buruari aitortzen baina maitemintzen ari nintzen. Abiadura handian.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Majo, nahi zaitut, berehala, ene <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">gouina<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> pulposoa zara&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Zure zer? Batuago hitz egin zenezake?<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>VI.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">Gouina<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> gorri pulposoa.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Majoren mihi, esku, gerri ukaldien meneko nintzen. Setiatzen ninduen. Garaitzen ninduen. Amiltzen ninduen. Jauzika nenbilen eta orroa aberekoi olde salbaiaz erditu nintzen, olatuek errendatzen nindutela, erasoz eraso, aztarnarik gabe . Hasperen batez eten eta Majoren zama nire gainean nabaritu nuen, Milia Lasturren hilobiko harri hotza baino astunago.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ederra zara gozatzen duzunean&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Baia? Badakizu zer egin orduan! Ni beti prest &#8230;\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Andre zohituaren magalean kuzkurtu nintzen, hiruki saindua eri gosetiaz kantarazten niola.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Argituko didazu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">gouina<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hitz horren mamia? Ziur nago frantseskeria bat dela&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Bai hala da, eta zure <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">bolleraren<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> pareko istorio delikatua dauka. Nahi duzu entzun?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211; Belarri natzaizu.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Mugikorra kilikatu nuen eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">gouine <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">elea gugeltu. Errobert Txikiaren hiztegia ireki zitzaidan.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Normandiar jatorriko hitza da, XVII mendekoa, ustel erran nahi du, zikin, likits, lizun, 1867az geroztik emazte homosexuala izendatzeko idazten zela segurtatzen dute testu zaharrek&#8230; gaskoitik mailegatu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">goya, gotya<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> luke iturburu, sehi, neskame, neska-zahar &#8230; den-denak ongi ikusiak ez ziren emakume ezberdinak kualifikatzeko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Horixe lezioa!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">&#8211;<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Goudou<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ere gara ohe-mintzeko solasaldietan, \u00f1u\u00f1utak halaber. Ez al ditu maitasunak hiztegiak askatzen, edozein mintzairetan?\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Edan duzu ala?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Gozamen itsasoan igeri nabil zurekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Marmaraz ari zen Majo. Ene agerpenek ez zuten arras konbentzitzen. Ez nintzen kokildu:\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-1971an <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Gouines Rouges<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> bataiatu taldea sortu zen Parisen, mugimendu feministaren eta homosexualaren baitan, lesbianen ikustasuna indartzeko. Garai haietan <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">falokrazia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> zen gaur egungo <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">patriarkatua<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">. Multzoak bi urte iraun zuen, Monique Wittig sustatzaile.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Bukatu duzu?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bizkarrez jarri zitzaidan. Godwin puntua markatu zuen, bururdiaren azpian gordez:\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Uste duzu horrela egingo dugula, batzuek bizitza horren alde eman duten biharko Euskal herria?<\/span><\/p>\n<p><b>VII.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ekaineko egun islandiarrak ziren gureak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irrealitate urmael batean genbiltzan. Amodioa egiten genuen, lo eta eztabaida nasaiki. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Pastures of Plenty<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> hoteleko 101. ganbara zabalean gu baizik ez ginen, gutarrik gabe. Baina elkarrizketa garratzak ixterakoan EHren nortasunaren inguruko zalantzek malgortzen gintuzten beti: nire kasko gogorkeria linguistikoak herriaren etorkizuna murriztuko ote zuen? Zergatik ez nintzen kopuruaren legearen menean belaunikatzen? Ni baino anitzez abilagoak joan ziren Kanosara urrikalmendu eske&#8230; amore eman behar nuen, amore emango nuen?\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Majo altxatu zen ohetik, haragi masa ezti eta aharrausi ozen. Ez nuen sekula horrelakorik imajinatuko. Berrogeita zortzi ordu elkarrekin ginela eta ez zuen nehoiz ilundu, bizi-bizirik gindoazen, musu heze, ahur bero eta ahapekako aitormen misteriotsuekin. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bollera <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">edo <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">gouina <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">bihirik<\/span> <span style=\"font-weight: 400;\">ez zegoen. Etimologia intimoarekin aski bagenuen. Ez ginen izendatzen, ez ginen auto-izendatzen, amodioaren makinak ginen eta iruditzen zitzaigun <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ziborg<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> nortasunaren xendretatik lerratzen ari ginela, trankilitatearen itsasorantz.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Ziborga zu?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irriz urratu zen Majo. Bikoteak iraun zezakeen oraino ere zenbait egunez, kexu eta birbaketze olde artean. Baina segurtasun izpirik ez neukan. Ez geneukan?\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Aste oroz erabakiko dugu&#8230; batean zuk, bestean nik!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Majo, zer diozu? Horretara joanez zergatik ez dugu, deliberatzeko, Kupula sasitarra edo Biltzar Nagusi zaratatsu bat bilduko? Egiazko euskaldunak gara, ezta?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">-Eta zu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">ziborg<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> mekaniko nazkagarri bat&#8230;\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez genuen atzera egingo.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Helduak ginen eta hiru bider txertatuak.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>Itxaro Borda<\/b><\/p>\n<p><b>2022<\/b><\/p>\n<p>[\/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_column_text]<\/p>\n<h2><a href=\"https:\/\/zinegoak.com\/en\/euskal-opil-hiztegia\/\"><i class=\"fa fa-home \" ><\/i><\/a><\/h2>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Bizipenak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_bizipenak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Ekarpenak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_ekarpenak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Hitzak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaesanizanbollera_hitzak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Sorkuntza&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_sorkuntza%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][\/vc_row_inner][\/vc_column][\/vc_row]<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[vc_row][vc_column][vc_column_text] ITXARO BORDA [\/vc_column_text][vc_column_text]Euskal Herriko idazle oparoenetariko bat da: poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia edota itzulpegintza landu ditu. 2002an Euskadi Saria jaso zuen, %100 basque nobelarekin. Lesbianismoak hasieratik zeharkatu du bere obra, 1985eko \u201cKlara eta biok\u201d ipuinetik hasita (bi neska gazteren arteko maitasun istorioa kontatzen zuena GALeko atentatuen garaian). Bere bost eleberrietako protagonista, Amaia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":7904,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[244],"tags":[],"class_list":["post-7903","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sorkuntza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7903","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7903"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7903\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7925,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7903\/revisions\/7925"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7904"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7903"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7903"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7903"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}