{"id":8051,"date":"2022-03-14T08:04:24","date_gmt":"2022-03-14T07:04:24","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/?p=8051"},"modified":"2022-03-14T08:04:24","modified_gmt":"2022-03-14T07:04:24","slug":"euskaldun-eta-lesbiana-identitateak-ulertzeko-eta-sentitzeko-era-zabaldu-egin-zait-garazi-gatx-eizagirre","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/euskaldun-eta-lesbiana-identitateak-ulertzeko-eta-sentitzeko-era-zabaldu-egin-zait-garazi-gatx-eizagirre\/","title":{"rendered":"\u201cEuskaldun eta lesbiana identitateak ulertzeko eta sentitzeko era zabaldu egin zait\u201d. Garazi\/Gatx Eizagirre"},"content":{"rendered":"<div class=\"wpb-content-wrapper\"><p>[vc_row][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n<h1 style=\"text-align: center;\"><b>\u201cEuskaldun eta lesbiana identitateak ulertzeko eta sentitzeko era zabaldu egin zait\u201d<\/b><\/h1>\n<p>[\/vc_column_text][vc_single_image image=&#8221;8052&#8243; img_size=&#8221;full&#8221; add_caption=&#8221;yes&#8221; alignment=&#8221;center&#8221;][vc_column_text]<span style=\"font-weight: 400;\">Garazi\/Gatx Eizagirre Agoues zarauztarra mugimendu feministan eta transmaribibolloan aritu izan da, bai bere herrian, bai Gasteizen. Hiru urtez euskaltegian irakasle lanak egin ditu AEK-n. Euskal Filologia ikasi zuen eta Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra hasi zuen. Graduondo horretarako idatzitako zenbait lanetan presente daude hizkuntza eta generoaren arteko gurutzaketak; besteak beste Euskal Herriko mugimendu feministaren eta lesbofeministaren baitako diskurtso zein gatazka batzuk landu ditu. Egun, euskal bollera ez bitar gisa definitzen da. Elkarrizketa hau idatziz erantzutea aukeratu du, bere hausnarketa mardula eta sakona patsadaz garatu ahal izateko.<\/span><\/p>\n<p><b>Zer harreman sumatzen duzu \u201clesbiana\u201d eta \u201ceuskalduna\u201d identitateen artean?\u00a0<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Galdera honekin barrura datorkidan zurrunbiloa apur bat ordenatzen saiatuko naiz. Alde batetik, etortzen zait \u201clesbiana\u201d eta \u201ceuskalduna\u201d identitateak hegemoniatik kanpo kokatutako identitateak (izan) direla. Bai historikoki, bai gaur egun identitate horiek bereganatu dituzten edo ezarri zaizkien pertsona nahiz kolektiboak jazarri eta baztertzen dituzte modu askotan. Baina hau horrela esatea sinpleegia, hankamotza eta biktimista izan daiteke, ezta?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Dakigunez, \u201clesbiana\u201d edo \u201ceuskaldunak\u201d ez dira airean dabiltzan izaki abstrakto, solte eta materia gabeak. Lesbiana edota bollera euskaldunak, euskal lesbianak edota euskal bollerak hainbat komunitateetan kokatutako jendea gara, bai norbanako gisa, bai taldeka. Landa-eremuan bizi zaitezke, herri txiki batean zein hiri batean, probintzia jakin batean, zure familian migrazioekiko esperientzia jakina egongo da, \u201cbertako\u201c sentitzearekin esperientzia jakina, prekarietate ekonomikoa jasan dezakezu maila ezberdinetan, arrazismoaren, lodifobiaren, transfobiaren, adinagatiko bazterkeriaren jopuntuan egon zaitezke, edo horien bidez boterea eskuratu dezakezu, dakizkizun edo ez dakizkizun hizkuntzek, horiek hitz egiteko moduek, zure mugitzeko gaitasunak nahiz moduak eragin egingo du, baita bikoteduna izateak, babesten zaituen eta zaintzen duzun lagun-sare bat edukitzeak ala ez edukitzeak\u2026 Mila kontuk.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Garaiaren, tokiaren eta baita momentu zehatzen arabera aldatu egingo dira botere eta baliabide banaketen (des)orekak, pertsona berdinaren sentsazioak, gaitasunak eta jarduteko moduak. Baita sinbolikoki ere. Ez da berdina izango edo ez du berdina esan nahiko bollera euskalduna izateak herri euskaldun bateko gune autogestionatuko jai transmarikabollo batean, gabonetako familia bazkarian, Madrilgo jardunaldi feminista batzuetan, turismoa egitera urrutira joatean\u2026<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u201cEuskalduna\u201d eta \u201clesbiana\u201d, neure baitan sentitu ditudan identitateak dira. Bi identitate horiek ulertzeko eta sentitzeko era aldatu eta zabaldu ere egin zait nire bizitzan zehar. Esango nuke euskaldun gisa beti identifikatu naizela. Gipuzkoako familia abertzale batetik nator, gurasoak ezker abertzalearen ingurukoak izan dira, eta inguru euskaltzale eta abertzalean hazi naiz Zarautzen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nire inguruan mugimendu ezkertiar abertzalearen baitan dabiltzan lagun feministak eta bollerak ditut, eta bat egiten dut eurekin bizipen, iritzi, kokapen mailan zentzu askotan; eta bat egin ez arren, miretsi nahiz baloratzen ditut mugimendu horren baitako lorpen, saiakera eta lan asko. Hala ere, abertzaletasunetik urruntzera edota hori kritikatzera eraman naute mugimendu horren baitan izandako bizipen batzuek zein bestelako erantzun, pentsa-ikus-sentimolde batzuetara hurbiltzeko gogoak ere. Euskalduna eta euskaltzalea izan naiteke abertzale izan, sentitu gabe? Galdera honen inguruan sakon ikertu ez badut ere, baiezkoa sentitu eta uste dut nire baitan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Guraso erdaldunak dituzten lagunen euskararekiko bizipenak entzuteak, nireaz bestelakoak diren errealitate linguistikoetan bizi diren euskal lurraldeetako, Euskal Herrietako jendea ezagutzeak eta euskaltegian irakasle aritu izanak ere eragin dizkit \u201ceuskalduna\u201d identitatearen inguruko gogoetak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Feminista dekolonial eta postkolonialen borroka, gogoeta eta interpelazioek ere banaramate euskalduntasunari buruz pentsatzera. Baita Euskal Herriko antropologo feministen zein euskaltzale feminista eta bolleren gogoetek ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gaur egun \u201clesbiana\u201d ez da bereziki identifikatuta sentitzen naizen hitz bat, baina askotan ez bada ere, erabiltzen dut, batez ere giro heterosexualetan. Ez nuke jakingo esaten noiztik baina nire inguruko asko eta jende asko bezala, gehiago identifikatzen naiz \u201cbollera\u201d hitzarekin. Mugimendu edo kolektibo batzuekin, kide eta lagunekin lotzen nauen hitz bat da, politizatuagoa-edo. Testuinguru batzuetan \u201cbollera\u201d ere ez dut aski, askotan hori esanda ere, iruditzen zaidalako genero bitartasuna ez dela sakonean zalantzan jartzen, edo oraindik eta zabalagoa den zerbait behar dudala, bai nire buruarentzat, bai ditudan harreman motentzat, baita ditudan desirentzat\u2026 \u201cBollera ez binarioa\u201d. Horrekin identifikatzen naiz. \u201cBollera ez binario euskalduna\u201d. Horrekin ere bai.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u201cLesbiana\u201d gisa identifikatzen nintzen hamalau, hamabost urterekin, eta apur bat beranduago ere bai. Zentzu ia biologikoa, esentziazkoa zuen, \u201ceuskalduna\u201d izateak bezala. Baita \u201ckontra-identitate\u201d zentzua ere: \u201cEz naiz espainola, euskalduna naiz\u201d eta \u201cEz naiz heterosexuala, lesbiana naiz\u201d. Esan bezala, urteak pasa ahala bizipena, ulerkera\u2026 aldatzen joan da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u201cLesbiana\u201d eta \u201ceuskalduna\u201d identitateen arteko harremanean gogoeta egitean \u201cgutako askoren\u201d baitan sumatzen ditudan identitateak direla datorkit. Baina noski, nor gara \u201cgu\u201d? Nor \u201cbesteak\u201d? Zer botere-harremanek eragiten dute batzuk \u201cgutasun\u201d horretan ez egotea edo \u201cgutasun\u201d horiek sortzea? Zer aliantza edo elkar-topatzek?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nik neuk (\u201czorionez\u201d esatea ateratzen zait) nire inguru hurbileko asko bollera eta euskalduntzat ditut, eta horietako askok euren burua horrela ere ikusten dutela esango nuke. Ez beti, baina pertsona horiekin konpartitzen ditudan espazio batzuetan sentitzen dut konplizitate maila bat, bollera gisa, euskaldun gisa, espazio komun bat. Zoritxarrez, gure inguruan ere badaude, adibidez, polizia lesbianak edo multinazional euskaldunak. Horiekin ahalik eta zerikusi gutxien eduki nahi dut. Askotan pentsatzen dut zorte handia ere badudala bai bollera gisa, bai euskaldun gisa, bizi naizen tokian, moduan, jendearekin bizitzeagatik. Ongizate, erosotasun eta babes sentipen hori mugimendu euskaltzale, feminista, transmarikabollo eta beste hainbati esker ere izan dela uste dut; harro nago horretaz, eta parte ere sentitzen naiz. Baina euskal hiztun gisa eta bollera gisa hegemoniatik at baztertuta edo gutxietsia sentitzen naizen arren batzuetan, nire hizkuntza jarduerak, nire bollera jarduerak zein gure zirkulu euskal bollerotako jarduerak, pribilegioak ere baditugun guk gerorrek egiten ditugula; batzuetan pribilegio horiek ematen dizkiguten botere-harremanak iraunaraziz, edo saiakera nahikoa egin gabe horiei uko egiteko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Orain arte esan ditudanak beste batzuek jada esanda edo landuta daudela uste dut. Agian bollera ez bitar euskaldun ez abertzale gisa armairutik ateratzeko baliagarria zait?<\/span><\/p>\n<p><b><a href=\"https:\/\/zinegoak.com\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/gatx.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft wp-image-8053 size-medium\" src=\"https:\/\/zinegoak.com\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/gatx-225x300.jpg\" alt=\"\" width=\"225\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/zinegoak.com\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/gatx-225x300.jpg 225w, https:\/\/zinegoak.com\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/gatx-768x1024.jpg 768w, https:\/\/zinegoak.com\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/gatx-300x400.jpg 300w, https:\/\/zinegoak.com\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/gatx.jpg 972w\" sizes=\"auto, (max-width: 225px) 100vw, 225px\" \/><\/a>Zer bizipen edo borroka bizi izan dituzu lesbiana izanda giro euskaltzalean?\u00a0<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hamabost bat urterekin militatzen hasi eta hemeretzi bat urterekin utzi nuen ezker abertzaleko giroa giro heterosexual bezala oroitzen dut, bazen bolleraren bat edo beste ere. Zorionez, hori aldatzen joan da. Nire militantzia bolleroa (eta feminista), hasiera batean lotuta zegoen giro horrekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Duela hamalau bat urte Euskal Filologia egiten hasi nintzen unibertsitatean eta gelakideen giroa oso heterosexuala zitzaidan. Hori ez dakit aldatu den ala ez, suposatzen dut eta espero dut baietz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskaltegietan lanean ere, orain dela lauzpabost urte, giro heterosexuala zen nagusi, bai irakasleon artean, baita ikasleen artean ere. Ez zait iruditzen bereziki lantzen zen gai bat zenik ez bollerismoa, ez heteroaraua; ez lankideen artean, ez ikasle-irakasle harremanetan, ez irakasteko materialetan\u2026<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aipatu ditudan giroetan jarrera lesbofobo nabarmenik ez dut sentitu, baina ezta horretan sakontzeko eta gauza batzuk zalantzan jartzeko ahalegin berezirik ere, gehiago jarrera \u201cintegratzaileak\u201d eta onarpenezkoak; alegia, ez heteroaraua sakonki ezbaian jarri edo aldatzekoak.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>Eta euskaltzale izanda, giro bolloetan?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Esango nuke nire inguru hurbileko giro feminista eta bollo gehienak euskaltzaleak direla, edo euskaldunak, behintzat, bai. Hor galdera da: euskaldunak eta euskaltzaleak sinonimoak dira? Bollerismoarekin bezala, gauza bat da euskararen kontrako jarrerarik ez izatea, eta bestea euskal hiztun gisa kontzientzia hartzea, diglosia egoerari buruz hausnartzea, aktiboki jardutea\u2026<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bai feminista eta bollera autonomoak, bai feminista eta bollera abertzaleak, Bilgune Feminista, Euskal Herriko Neska* Gazteak, herrietako talde feminista, bollero edo transfeministak, Bollurria bezalako jardunaldiak\u2026 Aipatzen ari ez naizen, edo ezagutzen ez ditudan taldeak\/pertsonak, idazleak\u2026 Iruditzen zait bollerismoa euskaraz bizitzeko, egiteko, lantzeko taldeak eta eremuak badaudela.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nire inguru bolleroa euskalduna eta euskaltzalea da, eta baita oso zuria ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ekimen feministak antolatzean edo manifestazio feministetan euskaraz gain, gaztelania erabiltzearen edo ez erabiltzearen inguruan izan ditugu eztabaida eta hausnarketak. Hemen hitz egiten diren beste hizkuntza batzuei buruz ez dugu apenas hitz egin, zeinu-hizkuntzari, arabierari edo urduerari buruz adibidez. Esanguratsua. Mugimenduetan gauden hiztunok darabilzkigun hizkuntzek eta horiek erabiltzeko moduek zer esan diezagukete mugimendu horiez?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gogoan dut duela zazpi bat urte Iru\u00f1ean topaketa feminista autonomo batzuetan nola azaldu nuen antzerki-tailer baten ondorengo balorazioan, lotsaz eta ziurgabetasunez beteta, eta nire sentsazioa lehenetsi nahi izan gabe, tailerra gaztelaniaz izateak sorrarazi zidana: deserosotasuna. Deserosotasuna tailerrean aisago ez aritzeak sortu zidan, ez tailerra gaztelaniaz izateak berak. Baten batek aipatu zuen denok gaztelaniaz moldatzen baginen ea zer arazo zegoen. Nire iruzkin haren ondoren, bai tailerraren balorazioan, bai asteburu hartako ondorengo elkarrizketa informaletan, euskara zein gaztelaniarekin genituen esperientziak eta hizkuntza horiek mugimendu feministan duten kokapenarekiko iritziak konpartitu genituen zenbaitek. Guztiz aberasgarria izan zen elkartruke hura, deserosotasunak barne.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bilbon hasitako Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrean ikaskideekin, feminista eta bollerekin, oso giro ona nuen, baina gaztelania zen harremantzeko hizkuntza nagusia, talde hizkuntza, eta horrek sortzen zidan nagia edo deserosotasun moduko bat.<\/span><\/p>\n<p><b>Izan duzu bollera gisa euskaraz harremantzeko edota ligatzeko aukerarik?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Garai batean, hamabost-hamasei urterekin, asko sartzen nintzen Chueca.com-era. Hor ziberlagun batzuk egin nituen, eta, bereziki bat gertuko bihurtu zen momentu hartan; babes handia izan zen. Zaragozakoa zen eta gaztelaniaz hitz egiten genuen. Ez daukat oroitzapenik hizkuntza zela eta deseroso sentitzen nintzenik; hain zen lasaigarria bollera nerabe armarizatu bat izanda lagun hura egin izana, gaztelaniaz izanda ere, oso gustura konpartitzen nuela berarekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Garai hartan Itxaro Bordaren eleberri batzuetako pertsonaia nagusia bollera zela deskubritu nuen eta horiek irakurtzen hasi nintzen, ulertzea dezente kostatu arren. Laura Mintegiren <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Nerea eta biok <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">liburuan ere, nik neuk, bollerak ikusi nituen. Horrela ibiltzen nintzen, erreferente bila. Orain literaturan, musikan, bertsolaritzan\u2026 erreferente bollero askoz gehiago dauzkagu, zorionez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Militantzia eta parranda giro bolleroak euskaraz bizi izan ditut ia beti. Tinderren gaztelaniaz ere hitz egin izan dut. Kasuaren arabera aldatzen den arren, edo pertsona batek gaztelaniaz hitz egiteko edo ez hitz egiteko dituen arrazoien arabera, bada nagi puntua ematen didan zerbait. Nahiago dut euskaraz ligatu, askoz erosoago nagoelako.<\/span><\/p>\n<p><b>Euskal Herriko mugimendu lesbofeminista oso erdalduna zen hasieran eta denborarekin euskalduntzen joan da. Ados al zaude baieztapen honekin?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrean lan txiki bat egin nuen Euskal Herriko mugimendu bolloaren inguruan. Lan horretan 1977, 1979 eta 2019an hainbat kolektibok lesbianismoari buruz idatzitako txosten eta ponentziak aztertu nituen. Galdera hauek erantzuten ari naizela, orain konturatzen naiz hizkuntzaren inguruan ez nuela ezer aipatu, nabarmena den arren 2019koak euskaraz idatzita daudela, aurreko gehienak ez bezala. Ez nuen aipatu ere egin, eta esanguratsua iruditzen zait horretan erreparatu ez izana. Ni neu bollera euskaltzalea izan arren, konturatzen naiz batzuetan ahaztu bezala egiten zaidala euskararen egoera soziolinguistikoa aldakorra dela toki batetik bestera, garai batetik bestera, eta agian presenteago izan beharko nukeela lan euskaltzalea.<\/span><\/p>\n<p><b>Euskaraz militatzen duten talde lesbofeministak nahiko txuriak dira, eta bollera arrazializatuek parte hartzen dutenetan gaztelania da hizkuntza nagusia. Ados baieztapen honekin?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hemen esan behar dut nik ezagutzen ditudan talde bollo, lesbofeministak\u2026 baietz, oso zuriak direla. Eta bollera arrazializatuek parte hartzen dutenak gertutik ez ditudala ezagutzen. Esanguratsua, noski. Ez dut uste talde horiek zein hizkuntza erabiltzen dituzten esateko moduan nagoenik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Mugimenduaren euskalduntzearekin eta klase\/arraza\/jatorri etabarren aniztasuna bateragarri egitearekin uste dut lehenago aipatu ditudala kontu batzuk: entzun, egon, umilak izan, ez izan egozentrikoak, askatzeari beldurra kendu, kritikak jasotzeko eta erosotasunak galtzeko prest egon, imajinazioa eduki\u2026<\/span><\/p>\n<p><b>Euskara egoera diglosiko batean dago eta globalizazio testuinguru batean bizi garela kontuan hartuta, euskarazko hitzak bilatzearen aldekoa zara?\u00a0<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bai, noski, baita ingeleseko, gaztelaniako eta beste hizkuntzetako maileguak lasai erabiltzearen aldekoa ere. Beti ere kontuan izanda zergatik erabiltzen ditugun, zergatik datozen datozen hizkuntzetatik&#8230; Guretartu, norberetu daitezkeela iruditzen zait. Hizkuntzen artean, hizkeren artean etengabe gertatzen den gauza bat da, ezta?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskaraz dagoena eta erabili izan dena, jaso, ezagutu, eta baliagarria bazaigu baten bat, erabili, zabaldu, hitz berriak sortu, jolastu, probatu&#8230; Hori ere egin beharrekoa iruditzen zait. \u201cEuskal Opil Hiztegian\u201d egin duzuen bezala.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Duela zazpi bat urte Zarauzko Arraio irrati librean \u201cBollienea\u201d izeneko saio bat egiten genuen lagun batek eta biok. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Bolliztegia<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> izeneko atal bat genuela gogoratzen naiz, eta helburua antzekoa zen, ez dudana gogoratzen da hitzik proposatu ote genuen, kar-kar. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Dardari\u00f1e<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> agian? Bibradoreari jarri genion izena zela uste dut.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Oso gustura irakurri\/entzun ditut \u201cBollo-hiztegiko\u201d hitzen sarrerak. Kontu asko jasotzen dira, garai jakinetako bollera edo bollera taldeen harremanak, itzultzaileen azalpenak&#8230; Bertako hitz batzuk ezagutzen nituen baina ez nekien nondik zetozen, adibidez, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">kuku<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> edo <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">soropil<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">. Beste batzuk, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">kapaza<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, esaterako, ezagutu bai baina erabili, ez dut asko erabili. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Marioker<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> asko gustatu zitzaidan, B.A.L.A. kolektiboak proposatutako <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">bollojabetza<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> ere bai. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Txirlajale, txortaldi, pottorbero<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u2026 erabili izan ditut edo erabiltzen ditut. <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ahigardena<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">andramina<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> (edo <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">bollomina<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">) zoragarriak iruditzen zaizkit.<\/span><\/p>\n<p><b>Azkenik, nokaren biziberritzearen alde lan egiten duzu. Horri lotutako esperientziak eta erreferentziak emango dizkiguzu?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nire inguruko batzuk bezala, noka hiztuna naiz. Euskaltzale, transfeminista, bollera gisa&#8230; nokari buruz hausnartzeak puntu interesgarritara eraman gaitzakeela iruditzen zait. Hasteko, nokaren galera oso lotuta dago bai euskararen zapalkuntzarekin, baita genero-zapalkuntzarekin ere. Badirudi azken urteetan gai honi buruzko ekimen gero eta gehiago ari direla sortzen: noka ikasteko ikastaroak, hitanoz edo nokaz egin dituzten bertso-saioak nahiz berreskuratzeko ekimenak, ikerketa akademikoak&#8230; Esan dezakegu gaiak sortzen duela, digula, interesik. Belarriak eta begiak zorroztuz gero, liburuetan eta abestietan ere entzungo dugu noka, agian uste duguna baino gehiagotan.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">O\u00f1atiko<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\"> Ingo Xonau<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> proiektua aipatu nahiko nuke. Ekimen horrekin noka berreskuratu eta hitanoa biziberritu nahi izan dute herrian. Horretarako, besteak beste, testigantzak jaso, dokumental eta liburuxka bat egin eta aplikazio bat ere sortu dute. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Trikua esnatu da<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> liburuan ere badago aipamen interesgarririk gaiaren inguruan. Onintza Legorburuk genero rolen eragina aztertu zuen Antzuolako hitanoaren erabileran. Garbi\u00f1e Bereziartuak eta Be\u00f1at Muguruzak ere lanean dihardute hitanoaren inguruan, eta besteak beste, hor dute www.hitanoaz.eus web-orria.<\/span><\/p>\n<p><b>Hitanoa aldarrikatzea genero binarismoarekin apurtzearekin bateragarria al da?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hitanoa askotan aipatzen da euskarak duen forma sexista edo bitar gisa. Horrela esanda badirudi euskara bera ez dela sexista, eta esango nuke oraindik entzuten den kontu bat dela \u201ceuskarak ez du generorik\u201d. Hizkuntzalari eta antropologo feministek, euskaltzale feministek, gorago aipatutakoek zein Amaia Alvarez Uriak edo Amelia Barqu\u00ednek aspaldi aipatu zuten hizkuntzaz hitz egitean erabileraz (alegia, hiztunez) hitz egitearen beharraz. Jendarte sexista batean hizkuntza erabiltzeko modua sexista izango da askotan, hizkuntzak sexismo hori iraunarazi eta sortu ere egingo du, eta sexismo hori bera deseraikitzeko edo horren aurka joateko ere balioko digu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Noka, toka, hitanoa&#8230; zer diren azaltzean askotan erabiltzen da \u201cGizonezkoei <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">duk<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, k-rekin egin behar zaie, emakumezkoei <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">dun<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, n-rekin\u201d&#8230; horrelakoak. Nik neuk, duela urte batzuk, banuen zalantza, ezten hori barruan&#8230; \u201cFeminista gisa noka bultzatu behar dut?\u201d Aldi berean, barruan beti izan dut argi: feminista, transfeminista izatea eta noka hiztuna izatea ez direla zerbait kontrajarriak, edo bestela esanda, noka erabil daitekeela bitartasunean eta sexismoan ez sakontzeko modu batean. Jardun feminista batetik ari bagara, hitanoaz aritzean segituan ateratzen da hizketan ari zaren pertsonari \u201cZuk nola nahi duzu zuri zuzentzea?\u201d edo \u201cHik nola nahi dun hiri zuzentzea?\u201d galdera. Ez bakarrik generoarekin lotuta, baita pertsona hori hitanoz eroso ote dagoen galdetzeko ere. Aurrean dugun hiztuna kontuan hartzeko ariketa hori, sinplea dirudien arren, niri oso interesgarria iruditzen zait.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u201cNoka baliagarria al da genero-bitartasuna zalantzan jartzen dugun pertsonontzat?\u201d Nire buruari askotan egin izan diodan galdera da. Hasteko, galdera hori pertsona bakoitzak hausnartu eta erantzun beharko luke, eta hori kontuan izanda kolektiboan jokatu tokiaren, pertsonen, momentuaren arabera. Nire buruari horrelako galderak eginez, hainbat feminista euskaltzalek jada beren buruei egindako galderak datozkit\u2026 \u201cNoka, baina, euskara bera, baliagarria da, tresna bat da genero-bitartasuna zalantzan jartzen dugun pertsonontzat, geure buruak ez-bitar, trans edota emakume* gisa poltikoki izendatzen ditugunontzat?\u201d Gutako askorentzat behintzat, bada eta horrela izango da nahi badugu, lan egiten badugu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Orain arte aipatutakoarekin batera, galdera hauek interesatzen zaizkit: Nolatan hasten da norbait noka hizketan? Zerk bultzatuta? Norekin? Non? Nola ikasten du aurretik ez bazekien? Zer gertatzen da prozesu horietan? Zeintzuk dira nokarako bide horiek egiten ari diren, garen hiztunak? Genero-bitartasunak nola eragiten du pertsona horiengan?\u2026\u2028 Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrean amaitu gabe dudan Master Amaierako Lanean galdera horietan miatzen saiatu nintzen.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nokaren ezagutza eta erabilera bultzatzekotan, modu transfeminista batean egin beharko genukeela uste dut.<\/span>[\/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_column_text]<\/p>\n<h2><a href=\"https:\/\/zinegoak.com\/en\/euskal-opil-hiztegia\/\"><i class=\"fa fa-home \" ><\/i><\/a><\/h2>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Bizipenak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_bizipenak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Ekarpenak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_ekarpenak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Hitzak&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaesanizanbollera_hitzak%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][vc_column_inner width=&#8221;1\/5&#8243;][vc_custom_heading text=&#8221;Sorkuntza&#8221; font_container=&#8221;tag:h1|font_size:20px|text_align:center|color:%231a560d&#8221; google_fonts=&#8221;font_family:Allura%3Aregular|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal&#8221; link=&#8221;url:https%3A%2F%2Fzinegoak.com%2Fnolaizanesanbollera_sorkuntza%2F|||rel:nofollow&#8221;][\/vc_column_inner][\/vc_row_inner][\/vc_column][\/vc_row]<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[vc_row][vc_column][vc_column_text] \u201cEuskaldun eta lesbiana identitateak ulertzeko eta sentitzeko era zabaldu egin zait\u201d [\/vc_column_text][vc_single_image image=&#8221;8052&#8243; img_size=&#8221;full&#8221; add_caption=&#8221;yes&#8221; alignment=&#8221;center&#8221;][vc_column_text]Garazi\/Gatx Eizagirre Agoues zarauztarra mugimendu feministan eta transmaribibolloan aritu izan da, bai bere herrian, bai Gasteizen. Hiru urtez euskaltegian irakasle lanak egin ditu AEK-n. Euskal Filologia ikasi zuen eta Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra hasi zuen. Graduondo horretarako idatzitako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":8052,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[242],"tags":[],"class_list":["post-8051","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-bizipenak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8051","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8051"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8051\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8056,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8051\/revisions\/8056"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8052"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8051"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8051"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8051"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}