ARAUAK

1. Zinegoak, Hegoak elkarteak antolatuta, 2017ko otsaila bukaeran izango da Bilbon.

2. Zinegoak 2017an sexu, identitate eta genero aniztasuna jorratzen duten pelikulek parte hartu ahal izango dute, 2015. urtetik aurrera ekoiztuak eta Euskadin modu komertzialean estreinatu gabeak.

3. Zinegoak 2017ko aurre-hautaketan parte hartzeko, 2016ko abenduaren 1a baino lehen bidali beharrekoa:
Izen-emate fitxa ondo beteta, zuzendari edo ekoizlearen sinadura edo zigiluarekin;

  • Screener bat online edo DVDa, ahal dela gazteleraz edo ingelesez azpititulatuta;
  • Pelikularen edota zuzendariaren argazkiak, eta prentsan agertutako berririk;
  • Elkarrizketa-zerrenda, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez (¡GARRANTZITSUA!), gaztelania edo euskarazko azpiidatziak sortu behar diren kasuetarako.

Informazio guztia helbide honetara bidali: zinegoak2017@gmail.com (izena emateko soilik erabiliko da) edo bulegoko posta elektronikora (7.atala).
Izena online edo webgune hauetan ere eman daiteke:

  • zinegoak.com

festhome.com

4. Hautatutako pelikulen zerrenda ez da 2016ko urtarrila baino lehenago kaleratuko.

5. Aukeratutako pelikulak hiru ataletan banatuko dira luzeera eta gaiaren arabera: fikziozko film luzeak (45 minutu baino gehiagoko fikzio zkopelikulak), dokumental film luzeak (45 minutu baino luzeagoak) eta film laburrak (45 minutu edo gutxiagoko fikziozko edota dokumentalezko pelikulak).

6. Zinegoakek 90 segundu erabili ahal izango ditu pelikula bakoitzetik, hedabideetan zabaltzeko.

7. Ikuspenerako zein emanaldietarako kopiak hurrengo helbidera bidaliko dira:

  • ZINEGOAK 14. Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldia. Maiatzaren Bi-ko kalea, 7, behea ezk. 48003 BILBAO
  • Edo posta elektronikoz zinegoak2017@gmail.com helbidera.

8. Emanaldietarako kopia (AVI, ProRes, DCP edota h264) 2016ko abenduaren 30 baino lehen iritsi beharko da gure egoitzara. Ez dira onartuko bukatu gabeko pelikulak, kalitate txarrekoak, egoera txarrean jasotakoak edo lehenago aipatutako formatuetan ez datozenak.

9. Zinegoakek ez ditu ordainduko aurre-hautaketarako filma bidaltzeak sortutako gastuak. Gainera, jasotako kopiak Zinegoaken filmotekan gordeko dira, pelikularen zabalkundea bultzatzeko.

10. Pelikula bakoitzaren ekoizpen-etxeak bere gain hartuko ditu filma bidaltzeak sortutako gastuak. Aduana edo tasa arazorik egon ez dadin, kopiaren paketean ondorengoa jarriko da: “BALIO KOMERTZIALIK GABEKO KULTUR EKINTZA”.

11. Itzulketa gastuak Zinegoakek ordainduko ditu. Proiekziorako kopiak ekoizpen etxera itzuliko dira beste helbiderik jartzen ez bada. Bigarren kasu honetan, ekoizpen etxeak e-mail bidez bere baimena bidali beharko du helbide berria zehaztuz.

12. Filma Bilbon dagoen bitartean, horren gaineko erantzukizuna Zinegoakena izango da. Baina bidean galdu edo kalteak izanez gero, Zinegoakek ez du erantzukizunik izango

13. Sariak:

  • kidez osatutako nazioarteko epaimahaiak ZINEGOAK SARIA emango dio:
    Fikziozko Film Luze Onenari
    Zuzendari Onenari 
    Film Luze Dokumental Onenari.
  • Publikoak, emanaldien ostean eginiko bozketaren bidez, hurrengoak aukeratuko ditu:
    Zinegoak Saria Film Labur Onenari: 1.000€ (mila euro), Euskaltel- ek babestua.
  • Off Zinegoak epaimahaiak, hiru kidek osatua, saria emango dio:
    Film Luze Esperimental Onenaren Saria
    Film Labur EsperimentalOnenaren Saria
  • Euskal Aktoreen Batasuneko hiru kidek, lehiatu diren film luze guztietatik aukeratuko dute:
    Fikziozko Film Luzean Antzezpen Sekundario Onenari.
  • Zenbait eskola eta ikasle-elkartek osatutako epaimahaiak honakoa banatuko du:
     Gazte Saria.

Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak, giza eskubideek errealitate sozial ezberdinetan bizi duten egoera modu egokienean jorratzen duen pelikulari (fikziozko film luzea edo dokumentala) saria emango dio. Aniztasun eta Giza Eskubideak Saria du izena eta 3.000€koa (hiru mila euro, eskudirutan) da. Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak berak aukeratuko du filma, berauek proposatutako epaimahiak ezartzen dituen irizpideen arabera.

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Sailak gai lesbikoa eta generoa jorratzen duen pelikularik onena sarituko du (film luzea, film laburra edo dokumentala). Saria Lesbianismo eta Genero Saria deituko da eta 1.500€koa (mila eta bostehun) izango da.

Sarian emandako diru kopurua honela banatuko da: % 50 zuzendari(ar)entzat izango da (zuzendari bat baino gehiago izatekotan, saria denen artean banatuko da, kopuru berdinetan), eta % 50 Espainiako banatzailearentzat izango da, egonez gero. Sariak norberari egingo zaion banku-transferentzia bitartez ordainduko dira 2017 urtean zehar. Film irabazleren batek proiekzio gasturen bat eraginez gero, gastu hori sariaren diru kopurutik kenduko da. Sariak, Itxiera Ekitaldian banatuko dira.

  1. Sariak amaierako galan jakinaraziko dira.
  2. Arautegi hau euskaraz, ingelesez eta gazteleraz argitaratu da. Zalantzarik egonez gero, gaztelerazkoa izango da baliozko bertsioa.
  3. Zinegoak 2017an parte hartzeak arau hauek eta antolatzaileen erabakiak onartzea dakar. Ez da onartuko ondo beteta, sinadurarik edo/eta zigulurik ez duen izen-ematerik.