{"id":12471,"date":"2026-06-10T12:54:24","date_gmt":"2026-06-10T10:54:24","guid":{"rendered":"https:\/\/zinegoak.com\/zinegoak-programa-mas-de-50-actividades-para-reivindicar-la-comunidad-y-la-figura-del-monstruo-como-espacios-de-resistencia-colectiva-en-su-23a-edicion\/"},"modified":"2026-06-10T12:58:23","modified_gmt":"2026-06-10T10:58:23","slug":"zinegoak-programa-mas-de-50-actividades-para-reivindicar-la-comunidad-y-la-figura-del-monstruo-como-espacios-de-resistencia-colectiva-en-su-23a-edicion","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/zinegoak-programa-mas-de-50-actividades-para-reivindicar-la-comunidad-y-la-figura-del-monstruo-como-espacios-de-resistencia-colectiva-en-su-23a-edicion\/","title":{"rendered":"Zinegoak programa m\u00e1s de 50 actividades para reivindicar la comunidad y la figura del monstruo como espacios de resistencia colectiva en su 23\u00aa edici\u00f3n"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoakek 23. edizioaren programazio ofiziala eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur. Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia ekainaren 22tik 29ra egingo da. Aurten ere, kultura eta aniztasun sexuala, identitatea eta generoarekin lotutako berrogeita hamar jarduera baino gehiago egingo dira Bilbon. Proiekzioak, solasaldiak, eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak, jardunaldi profesionalak, masterclasseak eta jaiak biltzen ditu egitarauak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Guztiak Bilboko kultur gune nagusietan izango dira, besteak beste, Golem Alhondiga, Azkuna Zentroa, Bilborock, Arriaga Antzokia, Guggenheim Museoa, BBK Aretoa, Pabell\u00f3n 6, FAS Zinekluba, Bira Kultur Gunea, Sarean eta La Sinsorga. Beraz, Bizkaiko hiriburuak hamar egun baino gehiago biziko ditu aldarrikapen, aniztasun, kultura eta zinemaz gainezka.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gaur Azkuna Zentroan egindako aurkezpen prentsaurrekoan, Zinegoakeko zuzendariak, Alaitz Arenzana, 23. edizioaren berrikuntza nagusiak azaldu ditu: &#8220;<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">begirada jarri nahi dugu bitxitasunean eta munstroaren irudian, arautik ateratzen den guztiaren metafora gisa. Horregatik, aurtengo leloa <\/span><\/i><b><i>Piztu piztia da<\/i><\/b><i><span style=\"font-weight: 400;\">, jaialdia gure alderik libre eta basatiena esnatzeko indar eta desio gune bihurtzeko gonbidapena izatea nahi dugu . Alderik basatiena sarritan zapaldu ohi da eta arrotz, gogaikarri eta deseroso gisa aurkezten da<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">&#8220;. Aurtengo kartela, Jules Mamonek egina, ideia horren isla garbia da.<\/span><\/p>\n<p><b>SAIL OFIZIALA: FIK, DOK ETA KRAK<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Sail Ofizialak berrogei film baino gehiago izango ditu, film luzeen eta laburren artean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Film luzeen Sail Ofizialean hamabost film lehiatuko dira ohiko hiru kategoriatan: FIK, DOK eta KRAK. Guztiak hamabost herrialdetatik datoz, Iran, Hego Korea, Herbehereak, Suedia, Eslovenia, Ipar Mazedonia, Mexiko eta Alemania, besteak beste.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horietako bost estatuko estreinaldiak dira: Ni\u00f1xs, Bearcave, How to live, The Dads, The Passion According to G.H.B.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Arenzanak azpimarratu duenez, <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">&#8220;Sail Ofizialeko film luze gehienak opera primak dira, eta beraz, erakusketa zirkuituetan sartzeko zailtasun gehiago izaten dituzten sortzaile berriei lekua irekitzearen aldeko apustua da<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">&#8220;.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Era berean,<\/span><b> aurtengo programazioaren gune tematikoetako bat lehenengo aldien ingurukoa da: desioaren esnatzea, identitatearen aurkikuntza eta lehen esperientzia afektiboak.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Hainbat filmek prozesu horiek esploratzen dituzte, munduan beren lekua bilatzen duten eta beren nortasuna ezarritako arauetatik at eraikitzen duten gazteengan fokua jarriz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hurrengoak horren adibide dira:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b><i>3670<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, non Ipar Koreako gazte batek Seulera ihes egiten duen bere bizitza berreraikitzeko asmoz eta den bezalakoa izaten saiatzeko.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b><i>The Crowd<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> film irandarrak festa bat ospatu nahi duen lagun talde queer bati buruz hitz egiten digu, baita hori gauzatzeko aurkitzen dituzten konplexutasunei buruz ere. Sahand Kabiri zuzendaria proiekzioan egongo da.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b><i>Summer &#8216;s Camera <\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\">filmean, ikastetxeko ikaskide batekin maitemintzen den protagonistaren lehen maitasuna erakusten da.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><span style=\"font-weight: 400;\">Eta <\/span><b><i>Skiff <\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\">zinta belgikarrak ez-bitarra den nerabe baten desioaren esnatzearen istorioa kontatzen digu.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Film hauetako talde artistiko eta protagonistetako batzuk proiekzioekin batera beren lanak aurkeztuko dituzte, eta publikoarekin topaketetan parte hartu. Sail Ofizialeko film guztiek hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute, horien artean, EITBk babestutako Zinegoak Sari Nagusia.<\/span><\/p>\n<p><b>FILM LABURRAK<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">BEGIRADAK Film Laburren Sail Ofiziala hamaika herrialdetako 28 lanek osatuko dute, besteak beste, Argentina, Belgika, Kanbodia, Kanada eta Txinakoak. <\/span><b>\u2018Haurtzaroa eta nerabezaroa\u2019 eta \u2018Emakume zuzendariak\u2019 ohiko zikloez gain, Zinegoaken edizio honek bi ziklo berri izango ditu: \u2018Deslotu begiradak\u2019 eta \u2018Piztu piztia!\u2019. Honez gain, aurreko edizioetan zegoen \u2018TBIQ\u2019 zikloa ere berreskuratuko dugu.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Lehenengoaren bidez, egunerokoa eta desberdina ulertzeko beste modu batzuk aztertu ahal izango ditugu; \u2018TBIQ\u2019 -en, LGTBIQ+ kolektiboaren barruan ikusgarritasun gutxiago duten errealitateen istorioak azpimarratuko ditugu, eta, azkenik, \u2018Piztu Piztia!\u2019-n unibertso propioak sortzean araudia zalantzan jartzen duten protagonistengana hurbilduko gara.<\/span><\/p>\n<p><b>Aurten ere, Zinegoakek tokiko ekoizpenarekin duen konpromisoari eusten dio ERROAK Euskal Panorama sailaren bitartez<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, sexu eta genero aniztasunarekin zerikusia duten gaiak lantzen dituen euskal zinemari bultzada eta ikusgarritasuna emateko pentsatua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aurten bost titulu izango ditu:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Lamietxe<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, Eneko L\u00f3pez de Luzuriaga.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Los vinilos<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, Guill\u00e9n Palac\u00edn Espa\u00f1ol.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ultravioleta<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, Nagore Alonso P\u00e9rez.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Ultramarino<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, Maren Zubeldia.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><i><span style=\"font-weight: 400;\">Maruxak<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">, Iker P\u00e9rez.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><b>HASIERA ETA AMAIERA EKITALDIAK<\/b><\/p>\n<p><b>Jaialdia ekainaren 22an hasiko da, 19:30ean, Arriaga Antzokian egingo den Inaugurazio Galarekin<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> (gonbidapenak antzokiaren webgunean eskura daitezke).<\/span><b> Nerea Arriolak eta Kepa Errastik aurkeztuko dute ekitaldia, eta Aissa Intxausti bertsolariak eta Jimena Amarillo musikariak parte hartuko dute bertan.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Era berean, Bev Ditsie zinegile eta Hegoafrikako LGBTIQ+ eskubideen aldeko borrokan erreferentea denak jasoko du Zinegoak 2026 Ohorezko Saria, ikus-entzunezko sortzaileen eskubideak kudeatzen dituen DAMA erakundeak babestua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jaialdiak, gainera, Bev Ditsieren filmografiari buruzko atzera begirako bat antolatu du bere ibilbideko funtsezko bi filmekin: <\/span><b><i>Lesbians Free Everyone &#8211; The Beijing Retrospective <\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\">(ekainaren 21ean, 18:30ean, Bilborocken) eta<\/span><b><i> Simon and I<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> (ekainaren 23an, 18:00etan, Golem zinemetan).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irekiera ekitaldiaren ondoren, <\/span><b>Kani Lapuertak zuzendutako <\/b><b><i>Ni\u00f1xs<\/i><\/b><b> filmaren estatu mailako estreinaldia izango dugu<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">. Karla hamabost urteko nerabearen istorioa kontatzen du filmak. Lanak trans haurtzaroa eta nerabezaroa ikuspegi positibo eta hurbiletik jorratzen ditu, zinema garaikidean oso ohikoa ez dena<\/span><\/p>\n<p><b>Jaialdiaren amaiera ekitaldia ekainaren 29an izango da Bilborocken eta Irantzu Varelak eta Unai Izquierdok aurkeztuko dute.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ekitaldian zehar 23. edizioaren palmaresa ezagutzera emango da eta EITBk babestutako Zinegoak Sari Nagusia irabazi duen filma proiektatuko da.<\/span><\/p>\n<p><b>3,2,1\u2026 ZINEGOAK<\/b><\/p>\n<p><b>Ekainaren 15etik 21era<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, jaialdia ofizialki hasi baino lehen, <\/span><b>3, 2, 1&#8230; Zinegoak!<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> egitarauaren barnean, Bilboko hainbat espaziotan proiekzioak, topaketak, arte eszenikoak eta kultur jarduerak izango dira.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Programazioari <\/span><b>ekainaren 15ean<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> emango zaio hasiera <\/span><b>La Sinsorgan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, ZGazte, Zinegoakeko gazte programaziorako gune berriaren eskutik. Lehen jarduera, film laburren proiekzioa, fanzine tailerra eta kontzertuak izango dituen \u201cZinetupper\u201d bat izango da.<\/span><\/p>\n<p><b>Ekainaren 16an<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Jaume Claret Muxart zuzendariaren <\/span><b><i>Estrany Riu<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> filma proiektatuko da Cineclub FASen. Hurrengo egunean, <\/span><b>ekainaren 17an<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Zine de Barriorekin lankidetzan, Sarean-ek <\/span><b><i>Queer Me<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> filma proiektatuko du, Irene Bail\u00f3 Carrami\u00f1ana zuzendaria bertan dela.<\/span><\/p>\n<p><b>Ekainaren 18an<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Pabell\u00f3n 6-eko Gazte Konpainiak <\/span><b><i>Muro de piedra<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> aurkeztuko du, Torremolinoseko Bego\u00f1a Pasabidean girotutako obra, errepresio frankista betean askatasunerako eta aniztasunerako babesleku bihurtu zen espazioa.<\/span><\/p>\n<p><b>Ekainaren 19an<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, ostirala, Guggenheim Bilbao Museoak bultzatutako TopARTEren esparruan, Berlinalen Teddy Award saria irabazi zuen <\/span><b><i>Lesbian Space Princess<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> animaziozko filmaz gozatu ahal izango dugu.<\/span><\/p>\n<p><b>Larunbata, ekainak 20,<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> egun osoa jardueraz beteta etorriko da. 12:00etan, BBK Aretoan, <\/span><b>Soy una Pringada-k<\/b> <b><i>Hedwig and the Angry Inch<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> filmari eskainitako<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\"> Cine para perdedores<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> saioa ekarriko du lehen aldiz Bilbora. 17:00etan Bira Kulturgunean EHGAMek proposatutako <\/span><b><i>Berreskuratu harrotasuna<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> proiekzioa eta Harrotasunaren zentzu politiko eta aldarrikatzailea berreskuratzeko premiaz hausnartzeko mahai-ingurua izango dira. Amaitzeko, 19:30ean Bilborocken <\/span><b>RRR! Rebeld\u00edas, Relatos y Ritmos LA SINSORRR!GA<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> jardunaldia ospatuko da Barjaula Travestiren performancea, Nizeren kontzertua eta Dj Siwanabaren musika saioa barne. Azkenik,<\/span><b> hilaren 21ean, igandea<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Bilborocken, Bev Ditsie aurtengo Ohorezko Saridunaren filmetako bat ezagutzeko aukera izango dugu, bai eta Ditsieren ibilbideaz sakontzeko<\/span><b> Irantzu Varelak eta biek izango duten solasaldian<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Proiekzioez gain, Zinegoakek arte eszenikoen eta beste formatu batzuen aldeko apustua egingo du berriro. Azkuna Zentroarekin lankidetzan,<\/span><b> larunbatean, hilak 27<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, 12:30ean, <\/span><b>Bilbon lehen aldiz <\/b><b><i>Sabor a queer<\/i><\/b><b> bideo-podcasta izango da, David Velduquek zuzendua<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, eta honako hauek hartuko dute parte: <\/span><b>Mia Skylar<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, trans idazle eta aktibista; <\/span><b>Irantzu Varela<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, komunikatzaile eta aktibista transfeminista; eta <\/span><b>Las Fellini<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, kabaret komiko eta performance konpainia bilbotarra, tokiko queer eszenaren erreferentea 90eko hamarkadaren amaieratik.<\/span><\/p>\n<p><b>Ekainaren 28an<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, Getxo Kulturak antolatuta, <\/span><b>Zum Zum Teatre<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">ren <\/span><b><i>Munstro Arrosa<\/i><\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> antzezlana izango da Getxoko Muxikebarri kulturgunean.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>ZG PRO &#8211; INDUSTRIA<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">ZG PRO espazio profesional bat da Zinegoaken barruan, LGTBIQ+ ikus entzunezko ekoizpenaren inguruko berrikuntza, ikerketa eta prestakuntza ardatz dituena. Aurten bi egunetan egingo da, Azkuna Zentroan: <\/span><b>ekainaren 25ean<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, ZG PRO Master class-a izango da, ikus-entzunezko eta kultura-arloko profesionalen hitzaldiak barne; eta,<\/span><b> ekainaren 26an<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, ZG PRO LAB, non proiektuen pitching-a, hitzaldi espezializatuak eta <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">one to one<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> topaketak egingo diren.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jardunaldi hauetan hainbat profesionalek parte hartuko dute, besteak beste,<\/span><b> June Fern\u00e1ndez, Oier Zu\u00f1iga eta Joseba Olagarai <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">adituek Euskal Herriko LGTBIQ+ memoria landuko dute; <\/span><b>Jacqueline Nsiah eta Ana David<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Berlinaleko programatzaileek jaialdietan ikuspegi politikoarekin programatzeari buruzko hausnarketa egingo dute. Halaber, <\/span><b>Lucia Ega\u00f1a, Fer Rivas, Isabel Cadenas Ca\u00f1\u00f3n eta Julia Martos<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> bestetasuna gaur egungo zineman irudikatzeaz arituko dira.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nobedade gisa, aurten ZG PROk 3.000 euroko saria dakar ZG PRO Laborategia Sariarekin, Triodos Banken babespean. Edizio honi Neurads Saria ere gehitu behar zaio, queer ikuspegia duten proiektu zinematografikoak garatzeko zazpi aholkularitza eskainiko dituena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">ZG PROko jarduera guztiak publikoari irekiak dira, baina arreta berezia eskaintzen zaie sektoreko profesionalei eta LGTBIQ+ kulturari lotutako industria zinematografikoan interesa duten ikasleei.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><b>ZG HEDAPENA<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azkenik, aurten ere Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritara hedatzen jarraituko du Zinegoakek. <\/span><b>Edizio honetan, 50 udalerri inguruk parte hartuko dute ZG Hedapena programan.\u00a0<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azpimarratzekoa da, lehenbiziko aldiz, programan parte hartzen duten lanak ZG Hedapena saria irabazteko hautagai izango direla. Saria 800 eurokoa izango da, eta Euskal Herriko ingurune ez urbanoetako hiru pertsonak osatutako epaimahaiak emango du.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jaialdiak, gainera, EITBren Primeran plataformaren leiho digitalean jarraituko du. Bertan, aurreko edizioetan parte hartu duten filmetako batzuk egongo dira ikusgai, baita sexu aniztasunarekin, identitatearekin eta generoarekin lotutako ikus-entzunezko beste eduki batzuk ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoak Berdindu (LGTBI pertsonei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua), Bizkaiko Foru Aldundia, EITB eta DAMA erakundeen babesarekin egiten da. Halaber, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, ICCA, Primeran, Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programa (PICE) Acci\u00f3n Cultural Espa\u00f1ola (AC\/E), Triodos Bank, Azkuna Zentroa, Zinebi eta Neurads erakundeekin lankidetzan dihardu. Gainera, jaialdia egitea ahalbidetzen duten erakunde, kolektibo eta elkarte ugariren babesa ere badu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zinegoak programaren egitarau osoa www.zinegoak.com webgunean kontsulta daiteke.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zinegoakek 23. edizioaren programazio ofiziala eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur. Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia ekainaren 22tik&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":12468,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[65],"tags":[],"class_list":["post-12471","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12471","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12471"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12471\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":12474,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12471\/revisions\/12474"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/12468"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12471"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12471"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zinegoak.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12471"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}