
HASIERA EKITALDIA
Otsailak 28, astelehena
Arriaga Antzokia
Otsailaren 28an, 19:30etatik aurrera, Arriaga antzokian egingo da aurtengo Zinegoaken edizioari hasiera emateko ekitaldia. Aurtengo ekitaldiko gidari eta aurkezlea, iaz bezala, Nerea Arriola izango da, eta Olatz Salvadoren musika-ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu. Galan zehar, Albertina Carri argentinar zinemagileak ohorezko saria jasoko du. Amaitzeko, Begiradak saileko hiru film labur ikusteko aukera izango dugu.
Sarrerak otsailaren 22tik aurrera Arriagako webgunea.


AMAIERA EKITALDIA
Martxoa 7, astelehena
Bilborock
Zinegoak jaialdiak amaierako ekitaldira gonbidatzen zaituzte. Gala honetan, Unai Izquierdok aurkeztuta, sariak banatuko dira eta sorpresaren bat edo beste izango dugu. Azkenik, film saridunen proiekzioa eskainiko da.
