
EMAKUME ZUZENDARIAK
Film laburren ziklo honek ikuspegi espezifiko bat eskaintzen digu mundu guztiko emakume sortzaileek LGTBI+ errealitateen inguruko gaiei buruz egindako lanen gainean. Izan ere, Zinegoakek konpromiso irmoa du emakumeek ikus-entzunezko proiektuen zuzendaritzan duten presentzia urriari ikusgarritasun handiagoa emateko.
HAURTZAROA ETA NERABEZAROA
Film laburren ziklo honetan, Berdindu! LGTBIQ+ Arretarako Euskal Zerbitzuarekin lankidetzan, ikuspegi bat aurkeztu nahi dugu adin txikiko LGTBIQ+ pertsonek aurre egin behar dieten errealitateen edo errealitate horiekin bizitzeak dakartzan egoeren inguruan.
TBIQ+
Film laburren ziklo honetan, LGTBIQ+ kolektiboan ikusgaitasun txikiagoa duten errealitateei buruzko istorioak eskainiko ditugu.
LOTURA PRIMARIOAK
Film laburren ziklo honetan, gure lotura primarioei buruzko istorioak bildu ditugu, hainbat ikuspuntutatik; izan ere, gure aita, ama eta tutoreekin ezartzen ditugun loturek funtsezko esparru bat betetzen dute gure garapen emozionalean.