Lesbofobia Ekuatore Ginean

Lesbofobia Ekuatore Ginean

Hitzaldia

Lesbofobia Ekuatore Ginean: herentzia koloniala eta borroka kolektiboa

Eka 21

La Sinsorga

12:30

Ekuatore Ginea Espainiako kolonia bat izan zen, eta hartatik jaso zuen haren legatu frankista eta kolonialaren zati bat. Gaur egun oraindik ere indarrean dago Alfer eta Gaizkileen Legea, LGTBIQ+ populazioari jazartzen zaiena, aldatzeko terapiak eta bortxaketa zuzentzaileak ezarriz. Hala ere, disidentzia sexuala bada, elkar zaintzen du, eta komunitatea sortzen du. Somos Parte del Mundo (SPDM) elkartea da herrialde horretan diharduen LGTBIQ+ antolakunde bakarra, baina legalizatu gabe, jazarrita eta erbestean egiten du lan.

SPDMko bi aktibista lesbiana solasean arituko dira Zuriñe Rodriguez kazetariarekin, Ekuatore Gineako egoeraren, LGTBIQ+ erronken eta nazioarteko aliantzen inguruan.