ZiNaizen Gala
- , BILGUNE
- 04/06/25

ZiNaizen Gala
Eka 21
Sala BBK
17:30
Naizenek eta Zinegoakek lehen ZiNaizen galaz gozatzera gonbidatzen zaituzte.
Bertan, trans bizipenetan oinarritutako ikus-entzunezkoen lehiaketaren lehen edizioko lan finalistak aurkeztuko dira. Gainera, obren lan-talde eta protagonista gehienak bertan izango dira, eta zuzen-zuzenean partekatuko dizkigute parte hartzeko izan dituzten motibazioak, baita filmaketako esperientziak eta beren istorioen kontakizunak ere.
Ez galdu, ekitaldi dibertigarria eta hunkigarria izango baita, eta, batez ere, haien bizipenak erakusteko eta trans haur eta nerabeen erreferentzia berriak sortzen laguntzeko urrats bat aurrera egin duten guztiei babesa eta aitortza helarazteko une bat.
Galaren amaieran, obra irabazlea iragarriko dugu, 1.000 euroko ZiNaizen Lehiaketa-EITB SARIA jasoko duena.


