Plazeratu.Klub

Plazeratu.Klub

Presentación & fiesta

Plazeratu.Klub

Eka 27

Hika Ateneo

21:00

Plazeratu Iruñerriko queer kolektibo bat da, jai-guneak geure burua aldarrikatzeko eta gure musika, artea, gorputzak eta egiteko moduak ikusgai egiteko espazio kritiko gisa bizitzeko eta betetzeko beharretik sortua. Gure jaietan, plazeraz birjabetu nahi dugu, disidentzietatik abiatuta, beste iruditeria eta elkarrekiko harremanen kode posible batzuk proposatuz, eta, horrekin batera, baita festa bizitzeko beste era batzuk ere: espazio seguruago bat, borroka kolektiboak loraraztekoa eta gu geu ospatzekoa.