DER BODEN UNTER DEN FÜßEN
- LARGO FICC
- 02/02/20

DER BODEN UNTER DEN FÜßEN
Zuz: Marie Kreutzer
Gid: Marie Kreutzer
Akt: Valerie Pachner, Pia Hierzegger, Mavie Hörbiger, Michelle Barthel, Marc Benjamin, Axel Sichrovsky, Dominic Marcus Singer, Meo Wulf
Austria | 2019 | 108’ | Fik
J.B. alemana eta ingelesa, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz
Ageriko sexu-eszenak
Oraindik 30 urteak bete gabe dituen arren, Lolak eraginkortasun handiz kudeatzen du bere bizitza, finantzetako aholkulari gisa lortzen duen etekina optimizatzeko eraginkortasun berarekin. Inork ez daki ahizpa bat daukanik, Conny, ezta nolako familia-historia luzea daukan buruko gaixotasunei dagokienez. Connyrekin loturiko gertaera baten ondorioz, dena aldatuko da; Lolak iraganarekin topo egingo du berriz ere, eta ustez atzean utziak zituen sekretu batzuk azaleratuko dira.
Emakume lesbiana ahaldun arraskatatsuen film handi bat, non harreman pertsonal eta profesionalak nahasten baitira intrigazko, sexuzko eta boterezko istorio batean.
JAIALDIAK:
2019: Berlinale, Festival Internacional de Cine de Guadalajara, SIFF, Mezipatra Queer Film Festival,
Film Fest Gent, Festival de Toronto, Frameline Film Festival
Estreinaldia Espainian
