კომეტები
- Sin categoría
- 13/02/21

კომეტები
Zuz: Tamar Shavgulidze
Gid: Tamar Shavgulidze
Akt: Nino Kasradze, Ketevan Gegeshidze, Ekaterine Kalatozishvili, Nina Mazodier, Mariam Iremashvili, Irine Jordania, Nino Chichinadze
Georgia | 2019 | 71’ | Fik | J.B. georgieraz, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz
Estreinaldia Bilbon
Tekla Machavariani (Nushi Film) / info@nushifilm.com
Nana eta Irina lagunak dira txikitatik. Nerabezaroan, argi ikusi zuten haien artean bazegoela laguntasunaz haragoko zerbait. Haien inguruko jendea ere konturatu zen, eta asko sufritu zuten. Ondorioz, Irinak, Nana utzi, eta atzerrira alde egin zuen. Bien bitartean, Nana Tbilisin geratu zen; ezkondu, eta bi seme-alaba izan zituen. Handik urte batzuetara, Irina Tbilisira itzuliko da, Nanaren bila. Beren urterik onenak igaro zituzten udako etxean elkartuko dira berriz ere.
Georgiar zinemagileek asko dute esateko, eta horren frogagarri dugu Dea Kulumbegashvilik Donostiako Zinemaldian lorturiko arrakasta, lau sari irabazi baitzituen, Urrezko Maskorra barne. Gauza bera lortuko al du Tamar Shavgulidzek 2021eko Zinegoaken?
JAIALDIAK
2020: Toronto International Film Festivali
