SI C’ÉTAIT DE L’AMOUR
- Sin categoría
- 13/02/21

SI C’ÉTAIT DE L’AMOUR
Zuz: Patric Chiha
Gid: Patric Chiha
Frantzia | 2020 | 82’ | Dok | J.B. ingelesez, frantsesez eta suedieraz, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz
Estreinaldia Euskadin
Marc Nauleau (Best Friends Forever Sales) / sales@bffsales.eu
Hainbat jatorri eta hainbat aburutako hamabost dantzari gaztek bira batean parte hartuko dute, Gisèle Vienne dantza-konpainiaren “Crowd” ikuskizun epikoa eskainiz. Ikuskizuna 1990eko urteetako raveetan inspiratua dago, eta, antzerkitik eta antzerkirako, lana harreman bitxi eta intimoetan eraldatuko da. Agertokiak kutsatzen du bizitza erreala, ala alderantziz?
Bidaia aztoragarri bat gure gauak, gure festak eta gure amodioak esploratzeko.
Zein da interpreteek eszena batean uzten duten alderdi pertsonalaren eta haien alderdi pertsonalera eramaten duten profesionaltasunaren arteko portzentajea? Errealitateak eta antzezpenak elkar besarkatzen, estutzen eta nahasten dute. Laguntasun bereziak musika elektronikoaren erritmoan, amaierarik gabeko rave batean. 2020ko Berlinaleko dokumental onenaren Teddy saria.
JAIALDIAK
2020: Berlinale Panorama (Teddy Award For Best Documentary), Cph:Dox, Ficunam, Hot Docs, Outfest, Molodist, Indielisboa, Docaviv, Festival Mix Milano, Bfi London Ff, Seville European Ff
