HASIERA GALA

Ekainak 23, astelehena

Arriaga antzokia

Zinegoakeko aurtengo edizioaren hasiera ekitaldian luxuzko aurkezle bi izango ditugu: Nerea Arriola aktorea eta Divina Comedia artista. Inaugurazioak hainbat osagai izango ditugu, besteak, beste, Aner Peritz bertsolariaren parte hartzea, Esanezin musika-taldearen emanaldia eta abar. Horrez gain, Taiwango Zero Chou zinemagileak Zinegoak 2025 Ohorezko Saria jasoko du, bere ibilbidea aitortzeko. Gala amaitzeko, Sail Ofizialeko Jone, batzuetan (2025) film luzea proiektatuko da, Sara Fantova zuzendariaren lehen lana, Bilboko Aste Nagusi bete-betean protagonistaren bizitzan gertatutako bi momentu erabakigarri erakutsiko dizkiguna.

AMAIERA GALA

Ekainak 30, astelehena

Bilborock

Gonbidatuak zaudete Irantzu Varela kazetari, idazle eta zinema-kritikari feministak eta Unai Izquerdo aktore, antzerkigile eta irakasleak aurkeztutako itxiera-galara. Bertan, sari-banaketa izango da, beste zenbait sorpresa ere bai. Gainera, Zinegoaken 22. edizio honetako palmareseko zenbait lanen proiekzioaz ere gozatu ahalko dugu.