REBEL DYKES
- Sin categoría
- 09/02/22

REBEL DYKES
Erresuma Batua | 2021 | 92’ | Dok | J.B. ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz
Londresko Greenham Common kanpamentu baketean elkar ezagutu eta artista, interprete, musikari eta aktibista bilakatutako lagun-talde oso batu baten inguruko filma. Animazioa, artxiboko irudiak eta elkarrizketak ia erotzeraino nahasiz, eszena erradikal baten istorioa kontatzen zaigu: okupak, BDSM gau-klubak, Thatcherren aurkako manifestazioak, HIESaren aurkako neurriak eskatzeko protestaldiak eta familia aukeratuaren lotura sendoak. Joandako mundu baten gaineko begirada pribilegiatua, beren jardun politikoa konbentzimendu osoz bizi eta horrez gain hura kontatzeko bizi izan zirenen eskutik.
Kaotikoa bezain dibertigarria, gaurkoa bezain vintagea. Ibilbide bat Londresko punk eszenan barrena, bizitasunez gainezka egiten duena.
ESTREINALDIA ESPAINAN
