NUDO MIXTECO
Zuz
Ángeles Cruz
Gid
Ángeles Cruz
Akt
Noé Hernández, Aída López, Sonia Couoh, Eileen Yañez, Myriam Bravo, Jorge Doal
renato@figafilms.com
Mexiko | 2021 | 91’ | Fik | V.O. mixtekoz eta gaztelaniaz, azpitituluak ingelesez
Hiru istorio elkarren artean lotzen dira Oaxacako zaindari santuaren ospakizunean. Mariak ama lurperatu du, aitak arbuiatu egin du, eta, ziurgabetasunean, Piedadi, haurtzaroko maiteari, berarekin joateko proposatzen dio; Esteban hiru urteren ondoren itzuli da eta emaztea beste gizon batekin bizitzen ari dela jakin du; Toñak bere mina bizitzen du berriro alabaren abusuaren aurrean, bere familia aurrez aurre jartzen duenean, hura babesteko asmoz.
Ahots ikaragarri baten errebelazioa eta begirada berri bat Mexikoko jatorrizko komunitateen gainean. Eta, azkenean, barru-barrutik.