EMAKUME ZUZENDARIAK

Film laburren ziklo honek ikuspegi espezifiko bat eskaintzen digu mundu guztiko emakume sortzaileek LGTBIQ+ errealitateen inguruko gaiei buruz egindako lanen gainean. Izan ere, Zinegoakek konpromiso irmoa du emakumeek ikusentzunezko proiektuen zuzendaritzan duten presentzia urriari ikusgarritasun handiagoa emateko.

¿Dónde estas?

(ES) Ruth

Damnation Au Crépuscule

Le Flou des Arbres

Pietra

Three

ERRESISTENTZIA-EREMUAK

Film laburren ziklo honek gonbidapena egiten digu borroka militante eta politiko aktiboa izatearen garrantziaz hausnartzeko, gorroto-diskurtsoen eta korronte ultrakontserbadoreen gorakadak bultzatutako erasoen kontra, gero eta ugariagoak baitira. Ezbeharren aurrean tinko eutsi beharra daukagula gogorarazten digu, eta gure eskubideen eta bizipenen hauskortasuna gogoan eduki beharra, horiek defendatzeko eta indartzeko.

As Gaivotas Cortam o Céu

Cólera

Capitanes

Escorpiônikas–Contramanifesto

Maitemina

Solo Kim

GEROA OROIMENETIK

Film laburren ziklo honek iraganera begiratzen du, gure etorkizuna era kontzientean eraikitzeko. Gure memoria berreskuratzeko, ez dezagun ahaztu nondik gatozen eta zer ahalegin kolektibok ekarri gaituen gaurko egoerara, eta jakin dezagun zein leku eta egoeratara ez dugun itzuli nahi. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira.

(ES) La raíz

Azkena

Delincuente

Els Buits

Ese lugar partido

Fragmente

Inkognita

HAURTZAROA ETA NERABEZAROA

Film laburren ziklo honetan, Berdindu! LGTBIQ+ Arretarako Euskal Zerbitzuarekin lankidetzan, ikuspegi bat aurkeztu nahi dugu adin txikiko LGTBIQ+ pertsonek aurre egin behar dieten errealitateen edo errealitate horiekin bizitzeak dakartzan egoeren inguruan.

Hello Stranger

Descartadas las opciones más sencillas

Judoka

Les Deseo

Queimando por Dentro

MAITASUN SAREAK

Film laburren ziklo honek askotariko ikuspegiak eskaintzen dizkigu estimu-sareak eraikitzeko modu ugarien inguruan, familiaren ikusmolde patriarkal tradizionaletik harago. Gonbidapena egiten dizuegu istorio hauei esker maitasun-, estimu- eta zaintza-loturak egiteko hainbat era esploratzeko, eta giza harremanak ulertzeko era inklusiboago eta askotarikoagoa sustatzeko.

Arrecife

Data Van Troost

Las Pardas

O Amor Não Cabe na Sala

Tudo o que Quiser