Gure garaian (En nuestros tiempos)
- Sin categoría
- 13/06/23

Gure garaian (En nuestros tiempos)
Zuzendaritza eszenikoa
Matxalen de Pedro
Gidoia
Sormen Kolektiboa eta Gu ere bagara proiektuko lekukoak
Gidoia
Leonel Aldino, Iñaki Carcavilla, Nuria López, Lur González, Jon Saenz
Aktoreak
Garoa Bugallo, Amets Larrea, Anzhelika Pankova, Miriam Pulido, Ander Sanchez
Musikariak
Pedro Ribeiro, Irene Ballesteros, Juande Ruiz, Nuria López
Argiztapena
Xabino Alkorta
Kartela
Ines Bermejo
J.B. eus, cast
Eka 24 / 19:30 / Bilborock
Eka 25 / 18:30 / Romo Kultur Etxea
Euskadi /2022
Pertsona nagusiek nola bizi zuten euren sexu eta genero-aniztasuna? Non eta nola ezagutzen ziren? Zer nolako bizipenak izan zituzten eta nola bizi dute orain zahartzaroa? Ines Bermejo eta Julen Nafarrateren Gu ere bagara proiektuak Getxoko LGTBIQ+ kolektiboko pertsona nagusien lekukoak jaso zituen. Aitite eta amama horien kontatu gabeko istorioak kaleko instalazio baten bidez egin zituzten ikusgarri, Getxoko kaleetan bertan.
Lekuko horiek abiapuntutzat hartuta jorratu da ikuskizun honen gidoia, fikzio dosi txikiekin aberastuz, estetika zaindu batez gorpuztuz eta jolas espazial nahiz musikalaren bidez hornituz.
Dantzertiko eta Musikeneko ikasleek elkarlanean jardun dute ikuskizun honen alderdi guztien sormenean, istorio horiek ikusgarri egiten jarraitzeko asmoarekin, benetako protagonistek anonimatuan mantentzeko desioa bermatuta izan dezaten.
