
Dok

David Velduque
Begirada konprometitu eta urratzailea duen queer zuzendari eta sortzailea. Gaztelaniazko LGTBIQ+ zinemaren erreferentea da, Estigma (Fantastic Fest) eta Animal eta Transición filmen zuzendaria, besteak beste. Sabor a queer zuzentzen eta aurkezten du, Ondas eta ODA (Ikus-entzunezkoen Dibertsitatearen Sariak) sarietan izendatutako bideopodcasta.

Imanol Otaegi Mitxelena
Etxepare Institutuko kultur zuzendaria. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da, eta hainbat lan eszeniko ekoizten aritu da, baita EITBrentzako ikus-entzunezko ekoizpenetan ere. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua Fundazioan nazioarteko hainbat proiekturen arduradun aritu zen, eta elkarlanean aritu da Donostiako Zinemaldiarekin eta euskal ikus-entzunezko edukia atzerrian sustatzeko programarekin, besteak beste.

Tatiana Romero
Aktibista antirrazista eta transfeminista. Historialaria da ikasketaz, eta espezialista sexu- eta genero-disidentzien historian, biopolitikan eta gorputz-punitibismoan. Azken urteotan, migrazio-esperientziatik landu eta sortu du diskurtsoa. Ohiko kolaboratzailea da Pikara Magazinen, Feminopraxisen eta El Salton. Duela gutxi, (h)amor8_gordo koordinatu du, Continta me tienes argitaletxearekin.
Fik

Bambi Fandiño Garcia
Bambi diziplina anitzeko artista bat da, performancean espezializatua. Antzerkiaren eta drag ikuskizunen bidez hasi zen arte eszenikoetan. Historiaren, filosofiaren eta okultismoaren ikaskuntzaren zale amorratua da. Bere egungo lanean sarri agertzen zaizkigu espiritualtasuna, queer gaia, artearen gaitasun terapeutikoa eta erritualen alorreko kontzeptuak.

Emilio Papamija
Ikus-entzunezkoen inguruko aholkularia eta prestatzailea da, aniztasunean aditua. Generoa, Hedabideak eta Kultura masterra egin zuen Londreseko Unibertsitatean. Gaur egun, dibertsitate alorreko aholkularia da IntimAct-en. Trans ikerkuntzako eta irudikapeneko zuzendaria izan zen ODAn (Hedabideetako Aniztasunaren Behatokia). Genero-politikak eta kultur politikak ezartzeko espezialista-lanetan aritu da hainbat gobernuren proiektuetan.

Mapi Gracia
Zuzenbidean lizentziaduna, Zaragozako Unibertsitatean; REICAZeko letradun 2004tik 2013ra. 2017tik Zinentiendo jaialdian, Towanda kolektiboak antolatzen duen Aragoiko LGTBIQ+ Zinemako Nazioarteko Erakustaldian, programazio eta ekoizpen lanetan ari da.
Krak

Colectivo La Morada
Erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiba, Bartzelonako Roquetes auzoan kokatua eta bollerek, transek eta bestelako identitate disidenteek bultzatua. La Morada bizi-eredu feminista, jasangarri, komunitario eta solidario bat sortzeko esperimentatzen ari da. Bidaia bat da, laborategi bat, amets bat: apustu bat, bizitzako etapak era sortzaile eta komunitarioagoan partekatzen ikastekoa.

Gabriela Wiener
Idazle eta kazetari peruarra. Sudakasa migratzaileen arte eta idazketako proiektu kolektiboaren parte da. Nazioarteko hainbat hedabidetan idatzi du, adibidez, Etiqueta Negran, New York Timesen eta publico.es-en. Peruko Kazetaritzako Sari Nazionala irabazi zuen, baita 2024ko Ciutat de Barcelona saria ere.

Raúl Barreras
Zinema-muntatzailea eta zinemagilea, lana Erdialdeko Amerikan eta Europan egin duena. Muntaian graduatu zen, San Antonio de los Bañoseko (Kuba) EICTV eskolan, eta muntatzaile lanetan aritu da Sugar Island, 20.000 especies de abejas eta Las hijas de todas las rabias filmetan, besteak beste. 2022an, Arnasa zuzendu zuen, hogeita hamar jaialditan baino gehiagotan hautatutako film-laburra, zortzi sariren irabazle izandakoa. Gaur egun, bere lehen fikzio-lan luzea egiten ari da, Nuestro temblor. Muntaia-eskolak ere eman ditu, ECAMen eta CENTA eskolan.
ANIZTASUN eta GIZA ESKUBIDEEN EPAIMAHAIA
• Maritxu Arroyo Cruz – BFA / DFB
• Gorka López Arantzamendi – Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak
• Carol Ruíz Peñuela – Miembro del equipo de Diversidad de Amnistía Internacional
LESBIANISMO eta GENEROAREN EPAIMAHAIA
• Celeste Agüero González – Ukatu
• Garazi Basterretxea
• Maite Elorrio
• Ana Pérez Pérez
EUSKAL AKTOREEN BATASUNAREN (EAB) EPAIMAHAIA
• Eneko Arcas
• Elena Sáenz
• Aitor Gabiola
GAZTE EPAIMAHAIA
CIFP Tartanga LHII, Dantzerti, ECPV, EHU
ikasleak
Izaro Negredo Gonzalez, Paula Pérez San José, Enzo Barrado Basañez, Ainhoa López, Gorane Chueca, Haizea Elorza, Micaela Román, Jaime Fierro Moradell, Laura Besada Garrido, Sam Gómez Ortiz, Emilia Rangel.
SENIOR EPAIMAHAIA
Hainbat pertsona erretiratuek eta helduentzako hezkuntza zentroetako ikasleek osatzen dute.
Txaro Medina Diez, Mario Liendo Cavada, Itziar Foruria Atxabal, Estibaliz Larreategi Cuadra, Asun Amillategui Uriarte, Felipe Javier Lozano Luengo, Maria Aranzazu Garcia Mendikoetxea, Inmaculada Martinez Molinuevo, Zuriñe Arruza Marina.