Trans haurtzaroa lantzen duen “Mi reflejo” lanaren proiekzio berezia martxoaren 2an

Trans haurtzaroa lantzen duen “Mi reflejo” lanaren proiekzio berezia martxoaren 2an

Trans haurtzaroa lantzen duen “Mi reflejo” lanaren proiekzio berezia martxoaren 2an

Hazte Oír elkarteak bultzatu duen kanpaina lotsagarriaren aurrean, Zinegoakek “Mi reflejo” dokumentalaren bigarren sesio bat eskainiko du bihar jaialdiaren baitan, debalde. Lan honetan beren-beregi trans umeen eta euren familien errealitatea islatzen da, modu didaktiko eta positiboan.

Zinegoak jaialdiaren helburua sexu-, nortasun- eta genero-aniztasuna bultzatzea da, kultura, zinema eta aisialdiaren bidez. Hori dela eta, Zinegoakek ere bere ekarpena egin nahi dio bere eremutik (zinema eta kultura) Hazte Oír bezalako elkarteek sustatzen duten jarrera lotsagarriei. Hori dela eta, ikus-entzunezko lan hau proiektatuko da, informazioa lau haizetara zabalduz eta errealitate anitz honi ikusgarritasuna emanez.

Halaber, Zinegoakek parte hartuko du mezu transfobo honen kontra antolatzen diren kontzentrazio eta ekimen guztietan.

“Mi reflejo” lana bihar, martxoak 2, ikusi ahal izango da Bilborock aretoan 18:00etik aurrera, “Outed: The painful reality” lanaren ordez (aurreko astean ikusi ahal izan zen BBK aretoan). Lanaren zuzendariak Yolanda Cosgaya eta Silva Pedraza dira, eta Chrysallis Euskal Herria eta Daniela Fundazioaren elkarlana du.