The xx, Bilbao BBK Live eta Zinegoak elkarrekin, Night + Day jaialdiaren zine egitaraua prestatzeko

The XX taldeak eta Zinegoak elkarteak bat egin dute gazteentzako zine egitarau bat prestatzeko. Identitatea eta sexu-orientazioa garatzeko prozesuei helduko diete, eta horretarako, hirietan girotutako istorioak aukeratu dituzte, gaur egunekoak.

Uztailaren 7, 8 eta 9an, Bilborock aretoak lau zine emanaldi eta musika emanaldi bat hartuko ditu Night and Day jaialdiaren baitan. Night and Day kultur jaialdia  da eta The xx taldeak eta BBK Live jaialdiak antolatzen dute Bilbon, karteleko buru den taldearen kontzertuaren aurretik.  

“We couldn’t have dreamt of a better partner than Zinegoak to help us curate the films for Night + Day Bilbao. Their film festival takes place in Bilbao each Winter and features the best of LGBTQ cinema.”

«Izan genezakeen bazkiderik onena izan dugu Night + Day Bilbao jaialdirako filmak hautatzeko orduan. Zinegoakek zine jaialdia antolatzen du neguan, eta LGTBQ zinerik onena ekartzen du Bilbora.»

Hasieran taldea harrituta zegoen pelikulak Bilboko bihotzeko eliza desakralizatu batean izango zirelako, eta are gehiago txunditu ziren jakin zutenean musika taldeentzako entsegu gelak dituela eta hirian erreferentzia bat dela musikari dagokionez.

3 EGUNEKO EGITARAUA: ZINEA ETA ASKOZ GEHIAGO

Zine proposamen honek gazteen begiradak eta gaur eguneko istorioak bildu ditu, eta agerian jarri nahi ditu identitatea eraikitzeko garaian edo sexu-orientazioa bizitzeko orduan prozesu pertsonalek eta baldintza sozialek duten eragina.

Egitaraua honela osatu da: fikzioko hiru film luze, dokumental bat eta bi film labur.

“Beach Rats”, Eliza Hittman zuzendariarena. Iazko ‘indie’ filmetatik txalo gehien jaso zituena Estatu Batuetan eta zuzendaritza onenaren sariaren irabazlea Sundanceko jaialdian. Nerabezaro garaian sexu-identitatea eraikitzeko zailtasunez hitz egiten du eta eta maskulinitatearen eraikuntza irudikatzen du New Yorkeko Brooklyn auzoko klase ertainetan eta baxuetan.

“Coby”, Christian Sonderegger zuzendariarena. Coby-ren iraganbidea jasotzen da. Coby Ipar Amerikako hiri txiki bateko youtuber gazte trans bat da, eta erabakiak hartu eta aurreiritziei aurre egin behar die, bere familiaren pentsaera aldatzen duen artean. Cobyren bidaia fisikoa eta emozionalaren erretratua da, baina batez ere bere inguruko guztiena. Frantzian berriki estreinatutako altxor bat, oso kritika onak jaso dituena.

“Postcards from London”, Steve McLean zuzendariarena. Londreseko FLARE Zine Jaialdian estreinatu berri da. Soho auzoko scort gazte talde baten bizimodua ezagutarazten digu hirira heldu berri den mutil baten bitartez; desiratuena bihurtuko da bere gorputzaren edertasun ukiezinagatik. Gorputza, fantasiak proiektatzeko koadro ezin hobea.  

“Girlhood”, Céline Sciamma zuzendariarena. Neska beltz talde baten istorioa kontatzen du, Pariseko periferian girotua. Gizartearen kontra altxatuko dira eta beren modura borrokatuko dute sortu dituen gizarte-makineriaren parte izan nahi ez dutelako. Indar handiko istorioa da, eta zuzendariaren trebetasunari esker, berehala eta bete-betean sartuko gara euren bizitzan. Esperientzia gomendagarria benetan!

Lau film luze horiez gain bi film labur ere izango dira: “Harding and his camera”, Rob Eagle zuzendariarena, eta “Mai”, Marta Gonzálezena.


Badaude sarrera salgai, hemen: http://xxe.ht/bdn-amenic 

Emanaldi bakoitzaren prezioa: 5€. Egun guztietarako bonua ere badago, 15€-tan. Gainera, astelehenean, bi pelikula 10€-ren truke!

Informazio gehiago:  www.thexxnightandday.com  

PROGRAMAZIOA

Larunbata:

  • 20:30: Mai y Postcards from London

Igandea:

  • 20:30: Harding & His Camera y Coby

Astelehena:

  • 19:00: Beach Rats
  • 21:00: Girlhood