T.R.A.U.M.A

T.R.A.U.M.A gure kultura publikoen sentimenduen artxibategia sortzera zuzendutako podcast multzoa da. Disidentzia sexualak, antikolonialismoak, diasporek, migrazioek eta arte garaikideak osatzen duten bidegurutzean oinarritutako programa da, eta emozio eta jardunbideak jasotzen ditu. Gure iritzien durunda, gorputz politikoaren eta afekzio-gorputzaren, bizitza emozionalaren eta bizitza politikoaren, memoriaren politiken eta orainaldiaren politiken arteko bereizketa tentsioan jartzen duten egitura eta murmurioen laburpena.

RIO PARANA hegoaldeko trans artista bisualen bikotea da. Performer-ak, idazleak, ikerlariak, sendatzaileak, filosofo ohiak, irakasleak dira. Gaur egun, irudimen utopikoa, fikzio soziala, disidentzia sexualak eta antikolonialismoa zeharkatzen dituzten proiektuak lantzen ari dira.

FITXA TEKNIKOA

Ideia, sormena eta gidaritza:

Rio Parana (Duen Sacchi eta Mag de Santo)

Soinu teknikaria: Alberto de la Hoz

Produkzioa: María Salazar Riaño

Itzulpenak: Saretik

Irudia: Duen Sacchi

Sintoniako musika: Flor Linyera

Erakunde kolaboratzailea: consonni

Urtea: 2021

BIGARREN DENBORALDIA

LEHEN DENBORALDIA

Bilgune "T.R.A.U.M.A"

Onlineko elkarrizketa artistekin martxoaren 11n, 19:00etan. Jesenia izango da moderatzailea.

Jesenia

Duela asko, mendeak ere bai, izateko modu kolonialak oka egin genituen eta oinordekotzan jaso genuen espetxeetatik alde egiten jakitea, norberaren baitako poliziari ihes egitea eta zuriek nahi dituzten makurtutako afrikarrenondorengo indigena izateari uztea.

Kolonialismoaren adierazpide guztiak geure baitan eta geure kontra daude sutan, eta samurtasunez eta maitasunez, zauri gaiztoen eta odoleztatutako asfaltoaren kiratsa duen zoru kolonial honetan berriz existitzen gara sendatzeko, mugez, kontrolaz eta ordena kolonial eta zibilizatzaileaz harago. Dolu eta zauri historikoak sendatzeko existitzen gara; izan ere, geure memoria idatzia ez dagoen arren, beti etortzen zaigu orainaldira hitz biziaren milaka urteko kantua eta geure arbasoen egia.

Enlace presentación online:

ID de reunión: 902 317 5424

Código de acceso: 9T8EeJ

ATALAK

Sei atal, bakoitza 20 minutukoa.

Martxoaren 9an

1. atala. T TRANTSIZIOAK:

 Teoria kritiko trabesti maputxea, champurria kontzeptua, Maputxeen Nazioko Aliwen-en arabera. Mespretxuzkoa denaz berriro jabetzea. Sinbolo indigenen jabetze kulturala Ameriketako Estatu Batuetako kapitolioari eginiko erasoan, Txerokien Nazioko Josph Pierce-ren arabera.


Martxoaren 16an

2. atala. E ERRESISTENTZIAK

Jakintzaren arrazakeria epistemikoa eta kultura bakarreko patroiak kritikatzen dituzten praktika artistikoak eta teoria performatikoa. Castiel Vitorino Brasileiro-ren (Brasil) eta Lola Perla/Indeseable-ren (Mexiko) praktika artistikoek eta teorikoek birjabetu eta birbanatu egiten dituzte Abya Yala-ko antzinako eta oraingo praktikek sendatzeari, pentsamenduari eta arteari buruz dituzten ikusmoldeak. Trauma sexuala, intzestua, medium izaera eta performancea. Ahotsak entzutea eta eskizofreniaren deskolonizazioa.


Martxoaren 23an 

3. atala. A ANORMALAK

Artea eta pedagogia. Kritika gordinak pedagogiari, eta hori eraisteko tresnak. Pedagogia arrazisten aurka, hezkuntza kolonialetik irteerak, Dani Benitez-en (Mexiko) arabera. Pedagofagia eta zishetero normalizazioaren aurkako piketea, Pao Lunch (Newquen).


Apirilaren 6an

4. atala. U UTOPIAK

erritu-praktikak artean. Dikotomiak mendebaldeko artearen eremuan, tentsioa arte subiranoaren eta artisautzen artean. Ekonomia herrikoia. Praktika kulturalak eta artelanen aukeraketak nekazarien azoketan, artea eta dirua, mendebaldeko dikotomien gainezkatzea, María Rocha-ren arabera. Arte garaikideko galeria periferikoei, galeria ibiltariei eta eroen galeriei eskainitako kapitulua.


Apirilaren 13an

 5.  atala. M MIGRAZIOAK

Ume errumaniar batek Mendebaldeari idatzitako gutun kritikoa, Diana Colta-ren eskutik. Munduaren amaieraren sorkuntza. Munstrokeria, exotismoa eta alteritatea, mendebaldetasuna erdigune gisa eraikitzeko sortuak. Munstrokerian bizitzea edo munstroez erditzea. Abortuak eta espiritualtasuna. Mendebaldekoak ez diren haurtzaroak, genero ez-binarioa birlurralderatzea. Norbera izateko migratzea, Lin Calderón-en (Kolonbia) eskutik. .


 Apirilaren 20an

6. atala. A AMNESIA

Queer literatura barruaren asmakuntza kolonialetik. “Cerro” direlakoetako trabestiak. Identitate marroia. Erresistentzia antipatriarkalaren teoriak oinarrietatik eta lurretik. Arrazagatiko kriminalizazioa. Pobreziaren arrazializazioa Abya Yala-ko hegoaldeko konoan. Bai, andrea, bai, Daniela Ruiz-en (Salta) eskutik. Maritxu gaizto baten egunerokoa, Odiseo Rojo-ren (Formosa) eskutik. Las Heras parkea, Acheli Panza-rena (Corrientes).

BIOAK

T

Aliwen

Kritikaria, arte-arduraduna, irakasle eta ikertzailea arte, anarkia, deskolonialismo eta sexualitateen inguruko gaietan. Maputxe, warriache, champurria eta trans*. Arte Contemporáneo Asociado A.G. elkarteko zuzendaritzakidea. Artearen Teorian eta Historian lizentziatua Txileko Unibertsitatearen eskutik, Japoniako Monbukagakusho 2020ko bekaduna arte-ardura artistikoari eta transkulturalitateari buruzko graduondoko ikasketak egiteko.

@pualiwen

Joseph Pierce

Irakasle laguntzailea da Stony Brook University-ko Hizkuntza eta Literatura Hispaniarren Sailean. Zenbait arlo lantzen ditu: Latinoamerikako ahaidetasun-loturak, generoa eta sexualitatea, Latinoamerikan eta Ameriketako Estatu Batuetan herritar sexualetaranzko gerturatzeen bidegurutzea eta kide izate kolektiboa. Argentine Intimacies: Queer Kinship in an Age of Splendor, 1890-1910 (SUNY Press, 2019) liburuaren egilea, eta Políticas del amor: Derechos sexuales y escrituras disidentes en el Cono Sur (Cuarto Propio, 2018) liburuaren editorekidea da. Zenbait aldizkari akademikotan argitaratu dizkiote lanak; adibidez, hauetan: Hispania, Prisma Social, Taller de Letras eta Revista Hispánica Moderna. Txerokien Nazioko herritarra da.

 


R

Castiel Vitorino Brasileiro

Artista bisuala, macumbeira eta psikologoa (CRP 06 / 162518), Universidade Federal do Espirito Santo unibertsitatean ikasketak egina. Gaur egun, irakasle-ikasketak egiten ari da PUC-SPko Psikologia Klinikoko programan, Suely Rolnik doktorearen zuzendaritzapean.

Macumbeira ihesbiderako eta atsedenerako beharrezko den gorputz-bide gisa bizi du. Erregatean aritzen da, bantu-herrien disporan sartu eta murgiltzen da, eta bizitza askatasunezko leku iragankortzat du. Gaur egun, macumbeira estetika garatzen du Espiritualtasun eta Antzinakotasun Trabestitik.

Sorkuntza-prozesu dekolonialetan murgiltzeko proiektu baten sortzailea da: Devimentos: https://issuu.com/devoracoes/docs/devora_oes_para_net

Jaioterria: Fonte Grande. Vitória / Espírito Santo – Brasil @castielvitorino

Beatriz Lemos

Brasilgo Rio de Janeiroko Artearen Museoko zuzendariaren ondokoa, arte-arduraduna eta ikertzailea da. Historia Sozial eta Kulturako irakaslea PUC-RJ delakoan. Lastro – Intercambios libres en el arte (truke libreak artean) ikerketa-plataforma sortu zuen, eta sorkuntza-prozesu antikolonial, antiarrazista eta feministei lotuta sustatze-, irakaskuntza- eta arte-arduradun lanak egiten ditu Brasilen eta Latinoamerikan. Lastroko ikasketa-taldea koordinatzen du Casa 1 delakoan (São Paulo). Bolsa Pampulha 20/2019 (Belo Horizonte,MG) delakoan arte-arduradun taldeetan parte hartzen du.

Lola Perla Soto Garcia/ Indeseable

Puta, performance egilea, mediuma, lesbiana feminista postpornografikoa eta gorputz-pedagogo erradikala. Antropologia Fisikoko de-formazioa jaso zuen Antropologia eta Historiaren Eskola Nazionalean, eta San Cristobal de las Casas-en bizi da, Mexikon.

“Nire amona eta ama mediumak ziren, 3 urte nituenetik ikusi nituen haien trantze espiritualak, eta haien jakintzak berrartu ditut. Hala, nire performance-irakasletzat ditut.

Nahasketa horrekin hazi nintzen, eta kalean eratutako zenbait teoria eta metodologia aurkitu nituen. Ondoren, gorputz-antropologia, arte, filosofia, pornosotreria-postpornografia, pedagogia erradikal eta feminismoekin, arrazakeriaren aurkako ikuspegitik eta mugak gaindituz.”

@lolaperla_performancera 


A

Pao Lunch

Irakaslea, artista bisuala, lesbiana disidente sexuala, piketera ageneroa, Neuquén-goa eta transfeminista deserosoa da. Gorputz sexuatuak, lurralde-gorputzak, ilegaltasunetik eraikitzea arazo gisa planteatzen du, pedagogia kritikoak eta praktika estetikoak.

@Contagiamosimágenes @paolunch

Daniel Sepúlveda / Menos Foucault Mas Shakira

Horrorista, hezitzaile eta ikertzaile independentea, Círculo Permanente de Estudios Independientes delakoarne sustatzailea. Ikerketa kontrapedagogikorako plataforma horrek eskaintzen du etengabeko de-formazio ikastaro hau: Menos Foucault, Más Shakira. 2017tik, zenbait proposamen garatu ditut pedagogia kritikoaren arloan, abiapuntu gisa kolonialtasunari eusten dioten kontaketa bisualak hartuta. Proposamen horien artean aipagarriak dira zuritasunari, gailentasunari, arrazakeriari, mestizajeari, nazionalismoei eta errore-politikei buruz Mexikon, Madrilen, Bartzelonen eta Rio de Janeiron eskainitako mintegi eta tailer trinkoak. 2019an Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalaren baitan, Escuela Perturbale ekimenean parte hartu nuen. Erakunde horretan egin nuen ikerketa-egonaldi bat FelipaManuela plataformarekin, Madrilen. Egonaldi artistikoetarako Capacete 2019-2020 nazioarteko programan parte hartu nuen, Brasilgo Rio de Janeiro hirian, eta orain proiektu hau kudeatzeko lanetan nabil: Lenguajes de la Indigestión: laboratorio de contrapedagogías y resistencias visuales. Prince Claus Fund eta a raça cósmica laborategiak finantzatutako proiektua da.

@opresentejamorreu

 


U

María Rocha / Mantera

Osobuco kolektiboko kidea da. Ehungintzako artean aritzen den kolektibo honek La Banda-ko (Santiago del Estero) tren-geltokiko azoka batean merkaturatzen ditu bere lanak. Arte garaikideko galeria gisa aurkezten dute haien burua, Mantera izenarekin, espazioaren jatorritik izena hartuta: manta bat artelanak jartzen diren lurrean. Proposamen lekua dugu gogoko, proiektu komunitarioak, truke-proiektuak eta artisten arteko laguntza biltzen dituena: “Beti esaten dugu inoiz ez zaudela bakarrik. Beti dago maritxu lagun bat. Topo egitea da kontua. Komunitatekoa denak salbatuko gaitu, kolektiboa denak”

@maria.rochas

Javier Samaniego

Artista maritxua da, zirrotikoa eta ekintzaile “disca”, desgaitua. Gorputzean kontzentratzen da haren lana, organo gaixoen antzinakotasunean orbitan dabiltzan afektuen eta ekintzen ibilbide baten bidez. Haren lana, gainera, itxileku-komunitateekin eta paria-kolektiboekin egiten dituen elkarlanen bidez hedatzen da. TURBA izeneko arte eta hirigintza herrikoiaren kolektiboko kide da (Villa 31-31bis / Villa 2124/ Ciudad Oculta – Argentina). GAYA galeriako artista zoro, desgaituen TALP kolektiboko (Todxs somos Artistas pero Lo Sabemos Pocxs) arte-arduraduna da. Horrez gain, Javierrek “Galería de las Promesas” (Arteari eta Gauchito Gil-ekiko debozioari eskainitako laborategia, Corrientes Argentina) delakoaren zuzendaritzan parte hartzen du. Gauchito Gil-i (Argentinako Mesopotamiako santu herrikoia) egindako promesa gisa sortu zen. Arkitektura eta Hirigintza Fakultateko eta Arteen Fakultateko (UNLP) ikasle eta ikertzaile ohia eta irakaslea da. Gaur egun, marraztu egiten du, zeramika eta instalazioak egin, eta arte, kartografia eta hiri-sorginkeriari buruzko tailerrak eskaintzen ditu. 

 @javier.samaniego.g


M

Diana Colta

Bistrița-n jaio zen, Errumanian, 1992an. Transfeminista-anarkista da, nekazaritza/langile klaseko migratzailea, eta ekintza/suntsipen/sorkuntzaren leku batetik bestera ibiltzen da: idazketa, kalea, dantza eta rapa, gaur egun xeno   bitch pseudonimoarekin. Zerbait egiten saiatzeak zauritutako eta zatitutako gorputz hau hegemonia patriarkal zisheteroeuroparra desagerrarazteko moduak bilatzen dituen desira sentsual/politikoak lotzen du. Indarkeria hori eraisteko behar larria dago; beti ateratzen da nonbaitetik. Hori da errealitatea ekintza-fikziorako lekutzat hartuta, errealitatearekiko harremanaren abiapuntua, eta errealitate horretan, sormenezko ekintzak politikoak dira, beste mundu batzuk ahalbidetzen baititu eta intrusio-arma bat sortzen baitu.

Diana trans/bollera/ez-binarioen FUTCH club TM komunitateko kidea da. Momentuz, Bartzelonan ari da komunitate hori osatzen.

@xeno bitch

Lina Calderón

Kultura-kudeatzailea, artista eta ikus-entzunezkoen errealizadorea da. Videopandilleres kolektiboko kide da. Espazio hori ikus-entzunezkoen arloko sorkuntza eta prestakuntza komunitario eta afrodisidenterako kolektiboa da. Niña Errante filmean (Kolonbia, 2018) aktore protagonistakide izan da, eta aritzen da gidoilari, zuzendari eta aktore Solita mikroteatroko performance-piezan ere. Pieza horretan, agertokian gauzatzen ditu bildumarako idatzitako kronika esperimentalak: Solita Estamos Juntas, Oraciones pa’ abortar machos. Cali-n bizi da. @liflow.Calderon


A

Acheli Panza

2013an, Relatos deliberados izeneko antologia batean ipuin batzuk argitaratu nituen lehen aldiz. 2014an, Santoral ipuin-liburua atera zen argitara Blatt & Ríos-en eskutik, 2016an beste ipuin-liburu bat, Camoati, Kultura Ministerioaren eskutik, Leer es futuro proiektuaren baitan. Relatos de Verano 12, Página 12 eta PH 15 3 Historias en un clic proiektuan partaide izan naiz, eta 2020an atera zen argitara El río se adelantó de golpe poema-liburua Santos Locos-en eskutik. @achelipanza

Ulises Rojas

Formosa probintziakoa eta La Platakoa adopzioz, komunikatzaile soziala eta irakaslea, sexu-aniztasunaren aldeko ekintzailea. Ulisesek bere Eguneroko pertsonala gradu mailako tesi gisa idatzi zuen UNLPko Kazetaritza eta Komunikazio Sozialeko fakultatean.

Daniela Ruiz

Irakaslea, aktorea, ekoizlea, ekintzailea, antzerkigilea, Siete Colores Diversidad antzerki-konpainiaren zuzendaria eta Argentinako Nazioaren Garapen Sozialerako Ministerioko trebatzailea. Feminista, marroia, trabestia eta harrotasunez betea, Salta-n jaioa, goi mailako klaseko familia kontserbadore batentzat lan egiten zuen neskamearen alaba gisa jaio zen. 18 urte zituela Buenos Airesera migratu zuen, eta han ibili zen loreen eta borrokaren artean: loreak saltzen zituen kalean, eta arrazakeriaren aurkako eta trabestien eskubideen aldeko militantzia politikoari ekin zion. Presxs de la vida idatzi zuen, bere lehen antzezlana, kartzela bateko bost emakume trabestiri buruzkoa, Cabaret estiloan kontatua. Bost emakumetako bakoitzak bere bizitza kontatzen zuen.

@danieladivinaruiz

@danieladivinaruiz