SLIDE_VihSible2019_TITULO

Otsailaren 20an oso emanaldi berezia izango dugu Bilborocken. Saio honetan, azken asteburuan ikus-entzunezko eskoletako ikasleek eta gainontzeko gazteek egindako lanak ikusi ahal izango ditugu, Express… Your Sex! lehiaketa arinaren baitan.

Arauak oso sinpleak izan dira: sakelako telefonoa erabil daiteke bakarrik, sexu-aniztasunarekin lotutako gairen bat jorratzea ezinbestekoa da eta edizio honetako leloa agertu behar da (hamaika modu izateko / sentitzeko / maitatzeko / bizitzeko).

Saio berezi honetan aurkeztutako hainbat lan proiektatu eta epaimahaiak erabakitako sari nagusiak jakinaraziko dira. Horrez gain, ikuslea ere partehartzaile bihurtuko da, ikusleek bozkatzeko aukera izango dutelako Publikoaren Saria erabakitzeko.

Asier Santamari(c)ak gidatuko du mini-gala-expres hau, eta seguru gaude: gure sexualitatea pantaila handian islatzeko modu berriak ikasiko ditugu.