Zinegoakek online kanala estreinatu du Filminen, atzera begirako ziklo batekin.

Zinegoakek online kanala estreinatu du Filminen, atzera begirako ziklo batekin.

Zinegoakek online kanala estreinatu du Filminen, atzera begirako ziklo batekin.

Ziklo honetan 40 titulu baino gehiago izango ditugu, eta martxoaren 5etik aurrera 2021eko edizioaren programazio ofiziala eskainiko da, jaialdiaren egoitzetan aurrez aurre estreinatu ondoren.

Otsailean Zinegoak jaialdian parte hartu duten programazioaren zati handi batez gozatzeko aukera izango dugu FILMIN plataforman: sail ezberdinetako lanak, epaimahaiek saritutakoak, jaialdiko ohorezko saria jaso duten lanak… Pau Guillén zuzendariaren hitzetan, “gure helburua da oraindik ezagutzen ez gaituztenentzat gure ildo programatikoak ezagutzera ematea, eta horretarako oso hautaketa erakargarria egin dugu. Era berean, gure ohiko ikusleei aretoan gozatu ahal izan zituzten filmez gozatzeko gune bat eskaini nahi diegu”.

Kanalak bost sail izango ditu ditu: FIK, DOK eta KRAK jaialdiko hiru sail ofizialak, epaimahaien sariren bat jaso dituzten lanak eta, azkenik, ohorezko saria jaso dutenen filmak.

Martxoaren 5etik aurrera, FILMIN plataforman jaialdiaren 18. edizioko sail ofiziala eskainiko da, edukiak ahalik eta jende gehienarengana hurbiltzeko ahaleginean. Kanal hori jaialdiaren egoitza fisikoen egoitza ofizial osagarri bihurtuko da. Horrela, lanek lortzen dituzten bozketak kontuan hartuko dira Zinegoak Sari Nagusia emateko, epaimahai ofizialaren eta publikoaren balorazioak kontuan hartuta.

Kanalera sartzeko: www.filmin.es/canal/Zinegoak