1985
- VIHSIBLE2019
- 29/01/19

1985
Zuz: Yen Tan
Gid: Yen Tan
Akt: Cory Michael Smith, Virginia Madsen, Michael Chiklis, Jamie Chung, Aidan Langford, Ryan Piers Williams
AEB | 2018 | 85’ | drama | J.B. ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz
Estreinaldia Euskadin
1985 izen bera daraman eta oso saritua izan den film laburrean oinarrituta dago. Adrianen pausuak jarraitzen ditu: oraindik ez da armairutik atera, eta sorterrira, Texasera, itzuliko da Gabonak igarotzera. Hiesaren krisiaren lehen olatua puri-purian dagoen garaia da, eta New York jipoitzen ari den tragedia tamalgarriaren zama darama bizkarrean. Etxean, harreman estua berreskuratuko du anaiarekin eta aspaldian ikusten ez zuen txikitako lagun batekin, eta, bitartean, gorriak ikusiko ditu katoliko sutsuak diren gurasoei igarotzen ari den estutasuna kontatu nahian.
Etorkizunean klasiko bat izango den filma dugu. Oso hunkigarria, oilo-ipurdia jartzeko modukoa, eta zuri-beltz estilo bikainarekin.
JAIALDIAK
2018: SXSW FF, Dallas IFF (Grand Jury Prize), 22 Queer Lisboa, Fire!! BCN (Mejor Película), 23 LesGaiCineMad, Los Angeles OutFest (Mejor Guion), 42 Frameline San Francisco, Vancouver Queer FF, Sidewalk FF, Taiwan Int. Queer FF, Hong Kong Lesbian & Gay FF, Athens IFF, Florence Queer FF
Visit Films > info@visitfilms.com